2016/10/24

SUMENDIA





Magmak kanporatzeko lurrazaleko zuloak erabiltzen ditu eta zirrikitu horiei sumendia esaten zaie. Magma sumenditik ateratzen denean, laba esaten zaio eta laba hori hozten denean, solidotu egiten da eta horri magma harria esaten zaio. Mantutik lurrazaleraino doan bideari tximinia deritzo, eta tximiniaren ahoari kraterra. Sumenditik ateratako material pilatuek sumendi konoa osatzen dute. ITOITZ

2016/10/20

HARRIAK







Harkaitzaren materia solido eta gogorrei harria esaten zaio. Lur azpian eta kanpoan daude harriak eta mineralez osaturik daude. Batzuk mineral bakar batez osatuak dira, baina beste batzuk, hainbat mineralez osatuak izaten dira. Euskal Herrian era askotako harriak daude, adibidez: Ereñoko harri gorria (Bizkaia),  Mutrikuko harri grisa, Debako harri arrosa, Markinako harri beltza, Argantzunako harria, Baztan, Zihiga (Zuberoa) … Harriak lana eta kirolerako erabiltzen dira: harrobian, hargintzan, idi-deman, harri jasotzaileak…

Harriak ere badituzte bere historioak eta arkitekturak: trikuharriak, harrespilak, erromatar galtzadak, erromatar zubiak, elizak, baserriak, galtzada (harrizko kaleak)… IRAITZ

2016/10/19

ATMOSFERA ETA ATMOSFERAREN GERUZAK


Lur planeta gasez osatutako geruza batez inguraturik dago; atmosfera du izena geruza horrek. Nagusiki, nitrogenoz eta oxigenoz osatuta dago atmosfera. Beste osagai batzuk ere baditu, baina kantitate txikiagoan: hidrogenoa, ur-lurruna, argona eta karbono dioxidoa. Merkurion izan ezik, eguzki-sistemako planeta guztiek, eta baita eguzkiak ere, atmosfera daukate. Baina atmosfera horien osagaiak ez dira berdinak kasu guztietan. Lurraren atmosfera oso bitxia da, alde horretatik eta bizitza (guk ezagutzen dugun eran) ahalbidetzen duen bakarra da. Lurrak eguzkiarekiko duen kokalekuari esker, ura egoera likidoan edukitzea posible egiten du horrek eta, batez ere, atmosferaren osaerak egiten dute hori posible. Esan daiteke, beraz, gure planetako atmosfera, bere ezaugarriei eta funtzioei esker, ezinbestekoa dela Lurran bizitza egoteko. Atmoferaren funtzio nagusiak hauek dira:

  • Bizidunok arnasten dugun oxigenoaren gordailua da.
  • Eguzkitik datozen izpi ultramoreetatik babesten gaitu (oso kaltegarriak dira izpi horiek).
  • Lurrazaleko tenperatura aldaketa handiak saihesten ditu: egunez, eguzki-erradiazioa murrizten du eta gauez, gehiegizko bero-galera eragozten du.
  • Fenomeno meteorologikoen eragilea ere bada.

ALEX

ATMOSFERA



Atmosfera gasez osaturiko geruza da. Lurraren atmosfera gehiena nitrogeno eta oxigenoz osatuta dago baina badauzka beste osagai batzuk ere kantitate gutxian: hidrogenoa, ur-lurruna, argona eta karbono dioxidoa. Nitrogenoa %78a da, oxigenoa %21 eta hidrogenoa ur-lurruna, argona eta karbono dioxidoa denek batera %1a egiten dute. Planeta guztiek merkuriok izan ezik atmosfera daukate. Baita eguzkiak ere, baina osagai desberdinak dituzte. Lurrak eguzkiarekiko duen distantziagatik posible da bizitzea. IRATI




2016/10/17

LURRA ESPAZIOTIK


Lurra espaziotik ikusten baldin badugu, hiru geruza edo zati ikusi ahal izango ditugu:

  • Atmosfera: Lurra inguratzen duen gas geruza da.
  • Litosfera: Luraren zati solidoa da. Gehien bat harriz osatuta dago.
  • Hidrosfera: Urez osatutako lurraren zati likidoa da.

2016/10/14

BIG BANG TEORIA


“Bilakatu zen bizigai” gaian, teoria bat ikasi dugu, “Big Bang” izenekoa. Duela milioka urte espazioan, puntu konkretu batean, leherketa handi bat gertatu zen eta materia guztia espazioan zehar sakabanatu zen, izarrak, planetak eta galaxiak sortuz. Hasieran Lurra (gure planeta) suzko bola bat zen, barruko berotasuna sumendietatik kanporatu zen eta berarekin batera, laba, gasa, harriak, sua,... Horren ondorioz, gure planetako tenperatura hozten joan zen. Gasak, hodeiak sortu zituen eta urte asko euritean pasa eta gero, itsasoak, ibaiak, lakuak,... sortu ziren. Dena urez estali  zen eta honi esker, gure planetan bizitza sortu zen. GARY



2016/10/03

GOIZEKO KANTA "ASTOA IKUSI NUEN"

Aste honetan zehar abestu eta landuko dugun kanta, IMANOL URBIETAren "ASTOA IKUSI NUEN" abestia da.

Astoa ikusi nuen betaurrekoekin,
buruan txapela ta gabardinarekin,
ile luzea eta bibotearekin
hizketan egon nintzen atzo berarekin.
Astoak esan zidan triste zegoela,
oso zatarra zela bere ikastola,
berak gure gelara etorri nahi zuela,
gure artean ondo konponduko zela.
Baietz esan nion nik, lasai etortzeko,
arkatza eta bloka dendan erosteko,
astoa izan arren, trankil egoteko,
asko ikasi eta txintxo portatzeko
Astoa etorri zen hurrengo goizean,
jantzi polit bat zeukan jantzirik soinean.
Maisuak esan zion: eseri lurrean,
astotxo, ez baitzera kabitzen mahaiean.
Hondartzako eguna iritsi zenean
astoa portero ta denak futbolean.
Baloi batek jo zuen astoa buruan,
lurrera erori zen hiltzeko zorian.
Azkar deitu zioten sendagileari,
baita Donostiako anbulantziari.
Orain klinikan dagon asto gaixoari
esan nahi nioke: "Lehen bait lehen etorri".