2016/11/14

MENDUKILO

Azaroaren 10ean, goizeko 9:00etan, Mendukilora joan ginen LH osoa. Bertan, bi talde egin genituen: lehenengoa LH 1, 2 eta 3, eta bigarrena LH 4, 5 eta 6.





Lehenbizi, lehenengo taldekoak tailerrak egiten geratu ziren, eta bigarren taldekoak haitzulora joan ginen. Estalaktitak, estalagmitak, habeak, makarroiak, etab. zeuden.

Ondoren, denok batera hamaiketakoa egin eta bigarren taldekoak tailerrekin hasi ginen. Tailerretan gelaka banatu eta tailer ezberdinak egin genituen. Tailerrekin hasi baino lehen power point bat ikusi genuen. Lehenengo, guk, zigiluak eta esmalteak erabiliz, zintzilikario batzuk egin genituen; gero, neolitoa eta paleolitoa landu genituen, hau da, bakoitzean zer lantzen zen esanez; azkenik, paper handi batean marrazten joan ginen banan-banan ilunetan, lehen gizakien antzera.


Tailerrak bukatu ondoren, Iribaseko jatetxera bazkaltzera joan ginen eta bukatzerakoan, lasai-lasai mahai jokoekin ibili ginen, kartekin, partxisarekin, marrazten, etab.
Ederki egon ginen! AIORA ETA EIDER




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina