Gaur goizean, odol tailerra izan dugu. Bi erizain etorri zaizkigu, Oihana eta Irune izenekoak. Odolari buruzko hainbat gauza erakutsi dizkigute: odolaren historia, odolaren hainbat funtzio eta osagaiak, odol taldeak, bihotza, odola ematearen prozesua,... Txanelan ere, gai hau ikasi dugu eta interesgarria izan da genekiena sakontzeaz gain, gehiago ikastea.
Fitxa batzuk ere egin ditugu. Bertan, hainbat ariketa eta jolas zeuden. Hemen dauzkazue, odolaren zenbait bitxikeri:
- Kalkula itzazu zure bihotz-taupadak: 15 segundotan, zure taupadak zenbatu. Ateratzen den emaitza x4 egin eta horrela, jakingo duzu, minutuko zenbat taupada egiten dituen zure bihotzak. Baina taupada horiek erritmo berdina ez badute minutu batean, zenbat taupada dauzkan zenbatu behar da. Ezin da 15 segundu zenbatu eta x4 egin.
- Zenbat odol daukazu gorputzean? Jakin ezazu kiloko 75ml odol daukagula. Zure pisua kgtan, x75 egiten baldin baduzu. Emaitza mltan aterako da eta zati 1000 egiten baldin baduzu, jakingo duzu, zenbat litro odol dituzun.
- Odol emaile bakoitzak, emanaldi bakoitzean, 450ml odol ematen du eta horrekin hiru bizitza salbatzea dago.
- Odola ezin da fabrikatu.
- Odol talde guztiak baliagarriak dira.
- Odol ematea borondatezkoa da.
- Odol ematea ez da kaltegarria.
- 18-65 urte artean, odol eman daiteke.
- Odol bakuan odola oso zorrotz aztertzen dute.
- Hartzaile unibertsala AB+ da.
- Emaile unibertsala 0- da.
- Euskal Herrian 0+ da odol talde ohikoena.
- Odol emaileak bizimodu osasuntsua izan behar du odola emateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina