2018/10/02

2018/10/01

IDAZLEAK ETA LIBURUAK


Roberto      Santiago

Roberto Santiago Madrid-en jaio zen 1968[50 urte].Zineko zuzendaria, gidoilaria, idazle espaniarra eta antzerkigilea da.13 urterekin domina bat irabazi zuen bere eskolaren futboleko taldearekin[San Agustin].Beranduago nobela eta pelikula batzuk zuzendu ditu.Oraindik domina horren eta lenoko lagunekin gogoratzen da.Horregatik idatzi du Futboleroak.Futboleroen 14 liburu argitaratu dituzte eta arrakasta handia eduki dute denak.Liburuak umeentzat eginda daude futbolari buruz eta misterioz beteta.

JULEN.M    MARKEL.L









LOKARTUTAKO ARBITROEN MISTERIOA

Soto Alto taldea azkena doa ligan eta zerbait egin behar dute taldeak aurrera jarraitzeko. Guraso batzuek, Soto Alto taldea desagertzea nahi dute eta koro bat sortu. Guraso horiek arbitroek lo hartzeko botika bat sortzen dute eta arbitroen botiletan sartzen dute. Arbitroak atsedenaldian joaten dira eta botika edan ondoren, bigarren zatira ateratzen direnean lo hartzen dute. Ondoren beste arbitroa ateratzen da. Arbitro hori Soto Altoren kontra dago eta edozein gauza egiten du taldea desagertzeko. Eta futboleroak misterioa argitzen saiatzen dira.
Bukaera ez dizuegu kontatuko!!!



June eta Eneko

IDAZLEAK ETA LIBURUAK


ROBERTO PAVANELLO

Roberto Pavanello Bat Pat-en idazlea  da, 1958an Milanen jaio zen Italian bizi da eta orain 60 urte dauzka. Idazlea eta DBHko maisua da, bere eleberriengatik ezaguna da.Umeen literaturara dedikatzen da, eta obretan gehien nabarmentzen direnak Bat Pat sagu-zaharraren liburuak dira. Gainera Pavanello-k ere helduentzako obra batzuk sortu ditu .Irakurzaletasuna bultzatzen saiatzen da. Bat Pat-en 24 liburu dauzka.Bat Pat idatzi baino lehen Geronimo Stilton idazten lagundu zuen.


Egileak:Izaro V eta Izaro G


 
Bat Pat liburuak letra handia du eta marrazki dezente ditu. 90-95 orri ditu gutxi gora bera eta marrazki bizidunak ere baditu. 24 liburu argitaratu ditu oraingoz. Gomendagarria da eta oso dibertigarria.
Pertsonaiak: Rebecak 8 urte ditu. Armiarmak eta sugeak maite ditu. Urduri dagoenean, hobe kasurik ez egitea.
Martin: 10 urte ditu. diplomatikoa eta intelektuala da.
Leo: 9 urte ditu. Inoiz ez du ahoa itxita edukitzen. Beldurti hutsa da
Bat pat: Idazlea da. Liburu beldurgarrietan aditua da: Sorgin, mamu, hilerri eta antzekoez hitz egiten duten horietakoa.

Egileak:Jon eta Oier.










ELISABET DAMI

Elisabet Dami idazle italiarra, umeentzako liburuak idazten ditu. Gero eta liburu gehiago ateratzen ari da. Bere liburuak mundu guztian ezagutzen dira eta oso famatua da. Elisabet Damik 203 liburu argitaratu ditu, Elisabet Dami da berez idazlea baina liburuetan Jeronimo Stiltonek idazten dituela esaten du. Elisabet Damik liburuak idazteaz aparte beste gauza batzuk ere egiten ditu, paraxutean ibiltzen da eta hegazkinak gidatzen ibiltzen da. Elisabet Dami Pedro Damiren alaba da eta 1958. urtean jaio zen Milanen eta orain 60 urte dauzka


EZ ZENITUEN OPORRAK NAHI STILTON?

Geronimok lan asko egiten zuen eta oporrak nahi zituen. Puerto Saguchora  joan zen etxean  zabor asko zegoelako. Hondartzan marrazo eta labezomorroz ibili zen  ta gaizki pasa zuen .

GERONIMO STILTON
Sagu bat da, eta liburuetako protagonista da.
Gazta asko gustatzen zaio. Stilton abizena Inglaterrako gazta mota baten izena da.
Egunkari lantegi bateko zuzendaria da.

Hemen, Sagurañen, saguen uhartean, nire liburuak oso ospetsuak dira. Baina, zer diozue?  Ez dituzuela ezagutzen? Istorio dibertigarriak dira, behiazabal gazta bezain gozoak, gazta zaharra bezain zaperetsuak.
Bestela esanda, bigoteak miazkatzeko moduko istorioak dira.

Unai Y. eta Mikel

J




TOTI MARTINEZ DE LEZEA

1948-an Gasteizen jaio zen; beraz, orain 68/69 urte ditu eta gaur egun Larrabetzun [Bizkaian] bizi da. Nur liburuak idazten ditu eta guztira 11-12 liburu dauzka, euskaraz eta gaztelaniaz idazten ditu. Autorea eta idazlea da, telebistako gidoilaria eta aktorea ere bada. 1998-an bere lehen eleberria idatzi zuen, arrakasta handikoa eta horren ondorioz liburuak idazten hasi zen.Eleberri historikoa landu du bereziki, eta arlo horretan arrakasta handia lortu du Euskal Herrian. 1978-an Kukubitxo antzerki taldearen sortzaileetako bat izan zen, eta bost urtez egin zuen lan taldean.
 

Aitziber eta Ibai

NUR ETA HAIZE ARROSA

Nur txinan zegoela, bere urtebetetzea iritsi zen. Nurri ikaragarri gustatzen zitzaizkion opariak jasotzea, batez ere aiton-amonenak. Aiton-amonen aurtengo oparia oso berezia izan da. Aitonak etxetxo bat egin dio bere lorategian. Etxetxo horren ondoan lau puntu kardinalak adierazten dituen borobil handi bat dago lurrean: Haize arrosa bat. Aurkikuntza horrek eta bere irudimenak ipar buruan abentura bat bizitzera eramango ditu Nur eta bere lagunak.

Alaitz eta Izaskun

IDAZLEAK ETA LIBURUAK

Udan liburu dexente irakurri dituzte 6. mailakoak, eta idazle eta liburuei buruz gehiago jakiteko asmoz, lan hau egin dute. Ea zuen gustokoa den.


JEFFREY PATRICK

Liburu hauen egilea Jeffrey Patrick Kinney da. Fort Washinton, Mariland-en jaio zen, 1971ko Otsailaren 19an. Bere txikitako ametsa komikietako marrazkilaria izatea zen. Unibertsitatean hasi zenean, marrazkilaria izatea oso zaila zela ikusi zuen eta liburuak idazten hastea erabaki zuen. 1998.urtean liburuak idazten hasi zen. Liburu horiek idazteko bere haurtzaroan oinarritu zen eta bere lehenengo liburua 2006ean kaleratu zen. Andre bat eta bi ume dauzka Will eta Grant dira beraien izenak. Liburutegi bat ere badute. Orain 47 urte dauzka eta Massachusetts-en bizi da.

Naroa eta Berik

GIZARAJO BATEN EGUNKARIA


Liburuen protagonista Greg izeneko ume bat da eta Gregen bizitza kontatzen du. 12 liburu ditu eta 5 aldiz irabazi du  Nickelodeon Kids’ Choice saria liburu gustukoena bezala. Liburu bakoitzak 217 orrialde ditu gutxiagora behera . Fikziozko liburuak dira eta 8-10 urteko umeentzat gomendatuta daude .
Greg nerabe bat da, egunkari bat idazten du eta marrazten du bere bizitza kontatuz. Liburua Gregek 12 urte dituenean eta institutoa hasten denean hasten da. Liburuan bere familia eta lagunak ezagutuko dituzu.
Kira eta Martyn


2018/06/21

ESKOLAN EGINDAKO LANPARAK!!!


Txanelako 5. gaian esperimentuak landu ditugu eta horietako bat lanpara bat egitea zen. Honetarako zirkuitu elektrikoa landu genuen. Etxetik kristalezko pote bat, kutxa bat ekarri genituen eta apaindu genituen. Ondoren, zirkuitu elektrikoa osatu genuen eta lehenengo saiakeran lortu genuen gure lanparak piztea!!! Oso gustora lan egiten ibili ginen!!








KONTU-KONTARI

AMPAROREN HITZALDIA

Maiatzaren 31an, Amparo gure gelara etorri zen, txerriei buruz hitz egitera. Hainbat berezitasun kontatzera etorri zitzaigun:


  • Txerriaren haurdunaldiak 114 egun irauten dituela esan zigun. Eta errazago gogoratzeko, jolas moduko eragiketa bat eginez, asmatu genuen 114 egun haiek, 3 hilabete, 3 aste eta 3 egun zirela. Hemendik aurrera ez zaigu ahaztuko!!!
  • Leitzan, txerriak hiltzeko ohiturarekin jarraitzen dutela esan zigun. Eta txerriaren zati guztiak jan daitezkeela. Beraiek, bi txorizo mota egiten dituzte: txistor birika eta betiko txorizoa. Hortaz aparte, odolkia ere egiten dute eta arroza botatzen diote. 

  • Txerriaren hilketa eta jakietarako egun osoa behar izaten dute. Familia osoaren laguntza izaten dute. Hori eskertzeko, parte hartzen duten guztientzat hamaiketakoa eta bazkaria prestatzen dute.
Amparorekin ia ordu bete egon ginen, berak emandako azalpenak oso argiak eta interesgarriak izan ziren. Pila bat ikasi genuen eta oso gustora egon ginen. Bukaeran, Amparok etxean egindako txorizoa, txistor birika eta odolkia dastatu genituen. Uuuuummmm!!! Ederrak zeuden!!!
Eskerrik asko Amparo!!!




MARIBIREN HITZALDIA



Maiatzaren 31a, arratsaldean, Maribi gure gelara etorri zen. Laguntasuna zein beharrezkoa den azaldu zigun. Hasieran, Hector izeneko mutil baten eskutitz bat irakurri zigun. Bertan, mutilak jasotako jazarpenari buruz hitz egiten zuen. Horren inguruan, talde handian hitz egin genuen eta ondoren, taldeko joku batzuk egin genituen:

  • Hiru taldetan banatu gintuen eta talde bakoitzari toaila bat eman zigun. Denak toailaren gainean geundela, buelta eman behar genion, lurra ukitu gabe.
  • Hurrengo jolasa, aulkien jolasa izan zen. Ez zen guk ezagutzen dugunaren berdina. Honetan, inor ez zen kanporatzen eta saiatu behar genuen, bata bestearen gainean mantentzen.



  • Azkeneko jolasean, konfiantza lantzeko jolasa egin genuen. Aulkiak borabilean jarri behar izan genituen eta bakoitza aulki batean eseri behar genuen, ondoren, etzanda jarri eta eserlekuak, banan banan kendu zizkiguten. Horrela, bestearengan konfiantza landu eta lortu genuen.
Eskerrik asko Maribi emandako aholkuengatik!!!