Irailaren 26an,
Gaztelura oinez joan ginen egun pasa. Lhko 1,2,3,4,5 eta 6. mailakoak joan
ginen.
Eskolatik 9:00etan
irten eta 12:00etan iritsi ginen. 5 eta 6. mailako ikasleek txikiei laguntzeko
ardura hartu genuen. Iritsi ginenean jolasean ibili ginen pixka batean eta
ondoren bazkaldu egin genuen. Bazkaldu ondoren,
berriro jolastu egin genuen pelotan, beisbolean, txapa jokoan...
Autobusa 15:30ak
aldera etorri zen eta 16:00etan Berastegin geuden. Oso irteera
polita izan zen gainera eguraldiak asko lagundu zigun. Oso ondo pasa genuen. IRATI
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina