Abenduaren 2an “Euskararen Eguna” ospatu genuen. Hasteko, euskarari buruzko leloak idatzi genituen gure txarteletan, ondoren, baserritarrez jantzi ginen eta lip dup-a grabatzera abiatu ginen.
Arratsaldean, “Euskararen Eguneko” jaialdia egin genuen. Hasieran, guk gure bertsoak bota genituen, ondoren 5. mailakoek beraien olerkiak errezitatu zituzten, gero 4. mailakoek esaera zaharrak kontatu zituzten, ondoren 3 eta 2. mailakoek asmakizunak kontatu zituzten, gero 1. mailakoek musikako notei buruzko kanta batzuk abestu zituzten. Hori guztia egin eta gero hilabeteko kantak abestu genituen. Eta azkenik, “Euskararen txantxangorria” dantza dantzatu genuen. ITOITZ ETA GARY
Urtero bezala, aurten ere abenduaren 2an (ostirala) EuskararenNazioarteko Eguneko festa ospatuko
dugu. Arratsaldeko 15:00etan festa giroan frontoian elkartuko gara.
Beraz, guztioi gonbidapena luzatzen dizuegu Euskararen festara etor zaitezten.
Zergatik ospatzen dugu azaroaren 25ean, EMAKUMEZKOEN KONTRAKO INDARKERIA EZABATZEKO NAZIOARTEKO EGUNA?
Mirabal ahizpen hilketaren ondorioz, mundu guztira zabaldu den egun berezia delako.
Informazio gehiago:
1960ko maiatzaren 18an, Minerva eta Maria Teresa (Mirabal ahizpak), haien senarrekin batera,epaituak izan ziren, errudunak
hartuta eta hiru urtekoa kondena ezarri zieten. Hilabete
gutxi batzuk pasa ondoren, Trujillok (diktatorea) ohikoa ez zen
agindua eman zuen bi ahizpak kalean libre uzten; senarrek espetxeratuak
jarraitu zuten. Mirabal ahizpak orduan haien ohiko aktibitate politikora itzuli
ziren. Momentu horretan agintzen zeudenei ez zitzaien gustatu eta beraiekin bukatzea erabaki zuten. Hilketak azaroaren 25ean burutu ziren.
Gau horretan Minerva, Maria Teresa eta Patricia ahizpak, beraien senarrak San Felipe gotorlekuaren espetxean bisitatu
ondoren, etxerako bidean, militarrek bahitu zituzten. Ondoren, etxe batera
eraman zituzten eta hantxe laurak jipoitu zituzten hil arte. Hilketa burututa
gorpuekin trafiko istripu bat simulatu zuten.
Hilketak, ondorio larriak izan
zituen, Dominikar Errepublikan. Urte
bete buruan, Trujillo diktadorea eta genozida bera, atentatu batean
metrailatuta, hil zen, 1961ko maiatzaren 30an.
Berdintasunari buruzko kanta:
Beldurrak Ahaztuta - M-n ezten
Ez dago inoren esku sexu aukera, guztiok ar edo eme jaiotzen gera, bizitzeko era, ez gera atzera, guziaren gainetik, emakume zera! Egun guztian langile, iñurrien pare, ilargiaren argitan bihurtuz maitale, etxeko neskame, denborarik gabe, askotan halabeharrez gizonaren menpe. Ei! eutsi, izan adore, kanpoko kolpeek ez zaitzatela eraitsi. Ei! Eutsi, izan kemena, nahiz zail izan sarri, minari barrura sartzen ez behitzat utzi. Beldurrak ahaztuta, salatu behar duzuna: laguna, denok elkartuta, uste baino lehenago berdintasuna.
Zuk "neska bat bezala korri egiten duzula" esaten dizutenean, zer pentsatzen duzu? Bideo hau ikusi ondoren,ea berdin pentsatzen duzun...
Alice and Ian are at a market. They buy a painting for their mum´s birthday. In the painting there is a beautiful palace and there are some churches. At home, Alice drops the painting and the frame breaks. They find and old letter behind the painting. They take the letter to the museum and the director tells them the letter is valuable. It is 150 years old. They sell the letter for 10,500 pounds.
Beste ikasturtetan, aste osoan zehar gelaz-gela, "Ikasleak Ipuin Kontalari" ibiltzen ginen. Aurten, beste modu batean egin dugu. Gaur arratsaldean, guri tokatu zaigu 4. eta 5. mailakoei olerkiak kontatzea. Saio polita izan da. Hasieran, urduri xamar geunden baina azkenean, lasaitzen joan gara eta primeran egin dugu!
Azaroaren 10ean, goizeko 9:00etan, Mendukilora joan ginen LH osoa. Bertan, bi talde egin genituen: lehenengoa LH 1, 2 eta 3, eta bigarrena LH 4, 5 eta 6.
Lehenbizi, lehenengo taldekoak tailerrak egiten geratu ziren, eta bigarren taldekoak haitzulora joan ginen. Estalaktitak, estalagmitak, habeak, makarroiak, etab. zeuden.
Ondoren, denok batera hamaiketakoa egin eta bigarren taldekoak tailerrekin hasi ginen. Tailerretan gelaka banatu eta tailer ezberdinak egin genituen. Tailerrekin hasi baino lehen power point bat ikusi genuen. Lehenengo, guk, zigiluak eta esmalteak erabiliz, zintzilikario batzuk egin genituen; gero, neolitoa eta paleolitoa landu genituen, hau da, bakoitzean zer lantzen zen esanez; azkenik, paper handi batean marrazten joan ginen banan-banan ilunetan, lehen gizakien antzera.
Tailerrak bukatu ondoren, Iribaseko jatetxera bazkaltzera joan ginen eta bukatzerakoan, lasai-lasai mahai jokoekin ibili ginen, kartekin, partxisarekin, marrazten, etab.