2015/10/07

ATMOSFERA ETA BERE GERUZAK


Atmosfera Lurra inguratzen duen gas-geruza da. Atmosferari esker, Lurra berezia da eguzki-sistemako gainerako planeten artean: Atmosfera oxigenoaren gordailua da, bertan eragiten dira planetako fenomeno meteorologikoak eta izpi ultramoreetatik babesten gaitu. Atmosfera hainbat geruzatan banatzen da:
Troposfera: Gizakiak normaltasunez bizitzeko eta arnasteko baldintzarik hoberenak daude, eta bertan, fenomeno meteorologikoak gertatzen dira.
 Estratosfera: Ozono-geruza bertan dago. Geruza hau bizidunentzat oso garrantzitsua da,eta izpi ultramoreetatik babesten gaitu.
Mesosfera: Izar iheskorren eragilea da: meteoritoen errekuntza.
Termosfera edo ionosfera: Geruza honetako atomoak elektrizitatez kargatzen dira eta aurora boreal izeneko fenomenoak sortzen dute. Irrati-uhinak geruza horretan islatzen dira eta komunikazio-sateliteak ere bertan mugitzen dira.
Exosfera: Bertako gasen konposizioa oso ezberdina da. Espaziorantz hurbiltzean tenperatura jaisten da.
Nere

2015/10/05

BIG BANG TEORIA



Unibertsoa, duela 15.000 milioi urte sortu zen Big Bang izeneko leherketa izugarri baten ondorioz. Materia guztia puntu jakin batean pilatu eta eztanda egitean materia aldentzen eta hozten hasi zen. Honen ondorioz, galaxiak, planeta sistemak eta astroak sortu ziren.

Hasieran, lurra suzko bola lehor eta idor bat zen, urik gabekoa.


Lurraren barruan zegoen beroa sumendien jardueran nabaritzen zen, sumendi asko lehertzen hasi zirelako. Sumendietatik isurtzen ziren gasen ondorioz (oxigenoa, hidrogenoa eta ur lurruna), lurraren inguruan gas geruza bat sortu zen, atmosfera.   
  

Bolkanismoa baretzean, sumendiek isuritako materiala pixkanaka hozten hasi zen, lurreko tenperatura jaitsiz.


Lurraren geruza hoztu egin zen eta uraren zikloa hasi zen, ura lurrundu ekaitz eta eurietan kondentsatu, eurietan isuri eta ur-geruza sortu... horren ondorioz hidrosfera sortu zen. Eta horrekin batera, uretan bizia sortu zen. MIREN

HARRIAK

Harkaitzaren materia  solido eta gogorrari harria esaten zaio. Lurraren gainazal guztian dago harria, baita ur azpian ere. Harriak mineral izeneko material edo substantzia batzuez osaturik daude. Batzuk mineral bakar batez osatuak dira, kareharria eta igeltsua, esate baterako; baina gehienetan  hainbat mineralez osatuak izaten dira, hala nola granitoa (kuartzoa, feldespatoa eta mika), basaltoa (olibinoa, piroxenoa…), etb.

Euskal Herrian, era askotako harriak daude. Horietatik zenbait mea gisa (mineral jakin bat lortzeko iturri gisa) erabili ohi badira ere, harri gehienak eraikuntzarako eta ingeniaritza-lanerako erabiltzen dira. Josu.

IDAZLE ETA IDAZLAN KLASIKOAK



Eskuarki, klasikotzat hartuak diren idazle horiek aspaldikoak izan dira. Baina beraien lanak oso interesa handia dute gaur egun, bere gaiengatik eta istorioak kontatzeko moduagatik. Haur eta gazteentzako idatzi duten idazle eta idazlan klasikoak hauek dira: J.Verne, A.Lindgren, R.L.Stevenson… Horiek guztiek sortutako pertsonaiak eta istorioak oso ezagunak dira mundu osoan. 
ALAITZ

2015/10/01

LURRAREN BILAKAERA

Duela 300 milioi urte
 

Lurreko kontinente guztiak batera zeuden duela 300 milioi urte. Kontinenteak batera zeudenean “Pangea” deitzen zitzaion. Denborak aurre egin ahala, kontinenteak mugitzen joan ziren. Duela 20 milioi urte, oraingo toki berbera hartuz joan ziren. Ikerketen arabera, 60 milioi urte barru kontinenteak beste itxura bat hartuko dute. Mugituz joango dira, Ipar Amerika Asiarekin lotuz, Australia Asiarantz hurbilduz eta Afrika, Europa eta Asiak bat eginez. 
JON


Duela 20 milioi urte

Lurra 60 milioi urte barru


 

OZONO GERUZAREN EGUNA



Atmosferan dagoen geruza mehe bat da ozono geruza. Eguzkik datozen izpi ultramoreetatik babesten gaitu. Ozono geruza babesteko nazioarteko eguna, irailaren 16ean ospatzen da. Ozonoa gas ahul bat da, eta estratosferan dago.



Ozono geruza oxigeno atomoz osaturik dago.




Baina orain zuloa handiago egiten ari da espazioko kutsadurarengatik eta ez gaitu izpi ultramoreetatik hainbeste babesten. Beraz, ez ahaztu azala ondo babesteaz!!! 
MIKEL



ERAGILE GEOLOGIKO edo GEOMORFIKOA

Lurraren itxura aldatzen duten fenomeno edo prozesuei indar eragile geologiko esaten diegu, baita indar geomorfikoa ere. Indar geologikoak bi eratakoak izan daitezke, sortzen diren tokiaren arabera:

Barneko eragileak
Edo indar eraikitzaileak, lur barnean sortzen direnak, adibidez: sumendia, lurrikara…





Kanpoko eragileak
Edo indar berdintzaileak, lurrazalean higadura sortzen dutenak, adibidez: euria, elurra, kazkabarra…


CRISTIAN