Astoa ikusi nuen
betaurrekoekin,
buruan txapela ta gabardinarekin, ile luzea eta bibotearekin hizketan egon nintzen atzo berarekin.
Astoak esan
zidan triste zegoela,
oso zatarra zela bere ikastola, berak gure gelara etorri nahi zuela, gure artean ondo konponduko zela.
Baietz esan nion
nik, lasai etortzeko,
arkatza eta bloka dendan erosteko, astoa izan arren, trankil egoteko, asko ikasi eta txintxo portatzeko |
Astoa etorri zen
hurrengo goizean,
jantzi polit bat zeukan jantzirik soinean. Maisuak esan zion: eseri lurrean, astotxo, ez baitzera kabitzen mahaiean.
Hondartzako
eguna iritsi zenean
astoa portero ta denak futbolean. Baloi batek jo zuen astoa buruan, lurrera erori zen hiltzeko zorian.
Azkar deitu
zioten sendagileari,
baita Donostiako anbulantziari. Orain klinikan dagon asto gaixoari esan nahi nioke: "Lehen bait lehen etorri". |
ARNAS APARATUA
2016/10/03
GOIZEKO KANTA "ASTOA IKUSI NUEN"
Aste honetan zehar abestu eta landuko dugun kanta, IMANOL URBIETAren "ASTOA IKUSI NUEN" abestia da.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina