Maiatzaren 31an, Amparo gure gelara etorri zen, txerriei buruz hitz egitera. Hainbat berezitasun kontatzera etorri zitzaigun:
- Txerriaren haurdunaldiak 114 egun irauten dituela esan zigun. Eta errazago gogoratzeko, jolas moduko eragiketa bat eginez, asmatu genuen 114 egun haiek, 3 hilabete, 3 aste eta 3 egun zirela. Hemendik aurrera ez zaigu ahaztuko!!!
- Leitzan, txerriak hiltzeko ohiturarekin jarraitzen dutela esan zigun. Eta txerriaren zati guztiak jan daitezkeela. Beraiek, bi txorizo mota egiten dituzte: txistor birika eta betiko txorizoa. Hortaz aparte, odolkia ere egiten dute eta arroza botatzen diote.
- Txerriaren hilketa eta jakietarako egun osoa behar izaten dute. Familia osoaren laguntza izaten dute. Hori eskertzeko, parte hartzen duten guztientzat hamaiketakoa eta bazkaria prestatzen dute.
Amparorekin ia ordu bete egon ginen, berak emandako azalpenak oso argiak eta interesgarriak izan ziren. Pila bat ikasi genuen eta oso gustora egon ginen. Bukaeran, Amparok etxean egindako txorizoa, txistor birika eta odolkia dastatu genituen. Uuuuummmm!!! Ederrak zeuden!!!
Eskerrik asko Amparo!!!
MARIBIREN HITZALDIA
Maiatzaren 31a, arratsaldean, Maribi gure gelara etorri zen. Laguntasuna zein beharrezkoa den azaldu zigun. Hasieran, Hector izeneko mutil baten eskutitz bat irakurri zigun. Bertan, mutilak jasotako jazarpenari buruz hitz egiten zuen. Horren inguruan, talde handian hitz egin genuen eta ondoren, taldeko joku batzuk egin genituen:
MARIBIREN HITZALDIA
Maiatzaren 31a, arratsaldean, Maribi gure gelara etorri zen. Laguntasuna zein beharrezkoa den azaldu zigun. Hasieran, Hector izeneko mutil baten eskutitz bat irakurri zigun. Bertan, mutilak jasotako jazarpenari buruz hitz egiten zuen. Horren inguruan, talde handian hitz egin genuen eta ondoren, taldeko joku batzuk egin genituen:
- Hiru taldetan banatu gintuen eta talde bakoitzari toaila bat eman zigun. Denak toailaren gainean geundela, buelta eman behar genion, lurra ukitu gabe.
- Hurrengo jolasa, aulkien jolasa izan zen. Ez zen guk ezagutzen dugunaren berdina. Honetan, inor ez zen kanporatzen eta saiatu behar genuen, bata bestearen gainean mantentzen.
- Azkeneko jolasean, konfiantza lantzeko jolasa egin genuen. Aulkiak borabilean jarri behar izan genituen eta bakoitza aulki batean eseri behar genuen, ondoren, etzanda jarri eta eserlekuak, banan banan kendu zizkiguten. Horrela, bestearengan konfiantza landu eta lortu genuen.
Eskerrik asko Maribi emandako aholkuengatik!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina