Idazlea: Xabier Mendiguren.
Marrazkilaria: J. Felix Igartua / Julio Pardo
Argitaletxea: Elkar
Laburpena: Elena, psikologia karrera amaitutako neska gazte bat da. Une honetan langabezian aurkitzen da. Lanaren bila dabilela, lan-eskeintza bat iristen zaio, Lizarbe ikastetxe-barnetegikoa. Zuzendariak irakasle baten premian daudela eta, han elkarrizketa batera aurkezteko idazten dio. Hurrengo egunean, kotxea hartu eta bidean istripu txiki bat izan zuen eta bertan kotxea utzita auto-stop eginez Lizarbe barnetegira iritsi zen.
Elkarrizketan, zuzendariaren begirada eta hizkera pozoitsuak ez zitzaizkion batere gustatu. “Kanibala” bat iruditu zitzaion, haren galdera lotsagarriak eta dena kontrolatzeko grinak beldurgarriak iruditu zitzaizkion. Hala ere, lanaren premian aurkitzen zenez dena jasan behar.
Kontratatua zegoela jakin zuenean benetan hasi zen konturatzen non sartu zen. Soldata txikia jasotzen zuen baina tira. Lehenengo egunean Matilde ezagutu zuen jangelako sukaldaria eta baita Jabiertxo bere semea ere, barnetegiko ikasle bat. Barnetegiko ikasle asko zuzendaria bezain xelebreak ziren. Baina, pertsona atsegin batzuk ere ezagutu zituen, Gorka zientzietako irakaslea edota Juanita auzoko herriko tabernaria. Une batzuk nahiko gogorrak egin zitzaizkion Elenari horrelako zuzendari kaskagorraren menpean, baina iritsi ziren bere azken egunak ere. Barnetegiko esperientzia horretatik ez zuela gauza handirik ikasi iruditu zitzaion hasiera batean, baina gauza guztietatik bezala bere lehenengo lan horretatik irakaspen batzuk atera zituen. ANE
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina