2013/10/12

ERAGILE GEOLOGIKO EDO GEOMORFIKOAK




Lurraren itxura aldatzen duten fenomeno edo eragile geologiko esaten diegu, baita indar geomorfikoari ere. Indar geologikoak bi eratakoak izan daitezke, sortzen diren tokiaren arabera:



Barneko eragileak edo indar eraikitzaileak, lur barnean sortzen direnak.
Kanpo eragileak edo indar berdintzaileak, lurrazalean higadura sortzen dutenak. SAIOA


2013/10/08

HAITZULOAK


Haitzuloak hainbat eratara sortzen dira, baina oro har lurpeko urek dute prozesu mantso horretan zerrikusi nabariena. Urak harriak iragazten ditu zulo txikiak eginez eta zulo txiki hoiek urte asko pasa ondoren haitzulo handi bihur daitezke.                                       
ESTALAKTITAK: Ur tantak sabaitik erori eta disolbatu egiten dira, horrela  sabaitik behera kono itxurako estalaktita sortzen da.
ESTALAGMITAK: Ur tantak lurrera erori eta karbonatoa punta gorantz duten kono antzera pilatzen dira.
HABEAK: Zenbaitetan estalaktitak eta estalagmitak elkartzean, sortzen diren zutabeak dira. AIMAR



2013/10/04

IBAIAK


Ibaiak higadura-eragile inportanteak dira. Ibaiak materialak garraiatu eta higatu egiten ditu, horrela erliebea aldarazten du, mendikateak lautzen dituzte eta ibai lautadak sortzen dituzte. Ibaiak egiten duen bideari ibilgua esaten zaio, eta hiru zatitan banatzen da.
Goi-ibilgua: Zatirik aldapatsuena da, ura oso azkar jeisten da. Harriak arraskatuz higadura egiten du. Higaduraren ondorioz, V formako haranak sortzen dira.
Erdiko-ibilgua: Aldapa txikiagoa duenez ura mantsoago jeisten da. Horren ondorioz higadura txikia da, ibaiak material txikiak garraiatzen ditu. Ibilgu honetan haranak irekiak dira, eta ibaia zabalagoa da.
Behe-ibilgua: Zati hau bokaletik gertuen dago. Zatirik zabalena eta malda txikiena duena da, horregatik goi-ibilgutik etorritako materia ez da mugitzen, hondoan edo ertzean metatuta gelditzen dira. Ibaiaren behe-ibilgua sedimentazioa izaten da. IRATI


2013/09/30

SISMOGRAFOA


Lurrikarak edo seismoak sismografo deritzen tresna berezi batzuen bidez erregistratzen dira. Zenbat eta dar-dar indartsuagoa, are eta handiagoa izango da arkatz arrastoaren desbideraketa. Lurrikaren bortiztasuna zehazteko, lurrikara-eskalak kontuan hartzen dira. Eskala ezagunena Richter eskala da. EGOITZ.


ASTOA IKUSI NUEN

Aste honetako kanta “Astoa ikusi nuen” da, irailaren 30etik urriaren 4ra, kanta entzun nahi baduzue hemen behean dago.

  

ASTOA IKUSI NUEN

Aste honetako kanta “Astoa ikusi nuen” da, irailaren 30etik urriaren 4ra, kanta entzun nahi baduzue hemen duzue behean dago.

2013/09/27

GAZTELURA EGUN PASA



Irailaren 26an, Gaztelura oinez joan ginen egun pasa. Lhko 1,2,3,4,5 eta 6. mailakoak joan ginen.
Eskolatik 9:00etan irten eta 12:00etan iritsi ginen. 5 eta 6. mailako ikasleek txikiei laguntzeko ardura hartu genuen. Iritsi ginenean jolasean ibili ginen pixka batean eta ondoren bazkaldu egin genuen. Bazkaldu ondoren, berriro jolastu egin genuen pelotan, beisbolean, txapa jokoan...
Autobusa 15:30ak aldera etorri zen eta 16:00etan Berastegin geuden. Oso irteera polita izan zen gainera eguraldiak asko lagundu zigun. Oso ondo pasa genuen. IRATI