2012/04/29

GERNIKAKO BONBARDAKETAREN 75. URTEMUGA


1937ko apirilaren 26an, astelehena, azoka eguna izan zen Gernikan. Alemaniarrak hegazkinez joan ziren eta kilo bateko bonbak jaurti zituzten. Umeak handik itsasontziz eta trenez bidali behar izan zituzten: Mexikora, Frantziara, Errusiara, Ingalaterrara… 120 eta 300 arteko hildako egon ziren, baina hala ere, hildakoen zenbaki zehatza ez da inoiz ezaguna eta alde guztien propagandak aldatua izan da. Otxandio, 1936ko uztailaren 22an, bonbardeatu zuten, horren ondorioz, beldurrez, Gernikako herritarrak hiru babesleku eraiki zituzten. Maddi, Leire, Goizane, Mikel P. eta Eneko.  

GERNIKA 3Den  

1937ko apirilaren 26 an, Gernikan bonbardaketa izan zen. Nahiz eta Euskal Herrikoak harresi bat egin, hegazkinen bidez harresia igarotzea lortu zuten. Harresia igaro ondoren, zazpi bat tona bota zituzten herrira, kalte larriak sortuz. 220-300 hildako izan ziren gutxi gorabehera, beste asko itsasontzietan eraman zituzten herri horretatik kanpora. Espainiako Gerrate Zibilean hegazkin alemaniar eta frankozaleek Gernika bonbardatu zuten. Gaur, duela 75 urte dira ez behar hori gertatu zela. Ametz, Beñat, Julen, Kristen eta Naitze.

Gernikako bonbardaketa
Egileak: Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)

Milla bederatzireun eta
hogeita hamazazpian
Euzkotarrentzat urte beltz illun
triste ta negargarria
hauts bihurturik utzi zutena
Gernika zoragarria.
Euzko reliki maitatuenak
gordetzen zitun herria

Pitxirik goxo ta kuttunena
zu ziñan euskaldunentzat
lur mardul ona eman bait zendun
arbola maitearentzat.
Pentsatu hutsez begiak ibai
ditugu negarrarentzat
horra zer sari modu zeukaten
etsai ankerrak zuretzat.

Apirilleko hillarekin zan
hogeitaseigarrenean
ain justu ere peri eguna
astelehen arratsaldean.
Kale baserri, millaka anai
gizatasun ederrean
plaza inguruan aurkitzen ziran
lehengo ohitura zaharrean.

Bertsoz nork esan bonba txar haien
indar gaiztozko danbarra
zutirik ez zuten utzi behintzat
bizileku bat bakarra
ta dana xehetu zuten garaian
alde guzitik sugarra
errugabeko gizaxoentzat
horra hor azken ederra.

Bizi-ziranak igasten zuten
sutegi zakar hartatik
ta hegazkiñik tiro ta tiro
etengabe goietatik.
Kristau gorputzak alde batetik
beso buruak bestetik
odol gorrizko itxaso hartan
ez zan ikusten besterik.

Ehunka ziraden etxe jausien
zakarpetan geldituak
ez jakin zenbat kale gorrian
zeharo erdibituak.
Inpernu hontan uzten gaituzte
laguntza gabe galduak
ai, euskaldunen min oñazerik
ez du sentitzen munduak

Millatik gora izandu ziran
arnasa utzitakoak
ez jakin zenbat txit zauriturik
eri gelditutakoak
ta danetatik gehien-gehienak
andrazko ta umetxoak
garra txar hortan erru galantik
Izango zuten gaixoak.

Puska dituzte mendi ta herri
apain eta maitekorrak
puska dituzte basetxe txuri
gure kabi on xamurrak
ta zirzildurik kaletan utzi
bai, euskaldunen, hezurrak
Alemanitik gu txikitzera
ekarritako maltzurrak.

Basati gaizto odolzaleak
atzerritikan ekartzen
tokirik zoragarrienari
txikitu ta su ematen.
Hauts egindako gure Gernika
antsika dago esaten
Franco ta bere laguntzaleak
zein bihotz ona daukaten.

Ikusi zuten zenbat kristau on
odolustu zituztela
ikusi zuten berdingabeko
pekatua zeukatela
ikusi zuten mundua kontra
jeikiko zitzaiotela
eta orduan zabaldu zuten
gorriak egin zutela.

España haundi bat egin nahirik
garra latz hortan hasiak
beren herririk ederren haiek
euren aginduz hauziak.
Denbora joan ta gero damutzen
zeraten pekatariak
zer griñetako jaunak zeraten
ba daki mundu guziak.

Ai, esaerak dion bezela
fededun ta euskalduna
berak ba daki zein ederra dan
barrengo garbitasuna.
Itxoin, jaunak, bai, itxoin ta lasai
iritxiko da eguna
Goiko Jaunaren aurrean kontu
eman beharko deguna.

Ez da, ez, alperrikako izan
hor ikusi dan odola
 pentsa oraindik emaitz ederrek
ematekotan dagola
Euzko gogoa armez ta indarrez
ezin hil leike iñola
Gernika erre ziguten baiña
zutiñik dago arbola!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina