2016/10/19

ATMOSFERA ETA ATMOSFERAREN GERUZAK


Lur planeta gasez osatutako geruza batez inguraturik dago; atmosfera du izena geruza horrek. Nagusiki, nitrogenoz eta oxigenoz osatuta dago atmosfera. Beste osagai batzuk ere baditu, baina kantitate txikiagoan: hidrogenoa, ur-lurruna, argona eta karbono dioxidoa. Merkurion izan ezik, eguzki-sistemako planeta guztiek, eta baita eguzkiak ere, atmosfera daukate. Baina atmosfera horien osagaiak ez dira berdinak kasu guztietan. Lurraren atmosfera oso bitxia da, alde horretatik eta bizitza (guk ezagutzen dugun eran) ahalbidetzen duen bakarra da. Lurrak eguzkiarekiko duen kokalekuari esker, ura egoera likidoan edukitzea posible egiten du horrek eta, batez ere, atmosferaren osaerak egiten dute hori posible. Esan daiteke, beraz, gure planetako atmosfera, bere ezaugarriei eta funtzioei esker, ezinbestekoa dela Lurran bizitza egoteko. Atmoferaren funtzio nagusiak hauek dira:

  • Bizidunok arnasten dugun oxigenoaren gordailua da.
  • Eguzkitik datozen izpi ultramoreetatik babesten gaitu (oso kaltegarriak dira izpi horiek).
  • Lurrazaleko tenperatura aldaketa handiak saihesten ditu: egunez, eguzki-erradiazioa murrizten du eta gauez, gehiegizko bero-galera eragozten du.
  • Fenomeno meteorologikoen eragilea ere bada.

ALEX

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina