2013/10/04

IBAIAK


Ibaiak higadura-eragile inportanteak dira. Ibaiak materialak garraiatu eta higatu egiten ditu, horrela erliebea aldarazten du, mendikateak lautzen dituzte eta ibai lautadak sortzen dituzte. Ibaiak egiten duen bideari ibilgua esaten zaio, eta hiru zatitan banatzen da.
Goi-ibilgua: Zatirik aldapatsuena da, ura oso azkar jeisten da. Harriak arraskatuz higadura egiten du. Higaduraren ondorioz, V formako haranak sortzen dira.
Erdiko-ibilgua: Aldapa txikiagoa duenez ura mantsoago jeisten da. Horren ondorioz higadura txikia da, ibaiak material txikiak garraiatzen ditu. Ibilgu honetan haranak irekiak dira, eta ibaia zabalagoa da.
Behe-ibilgua: Zati hau bokaletik gertuen dago. Zatirik zabalena eta malda txikiena duena da, horregatik goi-ibilgutik etorritako materia ez da mugitzen, hondoan edo ertzean metatuta gelditzen dira. Ibaiaren behe-ibilgua sedimentazioa izaten da. IRATI


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina