ARNAS APARATUA
2016/10/24
URTOKO IRTEERA
Irailaren 27an, Urtora joateko asmoa genuen LH: 1,2,3,4,5 eta 6. mailako ikasleak. Goizean euria egin zuen eta ezin izan genuen Urtora joan. Goiza, eskolan pasa genuen baina ez zen beste egunetan bezalakoa izan: Kartetan jolasten, bideoak ikusten, testuak irakurtzen, matematikako ariketak egiten... Bakoitzak bere gelan bazkaldu genuen.
Arratsaldean, atertu zuenez buelta txiki bat egitera joan ginen. Eskola abiapuntutzat hartuta Arbide bordatik gora joan hormigoizko bide bat igo, San Sebastiango ermita ingurutik pasa eta Borda-berritik behera eskolara itzuli ginen. Egun ederra pasa eta gero, etxera joan ginen botak zikinduta! UXUE
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina