ARNAS APARATUA
2017/06/21
2017/06/09
2017/05/25
YOLANDA ARRIETA
Maiatzaren 4ean, Yolanda Arrieta, eskolara etorri zitzaigun bere liburuaz “Nitaz ahaztu dira” hitz egitera. LH4, 5 eta 6. mailakoak izan ginen Yolandaren hitzaldian.
“Nitaz ahaztu dira” liburua, irakurri ondoren, gelan aztertu genuen. Gure irakasleak azterketa txiki bat egin zigun irakurri ahal genuen jakiteko, hainbat galdera egin zizkigun: zer iruditu zaigun liburua, liburuaren korapiloa zein zen, protagonistak zeinen antza zuen…
Yolanda etorri zen egunean, lehenik, ariketa berezi bat egin genuen gure zentzumenak esnatzeko eta erne egoteko. Ondoren, “Nitaz ahaztu dira” liburuari buruz galderak egin zizkigun eta ikasleok erantzun genituen. Azkenik, liburuko pasarte batzuk irakurri zizkigun eta horiei buruz hitz egin genuen.
LIBURUAREN LABURPEN TENTAGARRIA:
Hiri batean bizi zen neska baten istoria kontatzen digu. Egun batean, neskatxa bere etxera bueltatu zenean, bere gurasoak ez ziren ageri eta Maite kezkatzen hasi zen. Amari deitu zion eta kale, aitari deitu eta kale, amonari deitu eta kale, aitonari ez zion deitu ez zuelako telefonorik.
Etxean, ez zegoen ezer jateko eta diruaren potoan ere, ez zegoen dirurik. Neskatxak hiriari buelta bat ematea hiri busean erabaki zuen (hiribuseko txartela zuelako) eta halaxe egin zuen. Hiribusean sartu eta hiriari buelta ematen hasi zen. Ondoren, hiribusak bere lanordua bukatu zuenean, berriro bere etxe parean jaitsi zen. Etxera begiratu eta pasilloko argi gorri txikia, piztuta zegoen (gurasoak lapurrak ez sartzeko jartzen dutena).
Bere parean, Madrilera zihoan autobusa gelditu zen eta ondo pentsatu eta gero, sartzea erabaki zuen. Gehiago jakin nahi baduzu, irakur ezazu!
Guri liburua asko gustatu zitzaigun anima zaitezte irakurtzera!!!
2017/05/19
KONTU KONTARI: JOSUNE
Maiatzaren 18an, osteguna, Josune etorri zen gure gelara bere lanbideari buruz hitz egitera. Berak Cartonajes Limousin-en egiten du lan eta kartoia nola egiten duten erakutsi zigun (Frantsesez).
15 urte daramatza lan horretan. Hainbat kartoi mota ezberdin erakutsi zizkigun, batzuk meheak eta beste batzuk lodiagoak,... Kaxa mota ezberdinak kartoi ezberdinekin egindakoak ere erakutsi zizkigun. Josunek, etxeetan edo enpresetan kartoiak saltzeko eskaintzak egiten ditu.
![]() |
| Hona hemen Cartonajes Limousinen web orria |
Cartonajes Limousinek 100 urte baino gehiago ditu, 1912tik hasita orain arte. Beraiek kartoi mota ezberdinak egiten dituzte, eta beste enpresei ematen dizkiete kaxak egin ahal izateko.
Cartonajes Limousin enpresa txikia da (60 langile gutxi gora behera) eta Gipuzkoa mailan saltzen du gehien bat.
Oso interesgarria izan zen. Frantsesez pixka bat ulertzen genuen, baina, gero berak euskaraz azaltzen zigun. Oso polita izan zen!!! Eskerrik asko Josune!!!
2017/05/18
3D-ko betaurreko birtualak probatzen
Ostiralean, Uxuek Txoko Txurirako ekarri zituen 3D-ko betaurreko birtualak, probatzen aritu ginen. YouTubeko bideo bereziak ikusi genituen, mobilaren laguntzarekin. Beldurrezko atrakzioen bideoak ikusi genituen. Ze sustoak!!!
2017/05/17
MAIATZAK 17: LGHBT-fobiaren aurkako eguna
Eskolako sarreran horma-irudi bat jarri dute "Maiatzaren 17a: LGHBT-fobiaren aurkako eguna" aldarrikatzeko.
Bertan, azaltzen den informazioa ikusi ondoren, gure gelan aztertu egin dugu. Gai horretaz hitz egiten egon gara: LGHBT-en esanahiaz (Lesbiana, gay, homosexuala, bisexuala eta transexuala), bikote mota ezberdinetaz, ikurrinetaz eta kolore bakoitzaren esanahi ezberdinetaz, zergatik ospatzen den, urteen poderioz egoera nola aldatu den,...
Hemen duzue, "Love has no labels" (Maitasunak ez du etiketarik) bideoa. Gizaki guztiok dauzkagu eskubide berberak: errespeturako, berdintasunerako, garen bezalakoak onartuak izateko, hau da, sentitzen dugun generoa errespetatua izateko, bakoitzaren arraza, erlijioa, adina, desgaintasun fisikoak edo psikikoak onartuak izateko,...
Beraz, anima zaitezte ikustera, oso polita baita. Guztiz gomendagarria da!!!
2017/05/12
KONTU KONTARI: MARGARI
El jueves, 11 de mayo Margari vino a la escuela a contarnos unos cuentos a l@s alumn@s de 4º y 6º de primaria. Uno de ellos se titulaba “La caja del sol”. El libro nos cuenta la historia de una niña que vive en un pueblo con su madre. Su madre cae enferma y la niña sale al bosque en busca de los rayos del sol para curarla. En el camino, la protagonista, hizo nuevos amigos, descubrió diferentes lugares, animales, plantas,... Y al final de la historia, el cuento muestra una enseñanza: “Que para vivir, tod@s necesitamos amor”.
Luego nos contó otro cuento más corto que el anterior, este se titulaba “El libro que perdió su título”. Este libro trata de que un día normal, se despertó un cuento y se dio cuenta de que había perdido su título. Fue en busca de su título, preguntando a diferentes libros.
Después, nos contó unas adivinanzas: (Os animamos a que intentéis adivinar los acertijos y escribáis las respuestas, en los comentarios).
1. Entre pared y pared hay una santa mujer que con su diente llama su gente.
2. Cien amigas tengo, todas sobre una tabla, sino las tocas no te dicen nada.
3. Soy redondo como el queso y en las mujeres y los hombres, penetro hasta el hueso.
4. Un platito de avellanas que de día se recogen y de noche se desparraman.
5. ¿Qué es, lo que es algo y a la vez nada?
6. Todos pasan por mi y yo no paso por nadie. Todos preguntan por mi y yo no pregunto por nadie.
7. En las manos de las damas y los caballeros, a veces estoy metido.
8. Cuatro patas tiene y no puede andar. También cabecera sin saber hablar.
9. Te la digo y no me entiendes, te la repito y no me comprendes.
10. Tengo calor y frío, y no frío sin calor y sin ser mar ni río, peces en mí he visto yo.
11. Dos cristales trasparentes tienen agua y no son fuentes.
12. Sube rica y baja pobre.
13. Dos buenas hermanas son pero con muy diferente educación.
Para terminar Margari nos trajo unas deliciosas galletas para todos l@s alumn@s y nos hicimos una foto todos juntos. ¡¡¡Qué bien lo pasamos!!! Muchísimas gracias por venir Margari.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)











