Abenduaren 2an “Euskararen Eguna” ospatu genuen. Hasteko, euskarari buruzko leloak idatzi genituen gure txarteletan, ondoren, baserritarrez jantzi ginen eta lip dup-a grabatzera abiatu ginen.
Arratsaldean, “Euskararen Eguneko” jaialdia egin genuen. Hasieran, guk gure bertsoak bota genituen, ondoren 5. mailakoek beraien olerkiak errezitatu zituzten, gero 4. mailakoek esaera zaharrak kontatu zituzten, ondoren 3 eta 2. mailakoek asmakizunak kontatu zituzten, gero 1. mailakoek musikako notei buruzko kanta batzuk abestu zituzten. Hori guztia egin eta gero hilabeteko kantak abestu genituen. Eta azkenik, “Euskararen txantxangorria” dantza dantzatu genuen. ITOITZ ETA GARY
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina