BERASTEGI

BERASTEGI
BERASTEGI (GIPUZKOA) LOBO ALTUNA

2013/02/13

BERASTEGIKO INAUTERIAK 2013

Aurtengo inauterietan, ederki pasa dugu. Gainera mozorro ezberdinak ikusi ditugu, oso barregarriak ziren, baita politak eta dibertigarriak ere. Inauteri hauetan, arratsaldean, beti bezala Berastegiko haurrek eta gaztetxok dantza egin genuen. Maila askotako umeak geunden. Dantzak oso politak izan ziren.
Hemen azaltzen zaizue bideo bat, Berastegiko inauteriei buruz. Ea gustatzen zaizuen! OIHANE.

2013/02/07

UDALETXEKO LANAK AMAITZEN BERASTEGIN



Itxura erabat berritua du Berastegiko Udalak. Iaz Berastegiko udaletxea berritzeko obrekin hasi ziren. Hasieratik 1.800.000 euroko aurrekontua zuten Berastegiarrek udaletxeko berritze lanak burutzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak kopuru horretatik 800.000 euroko diru laguntza eman zion Berastegiko udalari. Gainontzekoa Berastegiko Udalak ordainduko du.

Lehen fase hori amaitutzat joko dute laster. Otsailaren 1etako bukatuta egongo direla espero da . Gero Otsailean zehar altzari berriak eta bestelako tresnak jarriko dituzte.

Batez beste martxoaren lehen egunetan inaugurazioa egiteko moduan izango dira.

Berritze lana egitura, teilatu eta lehen solairua konpontzeko egin dira oso zaharrak bazeuden.

Lehen solairuan, udaletxeko bulego nagusiak, langileenak eta zerbitzu ezberdinetako teknikarienak kokatutako dira.

Beste bi solairuetan hurrengo fase batean herritarrek erabiltzeko moduko espazio sortu nahi dute.

Gainera liburutegia eta beste hainbat gela ere bertan kokatuko dira. NAROA Z.

2013/02/06

ASMAKIZUNA

Kaixo lagunak! Hemen duzue guk informatikan ikasitako azken gauza. QR kodearekin asmakizun bat idatzi dugu. Ea asmatzen duzuen! Idatzi zuen erantzuna komentarioetan. Códigos QR / Qr Codes

2013/02/05

SANTA AGEDA



Bertsolaritzan Zigorrekin kopla batzuk egin genituen gero otsailaren 4an (Santa Ageda bezperan) kantatzeko.  Estribilloa soinu eta panderoekin batera kantatzen genuen baita makila joaz, eskola guztia eta guraso batzuk ikusten egon ziren. Giro handia sortu genuen. Estribillioa horrelaxe zen: 

“Hartzekorikan ez degu baina
atera gera eskera,
usadioa galdu ez dedin
Santa Ageda bezpera”. 

Oso ondo pasa genuen eta espero dugu horrelako gehiago egitea. EGOITZ.


TXOKO BELTZA


Gure betiko txoko berdean, orain, tela beltz bat jarri dute eta txoko beltza sortu da. Tela beltzaren gainean, Berastegiko mehatxuei buruzko argazkiak jarri ditugu. Gela bakoitzari argazki bat tokatu zaio horren inguruan ausnarketa egiteko:


HH3-4: Frontoia / parkeko zaborra.

HH5: Plastikoak nonahi.

LH1: Mendietan zaborra.

LH2: Botikak botatzen baratzetan.

LH3: Jangelako zarata.

LH4: Animalia eta landare exotikoak.

LH5: Motoak basoetan eragiten duten higadura.

LH6: Ehiza.

Geletan argazkiak banatu eta gela bakoitzak argazkia ikusirik, irtenbideak bilatu dizkiogu eta txoko beltzean itsati ditugu.

Denak hori egiten dugunean, tela beltza kendu eta biodibertsitatearekin jarraituko dugu. OIHANE.






Ottoline eta kateme horia



Egilea: Chris Riddell
Marrazkitzailea: Chris Riddell
Argitaletxea: Ibaizabal
Bilduma: Ottoline
Laburpena: Ottoline gu bezelako ume dat da, eta piper-beltz izeneko etxe batean bizi da, Munroe Jaunarekin. Gustoak ere arraroak ditu: beste etxeetan entzuten diren gauza interesgarriak entzutea, bildumak entzutea,...
Ottoline ezagutzen duzue, orduan ea gehiago ezagutzen duzuen liburu batekin. Ottolineren historia bere etxean hasten da...
NAROA O.

BERTSOMETA





Bertsometa liburu bat da, bertan bertso-sorta asko azaltzen dira. Euskal Herriko eskoletan, bertsolaritza saioa egiten dugu eta gela bakoitzak lau bertso egin behar ditugu. Guk Berastegiri buruz egin ditugu bertsoak (Berastegiko mendiak eta ibaiak, animaliak, ohiturak eta pertsonak). IÑIGO.