2016/11/24

WHAT A PAINTING

                                             
Alice and Ian are at a market. They buy a painting for their mum´s birthday. In the painting there is a beautiful palace and there are some churches. At home, Alice drops the painting and the frame breaks. They find and old letter behind the painting. They take the letter to the museum and the director tells them the letter is valuable. It is 150 years old. They sell the letter for 10,500 pounds.

Resultado de imagen de florence paintings

2016/11/17

IKASLEAK AHOZ AHO

Beste ikasturtetan, aste osoan zehar gelaz-gela, "Ikasleak Ipuin Kontalari" ibiltzen ginen. Aurten, beste modu batean egin dugu. Gaur arratsaldean, guri tokatu zaigu 4. eta 5. mailakoei olerkiak kontatzea. Saio polita izan da. Hasieran, urduri xamar geunden baina azkenean, lasaitzen joan gara eta primeran egin dugu! 





2016/11/14

MENDUKILO

Azaroaren 10ean, goizeko 9:00etan, Mendukilora joan ginen LH osoa. Bertan, bi talde egin genituen: lehenengoa LH 1, 2 eta 3, eta bigarrena LH 4, 5 eta 6.





Lehenbizi, lehenengo taldekoak tailerrak egiten geratu ziren, eta bigarren taldekoak haitzulora joan ginen. Estalaktitak, estalagmitak, habeak, makarroiak, etab. zeuden.

Ondoren, denok batera hamaiketakoa egin eta bigarren taldekoak tailerrekin hasi ginen. Tailerretan gelaka banatu eta tailer ezberdinak egin genituen. Tailerrekin hasi baino lehen power point bat ikusi genuen. Lehenengo, guk, zigiluak eta esmalteak erabiliz, zintzilikario batzuk egin genituen; gero, neolitoa eta paleolitoa landu genituen, hau da, bakoitzean zer lantzen zen esanez; azkenik, paper handi batean marrazten joan ginen banan-banan ilunetan, lehen gizakien antzera.


Tailerrak bukatu ondoren, Iribaseko jatetxera bazkaltzera joan ginen eta bukatzerakoan, lasai-lasai mahai jokoekin ibili ginen, kartekin, partxisarekin, marrazten, etab.
Ederki egon ginen! AIORA ETA EIDER




IKASKUNTZA KOOPERATIBOA: KONTZEPTU MAPA HIRU/LAU BANDATAN


"Kontzeptu mapa hiru/lau bandatan" egitura berria erabiliz, odolaren osagaiak eta osagai horien funtzioekin eskema osatu dugu.

IKASKUNTZA KOOPERATIBOA: ORRI BIRAKARIA


         
Arnas aparatua eta arnasketa landu eta gero, talde lan bat egin dugu. Orri birakaria egitura erabiliz, arnas aparatuaren anatomia osatu dugu. Berehala bukatu dugu!     

2016/11/08

Aste kulturalaren azken egunean urtero moduan, azoka egunarekin eman genion amaiera

Eguraldiari kontra eginez jende mordoa gerturatu zen Berastegiko frontoira. Plazan egitekoa zen aurten, baina, eguraldiak lagundu ez zuenez, pilotalekuan jarri genituen postuak. Mota guztietako produktu, jaki, eskulan eta animaliak zeuden bertan.
Hemezortzigarren azoka eguna izan zen azaroaren 6an.


Lehiaketa ugari izan ziren: XXV. gazta lehiaketa ospatu zuten. Herritarrak goizean goiz aurkeztu behar izan zituzten gaztak; aurten, iaz bezala, 15 gazta aritu ziren lehian. Ez zen eguneko lehiaketa bakarra izan ordea, beti bezala, Ahari, Ardi eta Bildotsena, argazkiena eta baita postuen eta arroz-esneen lehiaketak ere. Honekin batera, argazki rallyko argazkiak eta haurren marrazki eta bertso lehiaketako erakusketak jarri zituzten aparkaleku azpiko lokalean.
Eguerdi aldean, sari banaketari ekin zioten. Jarraian, lehiaketaz lehiaketa saria jaso dutenen zerrendak:
  • Marrazki eta bertso lehiaketan, Kattalin Mugerza, Naroa Aranalde eta Oinatz Lasarte izan ziren marrazki onenaren saria jaso zutenak. Bertso onenaren saria Alex Rekondorentzat izan zen.
  • Argazki Rallyan, analogikoan, Inhar Esnaolarentzat izan zen lehen saria eta jarraian, Idoia Labaien eta Jaione Barriolak jaso zituzten; digitalean, Jose Martin izan zen lehena eta Irune Aramendi eta Uxue Garmendia izan ziren ondorengo sarituak.
  • Arroz esne lehiaketan, 13 parte hartzaile izan ziren eta Inma Artolaren arroz esnea gustatu zitzaien gehien epaileei. Ondoren, Marixol Atxukarro eta Ixiar Zubillagarenak izan ziren.
  • Ahari ardi eta bildots lehiaketan, ahari hoberen saria Iker Ugartemendiak jaso zuen, ardi hoberena Jose Inazio Ugartemendiak eta bildots hoberena Hipoli Lasartek.
  • Azokan herritarrek ipini zituzten postuen artean, Luis Saizarrena izan zen gustukoena.
  • XXV. gazta lehiaketan, Lurdes Malkorrarentzat izan zen lehen saria eta segidan, Koro Artola, Jose Inazio Ugartemendia, Luis Angel Zubiri eta Maria Jesus Labaien izan ziren sarituak.
Arratsaldean, talo jatea egin genuen eta baita goizeko gazta eta arroz-esneen dastaketa ere. Tartean, Teresa Caminos eta Oihane Zubiria trikitilariek alaitu zuten giroa. Azoka egun bereziarekin eman genion bukaera, Kultur Asteari. UXUE ETA ANDER

AZOKA EGUNA

Aste kulturalaren azken egunean urtero moduan, azoka egunarekin eman genion amaiera.
Eguraldiari kontra eginez jende mordoa gerturatu zen Berastegiko frontoira. Plazan egitekoa zen aurten, baina, eguraldiak lagundu ez zuenez, pilotalekuan jarri genituen postuak. Mota guztietako produktu, jaki, eskulan eta animaliak zeuden bertan.
Hemezortzigarren azoka eguna izan zen azaroaren 6an. Lehiaketa ugari izan ziren: XXV. gazta lehiaketa ospatu zuten. Herritarrak goizean goiz aurkeztu behar izan zituzten gaztak; aurten, iaz bezala, 15 gazta aritu ziren lehian. Ez zen eguneko lehiaketa bakarra izan ordea, beti bezala, Ahari, Ardi eta Bildotsena, argazkiena eta baita postuen eta arroz-esneen lehiaketak ere. Honekin batera, argazki rallyko argazkiak eta haurren marrazki eta bertso lehiaketako erakusketak jarri zituzten aparkaleku azpiko lokalean.
Eguerdi aldean, sari banaketari ekin zioten. Jarraian, lehiaketaz lehiaketa saria jaso dutenen zerrendak:
  • Marrazki eta bertso lehiaketan, Kattalin Mugerza, Naroa Aranalde eta Oinatz Lasarte izan ziren marrazki onenaren saria jaso zutenak. Bertso onenaren saria Alex Rekondorentzat izan zen.
  • Argazki Rallyan, analogikoan, Inhar Esnaolarentzat izan zen lehen saria eta jarraian, Idoia Labaien eta Jaione Barriolak jaso zituzten; digitalean, Jose Martin izan zen lehena eta Irune Aramendi eta Uxue Garmendia izan ziren ondorengo sarituak.
  • Arroz esne lehiaketan, 13 parte hartzaile izan ziren eta Inma Artolaren arroz esnea gustatu zitzaien gehien epaileei. Ondoren, Marixol Atxukarro eta Ixiar Zubillagarenak izan ziren.
  • Ahari ardi eta bildots lehiaketan, ahari hoberen saria Iker Ugartemendiak jaso zuen, ardi hoberena Jose Inazio Ugartemendiak eta bildots hoberena Hipoli Lasartek.
  • Azokan herritarrek ipini zituzten postuen artean, Luis Saizarrena izan zen gustukoena.
  • XXV. gazta lehiaketan, Lurdes Malkorrarentzat izan zen lehen saria eta segidan, Koro Artola, Jose Inazio Ugartemendia, Luis Angel Zubiri eta Maria Jesus Labaien izan ziren sarituak.

Arratsaldean, talo jatea egin genuen eta baita goizeko gazta eta arroz-esneen dastaketa ere. Tartean, Teresa Caminos eta Oihane Zubiria trikitilariek alaitu zuten giroa. Azoka egun bereziarekin eman genion bukaera, Kultur Asteari.
UXUE ETA ANDER