2018/10/01

IDAZLEAK ETA LIBURUAK

Udan liburu dexente irakurri dituzte 6. mailakoak, eta idazle eta liburuei buruz gehiago jakiteko asmoz, lan hau egin dute. Ea zuen gustokoa den.


JEFFREY PATRICK

Liburu hauen egilea Jeffrey Patrick Kinney da. Fort Washinton, Mariland-en jaio zen, 1971ko Otsailaren 19an. Bere txikitako ametsa komikietako marrazkilaria izatea zen. Unibertsitatean hasi zenean, marrazkilaria izatea oso zaila zela ikusi zuen eta liburuak idazten hastea erabaki zuen. 1998.urtean liburuak idazten hasi zen. Liburu horiek idazteko bere haurtzaroan oinarritu zen eta bere lehenengo liburua 2006ean kaleratu zen. Andre bat eta bi ume dauzka Will eta Grant dira beraien izenak. Liburutegi bat ere badute. Orain 47 urte dauzka eta Massachusetts-en bizi da.

Naroa eta Berik

GIZARAJO BATEN EGUNKARIA


Liburuen protagonista Greg izeneko ume bat da eta Gregen bizitza kontatzen du. 12 liburu ditu eta 5 aldiz irabazi du  Nickelodeon Kids’ Choice saria liburu gustukoena bezala. Liburu bakoitzak 217 orrialde ditu gutxiagora behera . Fikziozko liburuak dira eta 8-10 urteko umeentzat gomendatuta daude .
Greg nerabe bat da, egunkari bat idazten du eta marrazten du bere bizitza kontatuz. Liburua Gregek 12 urte dituenean eta institutoa hasten denean hasten da. Liburuan bere familia eta lagunak ezagutuko dituzu.
Kira eta Martyn


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina