2016/12/20

BEÑATEN ISTRIPUA




Nerbio sistemaren funtzionamendua ikasi ondoren, gelan bideo hau ikusi dugu eta zuekin ere partekatu nahi dugu. Beñatek bere istripua nola bizi izan zuen kontatzen digu... Azterketa batean zorabiatu zen, lurrera erori zenean buru-hezurra hautsi zuen eta ondorio larri horiek bideo honetan kontatzen dizkigu. 
Anima zaitezte bideoa ikustera!

2016/12/14

COLLAGE-AK














Judy Moody-ren liburua irakurri ondoren collageak egiteko aukera eman zigun, guk gure pertsonalitatea kontuan hartuta hau da: zaletasunak, janari gustukoenak, gutxiena gustatzen zaiguna, lagun hoberena(k), gehien gustatzen zaiguna, pelikula gustukoenak, liburu gustukoenak, kolore gustukoena, handia izaten garenean zer nahi dugun izan… Collageak egiteko astebeteko epea izan genuen, ondoren gelakide guztiei aurkeztu genizkien eta gero, pasiloan zintzilikatuta eduki genituen astebetez, eskolako ikasle eta irakasle guztiak ikusi ahal izateko. Astebete hori igaro ondoren, bakoitzak bere collagea etxera eraman zuen. ALAIN ETA URKO

TENTSIOMETROA-PULTSOMETROA ETA ESTETOSKOPIOA ERABILTZEN


2016ko abenduaren 12an astelehena sistolea diastolea eta pultsazioa neurtu genituen, tentsioa neurtzeko aparatuarekin. Aparatu hori (tentsiometroa) eskumuturrean jarri genuen.”sys”ek, sistolea esan nahi zuen horren ondoan, ze sistole dugun jartzen zuen, “dia”k diastole esan nahi zuen eta “pul”ek pultsazioa. Hasieran, batzuk beldur pixka bat geneukan baina ederki atera zen, gero agendan idatzi genituen datuak.


Gero, beste aparatu batekin (estetoskopioa), bihotz taupadak entzun genituen, bai bakoitzak berea, bai besteenena. Zail xamarra izan zen aurkitzea baino ederki pasa genuen. IRATI



ARNASKETAREN UNEAK

Arnasketak bi une ditu: arnasa botatzekoa eta arnasa hartzekoa.
Arnasa botatzeko unea (arnasbehera). Arnasa ondo hartzeko gako nagusia arnasa ondo botatzea da; horregatik da hain garrantzitsua  arnasa ondo botatzen ikastea. Beste era batera esanda, birikak ondo betetzeko, ondo hustu behar dira, lehendabizi.

Honela egin behar da: Lasai eta mantso bota arnasa. Biriketan daukagun aire guztia bota eta bota ari garela sentitu. Pixkana pixkanaka eta soinurik egin gabe bota airea; abdomeneko giharren laguntza bilatu, aire guztia botatzeko. Pentsa ezazu birikak zenbat eta gehiago hustu, orduan eta hobeto botako duzu. JULENE

2016/12/13

NERBIO SISTEMAREN FUNTZIONAMENDUA

Nerbio-sistema milioika neuronez osaturik dago. Zentzumenen bidez jasotzen ditugu kanpoko sentsazioak (koloreak, zaporeak, usainak, tenperatura, hotsak...) baina nerbioen bidez, joaten dira sentsazio horiek garunera. Ondoren, jasotzen dugun mezuari, aginduren bat bidal dezake garunak. Garunean koordinatzen dira gorputzeko nerbio guztiak. URKO

NERBIO SISTEMA

Giza gorputzeko aparatuak koordinaturik ibiltzen dira, eta ez bakoitza bere aldetik. Aparatu horiek etengabe aritzen dira lanean automatikoki, baita lo gaudenean ere. Nerbio-sistemak jartzen ditu martxan aparatu guztiak. Baina nahigabeko ekintzak bakarrik ez ditu koordinatzen ekintza horiez gain, erlazioak ere ahalbidetzen ditu. Gizakiok hainbat bizi-funtzio ditugu: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa. Nerbio-sistemaren lanen artean sartzen da erlazio-funtzioaz arduratzea, hau da, ingurumeneko estimuluak jaso eta horiei eman beharreko erantzuna erabakitzea.


ZENTZUMENAK:
Bost zentzumen ditugu (ikusmena, entzumena, dastamena, usaimena eta ukimena) horiei esker jakiten dugu nun gauden, zer dugun,.. mezu guzti horiek garunera eramateko nerbioak daude. Behin garunera, iritsi direla mezuak, garunak erantzun bat pentsatzen du eta transmitituz egiten ditugu mugimenduak, akzioak… ALEX ETA URKO






IZERDIA



Gure gorputz osoko larruazalaren zehar izerdia jariatzen duten izerdi-guruinak daude. Izerdi-guruin horiek gorputzeko hainbat lekuetan ugariagoak izaten dira: eskuak, besapeak eta oinazpiak, adibidez.


Izerdia etengabe ari gara jariatzen, poroen bidez kanporatuz. Izerdia gernua bezalaxe batetik, ura eta bestetik, gatz mineralak ditu osagai nagusiak. Gure gorputzak izerdia kanporatzen du, freskatzeko eta gure gorputzeko tenperatura maila egokian mantentzeko. KIMETZ

IRAITZ APARATUA


Iraiztea honela gertatzen da: odola giltzurrunetara iristean, giltzurrunetan dauden iragazkiek, odoleko hondakin guztiak jaso eta odola garbitzen dute, jasotako hondakinekin, gernua edo txiza osatuz. Gernu hori ureterretatik maskurira pasatzen da, han pilatzeko. Maskuria betetzen denean, pixagalea sentitzen dugu eta txiza egitean, gernua uretratik kanporatzen dugu. ANDER

HONDAKINAK

Guk digestioa egitean, hesteak xurgatzen ez dituen mantenugaiak kanporatu egiten ditugu. Beste alde batetik odolak ere mantenugaiak garraiatu egiten ditu zeluletaraino. Mantenugai horiek oxigenoarekin elkartzen dira eta horiek erretzerakoan, energia lortzen dugu. Errekuntzan, hondakin asko sortzen dira: ura, karbono dioxidoa, gatzak, urea… Hondakin horiek kanporatu behar dira: karbono dioxidoa arnasketaren bidez kanporatzen dugu, gainerako hondakinak uretan diluitu eta iraitz-aparatuak gernua kanporatu egiten du. KIMETZ

ODOL ZIRKULAZIOA


Bihotzaren sistole bakoitzean, odola arterietatik ateratzen da. Bi ibilbide egiten ditu, bihotzetik ateratzen den odol horrek. Ibilbide horietako bati (ezkerreko bentrikulutik atera eta gorputz osora doanari) zirkulazio handia edo nagusia deitzen zaio, eta besteari (eskuineko bentrikulutik atera eta biriketara doanari) zirkulazio txikia edo birika-zirkulazioa.

Zirkulazio handia. Odola ezkerreko bentrikulutik ateratzen da elikagaiak eta oxigenoa zelula guztietara eramateko. Gero, zeluletan hondakinak eta karbono dioxidoa jaso eta eskuin aurikulatik itzultzen da.


Birika-zirkulazioa. Odola eskuineko bentrikulutik atera eta birika-arterietatik biriketara doan oxigenoa hartzeko. Gero, birika-benetatik bihotzera itzultzen da ezkerreko aurikulan sartuz. GARY

ODOL HODIAK



Odol hodiak hiru motatakoak dira: arteriak, benak eta kapilarrak.
Arteriak: Bihotzetik kanporantz doazen odol hodiak dira, eta odola bihotzetik atera eta gorputz osora banatzen dute.
Benak: Odola bihotzera ekartzen duten hodiak dira. Gorputz osoan jasotako odola bihotzera ekartzen dute.

Kapilarrak: Sare gisara eratuak dauden hodi ñimiñoak dira kapilarrak. Hodi horien bidez komunikatzen dira arteria-sarea eta bena-sarea. IRATI

Bihotzaren funtzionamendua




Bihotzak bi mugimendu egiten ditu sistolea (uzkurdura) eta diastolea (zabalkuntza edo dilatazioa). Bi mugimendu hauek etengabe egiten ditu.


Lehendabizi bi aurikula uzkurtzen dira, odola bi bentrikuluetara pasaraziz, bentrikuluak uzkurtu egiten dira odola arterietara bidaliz. Diastolearen bidez aurikulak eta bentrikuluak zabaldu egiten dira eta odola berriro aurikuletatik sartzen da. UXUE


BIHOTZA


Odol zirkulazio-aparatuak, gasak, mantenugaiak eta hondakinak garraiatzen dituen ibilgua da. Bihotza garraio guztien motorra da eta odola gorputzeko ibilgailua da. Bihotza oso gihartsua da, bi aurikula ditu goiko aldean eta beste bi bentrikulu beheko aldean. Aurikula bakoitzetik, alde bereko bentrikulura pasatzen da odola. Alderantzizko bidea ezin du egin, hori eragozten dioten balbula batzuk daudelako.

Bihotzaren eskuin aldetik pasatzen den odola ez da zuzenean pasatzen ezker aldera, biriketara joaten da eta bertan, oxigenatu egiten da. Ezker aldetik iristen den odola ere ez da eskuin aldera inoiz zuzenean pasatzen, garraiatzen duen oxigenoa eta mantenugaiak gorputzeko hainbat lekuetara eraman gabe. AIORA

ODOLA

odola bilaketarekin bat datozen irudiak
odola bilaketarekin bat datozen irudiak











Zirkulazio-aparatuak leku batetik bestera hainbat gai garraiatzen ditu. Odola gai likidoz (ura batez ere) eta solidoz osaturik substantzia gorrixka da, eta erraz bereizten dira osagai likidoa (plasma), likido horretan flotatzen duten osagai solidoak (globulu gorriak, globulu zuriak eta plaketak).

Odol-plasma likido horixka da, urea osagai nagusia. Hor, disolbatuta daude gatz mineralak (gazia da), mantenugaiak (digestioan prestatuak) eta hondakinak (zelulako errekuntzan sortuak) eta hor flotatzen dute osagai solidoek. Mantenugaiak zeluletara eraman eta zeluletan jasotako hondakinak (urea) giltzurrunetara garraiatzea dira plasmaren funtzio nagusia. Odoleko osagai solidoak globuluak dira.

Globulu gorriak hemoglobina substantziaz osatuta daude. Substantzia horrek odolari kolore gorria ematen dio. Horien eginkizuna zeluletara oxigenoa eta zeluletatik biriketara karbono dioxidoa garraiatzen du.

Globulu zuriak infekzioetatik babesten gaitu, gorputzean sartzen diren germenak suntsitu egiten ditu. Globulu gorriak baino handiagoak dira, gutxiagoak dira. Mota askotakoak daude.

Plaketak zelula zati txiki txikiak dira, eta zauriak ixteko odolbilduak sortzen dituzte. Fibrinarekin zauria isten da. IRAITZ

ZIRKULAZIO-APARATUA


Zirkulazio-aparatuak funtzio batzuk ditu:
  1. Digestioaren bidez lortutako mantenugaiak gorputzeko zelula guztietara eramaten ditu.
  2. Oxigenoarekin ere berdina egiten du.
  3. Zelula barruan sortzen diren hondakinak, berriz, iraitz-aparatura eramaten ditu.
  4. Errekuntzan sortutako karbono dioxidoa biriketara garraiatzen du.
Odola, gauzak garraiatzen dituen ibilgailua da, bihotza motorra eta odol-hodiak (arteriak eta benak) gorputz guztian zehar dauden bideak.

EIDER

LARINGEA

Laringea_eta_ahots_kordak.JPG

Laringea ahotsaren organo da eta mihiaren atzean dago, lepoaren erdi aldean. Laringean ahots-kordak daude eta trakeatik datorren airearekin mugitzen dira, horrela sortzen da soinua. Ahots-kordak tenkatutakoan ahots baxuak (grabeak) sortzen dira eta laburtzen direnean ahots altuak (agudoak) sortzen dira. Gizonezkoen ahots-kordak luzeagoak dira, horregatik dute ahots baxuagoa eta emakume eta umeenenak motzagoak dira eta horregatik, beraien ahotsa agudoagoa da. Gorka

ARNASKETA



Airea, nitrogenoz eta oxigenoz osatuta dago. Oxigenoa ezinbestekoa da gure gorputzerako. Arnas aparatuak, gorputzeko zelula guztietara oxigenoa eraman behar du. Ahotik eta sudurzuloetatik hartzen dugu arnasa, airea faringetik laringetik eta trakeatik joaten da eta biriketara iristen da. Sudurretik doan bidea eta ahotik doana, faringean elkartzen dira. Hobe da sudurretik arnasa hartzea ahotik baino, aire hori iragazi, berotu eta hezetu egiten delako. Berotzeko eta hezetzeko, mukosa pituitarioa daukagu, mintz bat da, odol-hodi ugari dauzka eta airearen tenperatura igotzen du 36,5ºC-etaraino. Sudurraren barnealdea ilez eta mukiz horniturik dago eta aireak daramatzan hautsa edo zikinkeriak sudur barruko iragazki natural horietan geratzen dira.
Bi bideak faringean elkartzen dira eta laringean bi bidetan banatzen da. Elikagaiek esofago edo hestegorritik jarraitzen dute. Airea berriz, trakeatik biriketara joaten da.
Bi bide daude, batetik janaria joaten da eta bestetik airea, bi bide horiek ez nahasteko bada itxitura bat, epiglotisa izenekoa. Trakea eraztunez osaturiko hodi bat da, eta biriken parean bronkio izeneko bi adarretan banatzen da. Birikaren barruan, bi bronkio horiek bronkiolo hoditxoetan banatzen dira; bronkioloen adar txikienetan albeolo izeneko zakutxo edo poltsatxo batzuk daude.
Biriken behealdean diafragma dago. Mintz horrek arnasketan laguntzen du, uzkurtuz eta zabalduz.
ALAIN ETA ITOITZ

2016/12/12

BIGARREN ESKUKO AZOKA

Urtero bezala, Berastegin, bigarren eskuko azoka egiten da abenduan. Bertako jendeak, gauzak ekartzen ditu azoka horretara. Denetik egoten da: jostailuak, puzzleak, loreontziak, gauza politak, arropa,… Bertan jasotako dirua WUKRORA bidaltzen dute, ondo bizitzeko eta jostailu batzuk ere umeak jolasteko.
Azaroan, azoka bat egon zen eta bertan, kaxa bat egon zen dirua biltzeko eta bigarren eskuko azoka honetan ere jarri zuten. Laguntzeko eta antolatzeko jendea biltzen da, umeak eta gurasoak gehienbat. Lehengo urtean, diru asko bildu zen herriko azokan eta bigarren eskuko azokan ere. Aurten, guztien laguntzarekin, diru gehiago bildu dugu. IRAITZ


berastegiko bigarren eskuko azoka bilaketarekin bat datozen irudiak




berastegiko bigarren eskuko azoka bilaketarekin bat datozen irudiak

BIHOTZ TAUPADEN IKERKETA

Zer egin dezakegu bihotz-taupaden erritmoaren aldaketak aztertzeko?
Nola demostra daiteke nesken eta mutilen bihotz-erritmoa ea berdina den?
Gela osoko ikaskide guztien bihotz-erritmoaren ikerketa egin dugu.
1. Lehendabizi, bakoitzaren atseden-erritmoa minutu bakoitzeko hartu dugu.
Hau, inolako ariketarik egin gabe eta eserita egonda hartu dugu.
2. Gero, ariketa arin bat egin dugu, 10 salto txiki tokian bertan eta ariketa-erritmoa hartu dugu.
3. Azkenean, eta atsedena egin ondoren, ariketa gehiago egin dugu, 20 salto txiki.
DRIVEn partekatutako taula prestatu eta jasotako datuak idatzi ditugu.
6. mailako ikasleak
Erritmoa atsedenean
Erritmoa 10 salto egin ondoren
Erritmoa 20 salto egin ondoren
1.
83
100
120
2.
78
84
91
3.
94
104
120
4.
64
92
108
5.
76
101
112
6.
84
111
127
7.
96
115
132
8.
62
73
92
9.
83
102
104
10.
62
70
85
11.
78
102
133
12.
63
89
130
13.
72
80
100
14.
44
120
153
15.
62
73
78
Bukatzerakoan, gela osoko datuak bildu ditugu eta bataz bestekoak, kalkulatu ditugu.

6. mailako ikasleak
Erritmoa atsedenean
Erritmoa 10 salto egin ondoren
Erritmoa 20 salto egin ondoren
Bataz bestekoa
73
94
112
Denen artean,  datu guztiak aztertu ditugu. Eta alde batetik, neskenenak eta bestetik, mutilenenak kalkulatu ditugu, ikusi ahal izateko batzuen eta besteen artean, desberdintasunik dagoen.

Nesken
Erritmoa atsedenean
Erritmoa 10 salto egin ondoren
Erritmoa 20 salto egin ondoren
Bataz bestekoa
78
94
106
Mutilen
Erritmoa atsedenean
Erritmoa 10 salto egin ondoren
Erritmoa 20 salto egin ondoren
Bataz bestekoa
69
94
116

Datuak kontutan hartuta, ikus dezakegu nesken eta mutilen arteko bihotzaren erritmoa, nahiko antzekoa dela.