2016/03/08

MARTXOAK 8 - EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA


Emakumeen Nazioarteko Eguna, martxoaren 8an ospatzen da, emakumeen eta gizonezkoen arteko berdintasuna aldarrikatzeko. Zenbait herrialdetan egun hau, jai eguna izaten da.
Emakumeen Eguna aurreneko aldiz, 1911n ospatu zen Alemanian, Austrian, Danimarkan eta Suitzan, eta pixkanaka-pixkanaka egun hau zabaltzen  joan zen beste herrialdeetara.


Aste osoan zehar,"Konplize ditut eta" Mikel Markez eta Aire ahizpen abestia lantzen aritu gara eta eskolako sarreran ordenadore batean, behean duzuen bideoa jarri dugu. Nahi duenak ikus dezan. Bideoa, Amasa-Villabonako emakume guztiei eskainita dago. Emakumearen Nazioarteko egunaren aitzakian, Udalak Odei Esnaolari enkargatutako bideoa da.





Hezkidetzatik, horma-irudi bat egitea proposatu ziguten. Bertan, hiru emakume ospetsuen informazioa jarri dugu. Aukeratu ditugunak, hauexek dira:
  • HYPATIA
  • MARIE CURIE
  • MAIDER UNDA




Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu





Aurtengo martxoaren 8rako, Emakumeen Nazioarteko Egunerako, Emakundek arreta jarri du neskek eta mutilek egunero jasotzen dituzten mezu sexistetan, generoen arteko botere-harremanak bere horretan betikotzen dituztelako. Kanpainaren leloa honakoa da: «Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu. Aldatu dezagun. Egin dezagun berdintasuna».

Kanpainak salatzen du neskek, besteak beste, edertasunari, ontasunari, diskrezioari, zaintzari eta otzantasunari buruzko mezuak jasotzen dituztela, eta mutilek, berriz, agresibitateari, arrakastari, anbizioari edo sentimenduak ukatzeari buruzkoak. Kontu beragatik neskei «Ez zaitez marisarjento izan» esaten zaie eta mutilei, berriz, «liderra izateko gaitasuna» dutela. Neskak, nagusiki, ederragatik balioesten dira, eta besteekin atsegina izateko hezten dira («Bai polita nire neska!»); mutilek, aldiz, ahalduntze-mezuak jasotzen dituzte («Nire txapelduna!»). Neskak babesa behar duten ustean hezten dira; mutilak, buruaskiak direnekoan. Neskei esaten zaie ezer baino lehen daudela maitasuna eta zaintza; mutilei, sentimenduak ukatu behar dituztela («Mutilek ez dute negar egiten» edo  “Ez egin negar nesken antzera”) eta esparru publikoan arrakasta lortu behar dutela. Hona hemen, guzti hori erakusten duen bideoa:



International Women's Day Doodle 2016: #OneDayIWill 


Aurten ere Googlek, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu du “doodle” batekin. Bilatzaileak munduko emakume guztiak gogoraraztea nahi zuen, bideo-doodle batekin 13 herrialdeetan grabatutakoa, horien artean, Tokio, Brasil, Mexiko, Londres, Paris eta Mosku.
Beheko bideoan, protagonistak emakumeak eta neskak dira. Belaunaldiz-belaunaldi borrokatu zuten emakumeak, beraien eskubideak eta berdintasuna lortzeko egin zuten lan guztiagatik eta beraien desioak eta ametsak gogorarazteko.

Protagonisten artean, Jane Goodall primatologoa eta 2014ean Bakearen Nobel Saria irabazi zuen Malala Yousafzai azaltzen dira.

2016/03/01

INAUTERIAK


Inauteri festa ospatzeko ekintza asko egin ditugu, adibidez: mozorrotu, jolastu, dantzatu eta nahiko parra egin.
Ostiralean, eskolako kideekin batera, mozorrotu ginen. Aurtengo gaia: “Txorimaloz” mozorrotzea izan zen. Arratsaldeko 14:30etan sartu ginen eskolara eta bertan, jantzi egin ginen. Ondoren, kanpora atera eta ibilbidetxo bat egin genuen. Haur hezkuntzako gazteenak, erremolke handi batean joan ziren eta gu, berriz, oinez joan ginen. Arratsaldeko 16:00retan txokolatada prestatu zuten “Beasti Guraso Elkarteak”, gero dantza ensaiatzera joan eta jende guztien aurrean dantzatu genuen.

Larunbatean, kalejirara joan ginen, hasieran jende gutxi zegoen baina ondoren, jendea animatzen hasi zen eta gehiago etorri ziren. Mutilak igeltseroz mozorrotu ziren eta neskak, txerriz. Gero, Udaletxean, bazkaria jan genuen, bakoitzak bere etxetik ekarritakoa. Arratsaldeko, 20:00ak arte, jolastu genuen eta ondoren, lunch-a egin zuten. Eta bukatzeko, bertan, diskoteka zegoen jendea animatzeko. Ederki pasa genuen!!! GARBIÑE

2016/02/29

MEDIKUAK EGUN BATEZ!!!

ESTETOSKOPIOAREN ERABILERA

Gaur, ESTETOSKOPIOA edo FONENDOSKOPIOArekin bihotzaren taupadak entzun ditugu.

1. Lehendabizi, atsedenean, bakoitzak bere bihotz taupadak entzun ditu. Batzuei, besteei baino garbiago eta azkarrago entzuten zitzaien.

2. Gero, taldekideen bihotz taupadak ere entzun ditugu.

3. Jarraian, salto batzuk eman eta berriro ere, taupadak entzun ditugu, ezberdintasuna ikusteko. Bihotza azkarrago eta indar gehiagorekin entzuten zen.

4. Ondoren, estetoskopioa bizkarrean jarrita, arnasa sakon hartu eta entzuten ahalegindu gara.

5.  Azkenik, estetoskopioa beste leku batzuetan jarrita zer entzuten den aztertu dugu. Adibidez, ahots-kordak, haizeak, listuaren bidea entzun dugu,...

Ederki pasa dugu eta asko ikasi  dugu ere!!! Anima zaitezte zuek gauzak aztertzen!!!

2016/02/26

BIHOTZ TAUPADEN IKERKETA

Zer egin dezakegu bihotz-taupaden erritmoaren aldaketak aztertzeko?
Nola demostra daiteke nesken eta mutilen bihotz-erritmoa ea berdina den?
Gela osoko ikaskide guztien bihotz-erritmoaren ikerketa egin dugu.
1. Lehendabizi, bakoitzaren atseden-erritmoa minutu bakoitzeko hartu dugu.  
Hau, inolako ariketarik egin gabe eta eserita egonda hartu dugu.
2. Gero, ariketa arin bat egin dugu, 10 salto txiki tokian bertan eta ariketa-erritmoa hartu dugu.
3. Azkenean, eta atsedena egin ondoren, ariketa gehiago egin dugu, 20 salto txiki.
DRIVEn partekatutako taula prestatu eta jasotako datuak idatzi ditugu.



Bukatzerakoan, gela osoko datuak bildu ditugu eta bataz bestekoak, kalkulatu ditugu.


Denen artean, datu guztiak aztertu ditugu. Eta alde batetik, neskenenak eta bestetik, mutilenenak kalkulatu ditugu, ikusi ahal izateko batzuen eta besteen artean, desberdintasunik dagoen.

Gure datuak kontuan hartuta, ondorio bat atera dugu, nesken bihotz erritmoa azkarragoa dela, mutilenena baino.

2016/02/15

ODOL TAILERRA IZAN DUGU!!!




Gaur goizean, odol tailerra izan dugu. Bi erizain etorri zaizkigu, Oihana eta Irune izenekoak. Odolari buruzko hainbat gauza erakutsi dizkigute: odolaren historia, odolaren hainbat funtzio eta osagaiak, odol taldeak, bihotza, odola ematearen prozesua,... Txanelan ere, gai hau ikasi dugu eta interesgarria izan da genekiena sakontzeaz gain, gehiago ikastea.
Fitxa batzuk ere egin ditugu. Bertan, hainbat ariketa eta jolas zeuden. Hemen dauzkazue, odolaren zenbait bitxikeri:

  • Kalkula itzazu zure bihotz-taupadak: 15 segundotan, zure taupadak zenbatu. Ateratzen den emaitza x4 egin eta horrela, jakingo duzu, minutuko zenbat taupada egiten dituen zure bihotzak. Baina taupada horiek erritmo berdina ez badute minutu batean, zenbat taupada dauzkan zenbatu behar da. Ezin da 15 segundu zenbatu eta x4 egin.
  • Zenbat odol daukazu gorputzean? Jakin ezazu kiloko 75ml odol daukagula. Zure pisua kgtan, x75 egiten baldin baduzu. Emaitza mltan aterako da eta zati 1000 egiten baldin baduzu, jakingo duzu, zenbat litro odol dituzun.
  • Odol emaile bakoitzak, emanaldi bakoitzean, 450ml odol ematen du eta horrekin hiru bizitza salbatzea dago.
  • Odola ezin da fabrikatu.
  • Odol talde guztiak baliagarriak dira.
  • Odol ematea borondatezkoa da.
  • Odol ematea ez da kaltegarria.
  • 18-65 urte artean, odol eman daiteke.
  • Odol bakuan odola oso zorrotz aztertzen dute.
  • Hartzaile unibertsala AB+ da.
  • Emaile unibertsala 0- da.
  • Euskal Herrian 0+ da odol talde ohikoena.

  • Odol emaileak bizimodu osasuntsua izan behar du odola emateko.


2016/02/12

24.000 bisita izan ditugu!!!


KONTZEPTU MAPA LAU BANDATAN

Azterketa egiteko beste modu bat ikasi dugu! "Kontzeptu mapa lau bandatan" izenekoa, gai bat bukatzerakoan, erabiltzen den egitura da. Etxean eta eskolan errepasatu eta gero, taldeko partaide bakoitzak betebehar bat hartu du, hau da, ariketaren zati bat egin behar izan du. Lana aurrera doan heinean, kontzeptu mapa bat osatzen joan gara. Gaurko lana odolaren osagaiak eta bere funtzioak idaztea izan da. Hona hemen argazkiak: