2012/04/12

Esaera Zaharrak eta Txiste Berriak

BILDUMA: Xaguxar
MARRAZKILARIA: Jon Zabaleta
EGILEA: Joxan Ormazabal
AZALA: Jesus Lucas
ARGITALETXEA: Elkar
LABURPENA: Liburuak bi parte ditu, Esaera Zaharrak eta Txiste Berriak.
Esaera Zaharrak asko daude munduan, baina erabili egin behar dira. Esaerak beraien esplikazioa dute guk hobeto ulertzeko. Hemen dituzue horietako bi.

Lehenengoa:
Zure amari norbaitek esan dio ez daki zein eskolatan, orain zabiltzan ikastetxean baino askoz gehiago erakusten dutela. Horrela, amak, asko ikasten den eskola horretan sartzen zaitu.
Orain, urtebete pasa ondoren, ama ez dago batere gustora. Lehen zebilen ikastetxean baino gutxiago ikasten baitu bere alabak. Eta esaera hau datorkio amari burura:
URRUNEKO ELTZEA URREZ
GERTURATU ORDUKO LURREZ


Bigarrena:
Ismaelek urratu txiki bat egin zuen behatzean eta hurrengo goizean eskua bendaturik eraman zuen ikastolara. Motiborik gabe kexatzen denaz esan ohi da:
BOST XENTIMOKO PUPUA
ETA HAMAR XENTIMOKO TRAPUA


Txiste Berriak ume askok kontatzen dituzte, baina askotan erdaraz kontatzen dira, hemen euskaraz daude txisteak.

Lehenengoa: “Euskara ikasten”
- Ea txomin! Nola esaten da puerta euskaraz?
- Atea.
- Oso ongi! Eta puerto?
- Ateo.

Bigarrena: “Irakasleak ikasleei”
- Orain idazlan bat egingo duzue. Hau da gaia: “Alferkeriaren ondorioak”.
Handik ordubetera papera zuri-zuri, ezer idatzi gabe, entregatzen du Pitxuk.
- Zer da hau, Pitxu?-galdetu dio irakasleak.
- Horixe da alferkeriaren ondorioa!-erantzuten dio Pitxuk lasai asko.
MATTIN

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina