2016/10/31

TAILERRAK

Tailer bakoitza 4 astetan egingo ditugu, tailerrak ostiraletan edukitzen ditugu 14:30etatik  16:00rak arte. Hamaika tailer daude: Aroztegia, Ehungitza, Zirkoa, Sukaldaritza, Joskuntza, Margoketa-Tatuajea, Mega intsektuak, Papiroflexia eta Material berziklatua. Tailerren proiektua ondo joaten bada aurrera jarraituko dugu, baina ez bada ondo joaten, bakoitzak bere irakaslearekin egingo ditugu eskulanak.
Hauek dira Tailerretako irakasleak:
URKO

Hauek dira haurrek elkarren arteko harremanak hobetzeko proiektua:
- Bere taldean ez daukan beste rol bat esperimentatzeko.
- Bere zaintza eta kidetze jokabide lotesleak azaleratzeko.
- Harreman sozialetarako beste "agente" batzuk topatzeko.
- Lagun taldea handitzeko.
- Haur berrien "berritasunak" erakarriak izateko...

IDAZLE ETA IDAZLAN KLASIKOAK

JULES VERNE

Zientzialari izateaz gain idazle ezagunetako bat izan zen Jules Verne, 1828an jaio eta 1905ean hil zen. Nobela asko idatzi zituen eta horietako lau, hauek dira:
-Lurraren bihotzeraino.
-20.000 legoako bidaia ur azpitik.
-Munduaren azken muturreko faroa.
-Munduari itzulia 80 egunetan.
JACK LONDON
Azkenekoa izan zen arrakasta gehien eduki zuena, marrazki bizidunekin film bat egin zuen telebistarako. Jules Vernez gain, bazeuden beste idazle gehiago: M. Twain, R. Kipling, E. Salgari, L. Stevenson, C. Dikens, J.London, D.Dofe, H.Melville eta A.Lingrens. Beraien nobelak ere oso ezagunak izan dira. AIORA

2016/10/27

THE BUGS BAND


The bugs band are at Wembley Stadium in London.
Cool has got a sore throat. He  can´t sing so Dave, the band´s manager, has got an idea.
He decides to sing. He puts on a white tracksuit and he looks great. Dave sings really well.
There are a lot of fans at the concert and the Bugs band play brilliantly.

TXERTOA JARRI DIGUTE!!!


Gaur, Arantzak (gure erizaina dena), meningococo eta papilomaren TXERTOAK jartzera etorri zaigu. Hasieran oso urduri geunden baina gero, ez da ezer izan. Argazkian ikus dezakezuen bezala primeran gaude, inor ez da zorabiatu. Eta gainera, saria jaso dugu!! Anek gailetak eman dizkigu!!! Uuuummm...

2016/10/25

Ongi etorri Ander!



Lagun berri bat dugu gure artean! Hemendik aurrera Ander ere gurekin izango da Gorputz Hezkuntzako saioetan!

2016/10/24

URTOKO IRTEERA



Irailaren 27an, Urtora joateko asmoa genuen LH: 1,2,3,4,5 eta 6. mailako ikasleak. Goizean euria egin zuen eta ezin izan genuen Urtora joan. Goiza, eskolan pasa genuen baina ez zen beste egunetan bezalakoa izan: Kartetan jolasten, bideoak ikusten, testuak irakurtzen, matematikako ariketak egiten... Bakoitzak bere gelan bazkaldu genuen. 
Arratsaldean, atertu zuenez buelta txiki bat egitera joan ginen. Eskola abiapuntutzat hartuta Arbide bordatik gora joan hormigoizko bide bat igo, San Sebastiango ermita ingurutik pasa eta Borda-berritik behera eskolara itzuli ginen. Egun ederra pasa eta gero, etxera joan ginen botak zikinduta! UXUE

TXOKO TXURIA


“Bilakatu zen bizigai” txanelako 1. gaia bukatu dugu. Gai honetan,
  • Lurraren osaera (Lurra nola sortu zen, lurraren geruzak, atmosferaren geruzak)
  • Idazlan klasikoak
  • Eragile geologiko eta geomorfikoak
  • Harriak
  • Barneko eragileak (lurrikarak, sumendiak, itsasikarak, tolesturak eta failak)
  • Kanpoko eragileak (haizea, itsasoa, ibaiak, lurpeko urak, glaziarrak, bizidunek eragindako aldaketak, haitzuloak,...)  

Eta landu dugun bitartean, hainbat gauza ekarri ditugu: magma harriak, mineralak, liburuak, fosilak, argazkiak,... Hau da, gaiarekin zerikusia duten gauzak.  

JUDY MOODY

Judy Moody, 3. Mailako neska bat da eta oso umore txarrez dago, eskolan hasi behar duelako. Bere lagunik onena Rocky da, beste lagun on bat Frank Pearl du eta beraien irakaslea Todd jauna da. Bere anaiak Stink du izena, bere katua Mouse da eta bere “venus atrapamoscas”-ek Mandibulas izena du. Baina badago Jessica Finch izeneko neska bat eta gaizki moldatzen dira.
Eskola hasi behar zuen goizean, Judyk pentsatu zuen denak oporretako nikiak eramango zituztela, orduan, Judyri ere kamiseta bat egitea bururatu zitzaion eta bera oporretara inora joan ez zenez, “he comido tiburon” idatzi zuen bere kamisetan eta pozik joan zen eskolara.

Beste egun batean, Judy eta Rocky-k igel bat harrapatu zuten eta biei pisa egin zien eskuan. Ondoren, Stinki ere bai, beraz, club bat egitea pentsatu zuten eta clubari R.M. jarri zioten izena hau da, “la rana meona”. Eta horrela abentura eta bihurrikeri pila egiten dituzte!
GORKA

TOLESTURAK ETA FAILAK

Bi plaka kontinentalen artean talka egitean mendikateak sortzen dira. Lurrazala hausten bada, faila deitzen zaio; baina ez bada hausten eta tolesten bada, tolestura. Munduko mendikaterik altuenak tolesturen ondorioz sortuak dira, adibidez: Himalaia, Andeak, Mendi Harritsuak, Alpeak…

Tolestura motak: Zuzena, inklinatua eta etzana.

Faila motak: Normala, alderantzizkoa eta urratze-faila.
EIDER

SUMENDIA





Magmak kanporatzeko lurrazaleko zuloak erabiltzen ditu eta zirrikitu horiei sumendia esaten zaie. Magma sumenditik ateratzen denean, laba esaten zaio eta laba hori hozten denean, solidotu egiten da eta horri magma harria esaten zaio. Mantutik lurrazaleraino doan bideari tximinia deritzo, eta tximiniaren ahoari kraterra. Sumenditik ateratako material pilatuek sumendi konoa osatzen dute. ITOITZ

2016/10/20

HARRIAK







Harkaitzaren materia solido eta gogorrei harria esaten zaio. Lur azpian eta kanpoan daude harriak eta mineralez osaturik daude. Batzuk mineral bakar batez osatuak dira, baina beste batzuk, hainbat mineralez osatuak izaten dira. Euskal Herrian era askotako harriak daude, adibidez: Ereñoko harri gorria (Bizkaia),  Mutrikuko harri grisa, Debako harri arrosa, Markinako harri beltza, Argantzunako harria, Baztan, Zihiga (Zuberoa) … Harriak lana eta kirolerako erabiltzen dira: harrobian, hargintzan, idi-deman, harri jasotzaileak…

Harriak ere badituzte bere historioak eta arkitekturak: trikuharriak, harrespilak, erromatar galtzadak, erromatar zubiak, elizak, baserriak, galtzada (harrizko kaleak)… IRAITZ

2016/10/19

ATMOSFERA ETA ATMOSFERAREN GERUZAK


Lur planeta gasez osatutako geruza batez inguraturik dago; atmosfera du izena geruza horrek. Nagusiki, nitrogenoz eta oxigenoz osatuta dago atmosfera. Beste osagai batzuk ere baditu, baina kantitate txikiagoan: hidrogenoa, ur-lurruna, argona eta karbono dioxidoa. Merkurion izan ezik, eguzki-sistemako planeta guztiek, eta baita eguzkiak ere, atmosfera daukate. Baina atmosfera horien osagaiak ez dira berdinak kasu guztietan. Lurraren atmosfera oso bitxia da, alde horretatik eta bizitza (guk ezagutzen dugun eran) ahalbidetzen duen bakarra da. Lurrak eguzkiarekiko duen kokalekuari esker, ura egoera likidoan edukitzea posible egiten du horrek eta, batez ere, atmosferaren osaerak egiten dute hori posible. Esan daiteke, beraz, gure planetako atmosfera, bere ezaugarriei eta funtzioei esker, ezinbestekoa dela Lurran bizitza egoteko. Atmoferaren funtzio nagusiak hauek dira:

  • Bizidunok arnasten dugun oxigenoaren gordailua da.
  • Eguzkitik datozen izpi ultramoreetatik babesten gaitu (oso kaltegarriak dira izpi horiek).
  • Lurrazaleko tenperatura aldaketa handiak saihesten ditu: egunez, eguzki-erradiazioa murrizten du eta gauez, gehiegizko bero-galera eragozten du.
  • Fenomeno meteorologikoen eragilea ere bada.

ALEX

ATMOSFERA



Atmosfera gasez osaturiko geruza da. Lurraren atmosfera gehiena nitrogeno eta oxigenoz osatuta dago baina badauzka beste osagai batzuk ere kantitate gutxian: hidrogenoa, ur-lurruna, argona eta karbono dioxidoa. Nitrogenoa %78a da, oxigenoa %21 eta hidrogenoa ur-lurruna, argona eta karbono dioxidoa denek batera %1a egiten dute. Planeta guztiek merkuriok izan ezik atmosfera daukate. Baita eguzkiak ere, baina osagai desberdinak dituzte. Lurrak eguzkiarekiko duen distantziagatik posible da bizitzea. IRATI




2016/10/17

LURRA ESPAZIOTIK


Lurra espaziotik ikusten baldin badugu, hiru geruza edo zati ikusi ahal izango ditugu:

  • Atmosfera: Lurra inguratzen duen gas geruza da.
  • Litosfera: Luraren zati solidoa da. Gehien bat harriz osatuta dago.
  • Hidrosfera: Urez osatutako lurraren zati likidoa da.

2016/10/14

BIG BANG TEORIA


“Bilakatu zen bizigai” gaian, teoria bat ikasi dugu, “Big Bang” izenekoa. Duela milioka urte espazioan, puntu konkretu batean, leherketa handi bat gertatu zen eta materia guztia espazioan zehar sakabanatu zen, izarrak, planetak eta galaxiak sortuz. Hasieran Lurra (gure planeta) suzko bola bat zen, barruko berotasuna sumendietatik kanporatu zen eta berarekin batera, laba, gasa, harriak, sua,... Horren ondorioz, gure planetako tenperatura hozten joan zen. Gasak, hodeiak sortu zituen eta urte asko euritean pasa eta gero, itsasoak, ibaiak, lakuak,... sortu ziren. Dena urez estali  zen eta honi esker, gure planetan bizitza sortu zen. GARY



2016/10/03

GOIZEKO KANTA "ASTOA IKUSI NUEN"

Aste honetan zehar abestu eta landuko dugun kanta, IMANOL URBIETAren "ASTOA IKUSI NUEN" abestia da.

Astoa ikusi nuen betaurrekoekin,
buruan txapela ta gabardinarekin,
ile luzea eta bibotearekin
hizketan egon nintzen atzo berarekin.
Astoak esan zidan triste zegoela,
oso zatarra zela bere ikastola,
berak gure gelara etorri nahi zuela,
gure artean ondo konponduko zela.
Baietz esan nion nik, lasai etortzeko,
arkatza eta bloka dendan erosteko,
astoa izan arren, trankil egoteko,
asko ikasi eta txintxo portatzeko
Astoa etorri zen hurrengo goizean,
jantzi polit bat zeukan jantzirik soinean.
Maisuak esan zion: eseri lurrean,
astotxo, ez baitzera kabitzen mahaiean.
Hondartzako eguna iritsi zenean
astoa portero ta denak futbolean.
Baloi batek jo zuen astoa buruan,
lurrera erori zen hiltzeko zorian.
Azkar deitu zioten sendagileari,
baita Donostiako anbulantziari.
Orain klinikan dagon asto gaixoari
esan nahi nioke: "Lehen bait lehen etorri".