Emakumeen Nazioarteko Eguna, martxoaren 8an ospatzen da, emakumeen eta
gizonezkoen arteko berdintasuna aldarrikatzeko. Zenbait herrialdetan egun hau, jai
eguna izaten da.
Emakumeen Eguna aurreneko aldiz, 1911n ospatu zen Alemanian, Austrian,
Danimarkan eta Suitzan, eta pixkanaka-pixkanaka egun hau zabaltzen joan zen beste herrialdeetara.
Aste osoan
zehar,"Konplize ditut eta" Mikel Markez eta Aire ahizpen abestia lantzen aritu gara eta
eskolako sarreran ordenadore batean, behean duzuen bideoa jarri dugu. Nahi
duenak ikus dezan. Bideoa, Amasa-Villabonako emakume guztiei eskainita
dago. Emakumearen Nazioarteko egunaren aitzakian, Udalak Odei Esnaolari
enkargatutako bideoa da.
Hezkidetzatik, horma-irudi bat egitea proposatu ziguten. Bertan, hiru emakume ospetsuen informazioa jarri dugu. Aukeratu ditugunak, hauexek dira:
- HYPATIA
- MARIE CURIE
- MAIDER UNDA
Berdintasun eza ez da berez sortzen, egin egiten dugu
Aurtengo martxoaren 8rako, Emakumeen
Nazioarteko Egunerako, Emakundek arreta jarri du neskek eta mutilek egunero
jasotzen dituzten mezu sexistetan, generoen arteko botere-harremanak bere
horretan betikotzen dituztelako. Kanpainaren leloa honakoa da: «Berdintasun eza
ez da berez sortzen, egin egiten dugu. Aldatu dezagun. Egin dezagun
berdintasuna».
Kanpainak salatzen du neskek, besteak
beste, edertasunari, ontasunari, diskrezioari, zaintzari eta otzantasunari
buruzko mezuak jasotzen dituztela, eta mutilek, berriz, agresibitateari,
arrakastari, anbizioari edo sentimenduak ukatzeari buruzkoak. Kontu beragatik
neskei «Ez zaitez marisarjento izan» esaten zaie eta mutilei, berriz, «liderra
izateko gaitasuna» dutela. Neskak, nagusiki, ederragatik balioesten dira, eta
besteekin atsegina izateko hezten dira («Bai polita nire neska!»); mutilek,
aldiz, ahalduntze-mezuak jasotzen dituzte («Nire txapelduna!»). Neskak babesa
behar duten ustean hezten dira; mutilak, buruaskiak direnekoan. Neskei esaten
zaie ezer baino lehen daudela maitasuna eta zaintza; mutilei, sentimenduak
ukatu behar dituztela («Mutilek ez dute negar egiten» edo “Ez egin negar
nesken antzera”) eta esparru publikoan arrakasta lortu behar dutela. Hona hemen, guzti hori erakusten duen bideoa:
International Women's Day Doodle 2016: #OneDayIWill
Aurten ere Googlek, Emakumeen
Nazioarteko Eguna ospatu du “doodle”
batekin. Bilatzaileak munduko emakume guztiak gogoraraztea nahi zuen, bideo-doodle
batekin 13 herrialdeetan grabatutakoa, horien artean, Tokio, Brasil, Mexiko, Londres, Paris eta Mosku.
Beheko bideoan, protagonistak emakumeak eta neskak dira. Belaunaldiz-belaunaldi borrokatu zuten emakumeak, beraien eskubideak eta berdintasuna lortzeko egin zuten lan guztiagatik eta beraien desioak eta ametsak gogorarazteko.
Beheko bideoan, protagonistak emakumeak eta neskak dira. Belaunaldiz-belaunaldi borrokatu zuten emakumeak, beraien eskubideak eta berdintasuna lortzeko egin zuten lan guztiagatik eta beraien desioak eta ametsak gogorarazteko.
Protagonisten artean, Jane Goodall primatologoa eta 2014ean Bakearen Nobel Saria irabazi zuen Malala Yousafzai azaltzen dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina