2012/01/19

MUNSTROEN IPUINAK

Idazlea: Christopher Loupy
Argitaletxea: Ikasmina
Itzultzailea: Manu Lopez Gaseni
Marrazkilaria: Olivier Schwartz
Laburpena: Ipuin honetan bost istorio ezberdin azaltzen dira eta nik horietako bat aukeratu dut laburpena egiteko. Protagonistak Ahozikin ogroa, hitz itsusiak irensten zituen loroa eta loro eme bat dira. Ahozikinek hitz itsusiak esateko ohitura zeukan eta jende guztiak baztertu egiten zuen. Egun batean, hitz itsusiak irensten zituen loro bati laguntza eskatu zion. Loroa, ordea, egun guztia hitz itsusiak errepikatzen zegoen eta ogroa, nazkaturik, txori denda batera joan zen loro eme baten bila. Loro eme honek oso hitz politak esaten zituen eta Ahozikinek bere hitz itsusiak alde batera utzi eta hitz goxo haiek ikasi zituen.
MIKEL S.

2012/01/17

BERASTEGI TELEBISTAN!

Tolosaldeko Telebista kateak, 28 Kanalak, Berastegiri buruzko bideo hau zintzilikatu zuen abenduaren 19an. Ikusi nahi baduzue klikatu hemen behean. Guri oso polita iruditu zaigu eta Berastegiko inguruak eta historiari buruz gauza gehiago ikasi ditugu.

Walker from 28 Kanala on Vimeo.

HITZ ETA ZAUNKA

IDAZLEA: Joxan Ormazabal
ILUSTRATZAILEA: Jose Belmonte
ARGITALETXEA: Elkar.
BILDUMA: Batela.
LABURPENA: Baziren ehiztari eta txakur bat beti ehizan ibiltzen zirenak eta animaliak non ezkutatu ezinik ibiltzen zirela. Egun batean, txakurrak letagin handiko basurde batekin topo egin zuen eta zaunka egin beharrean hitz egiten hasi zen. Ondoren, nagusiarengana joan zen eta basurde handi batek susto handia eman ziola, esan zion. Nagusiak hori ikusi zuenean, hitz egiten ahaztu eta zaunka egiteari hasi zen. Land-roverrean zihoaztenean, istripu bat izan zuten. Segituan ospitalera eraman eta han burutik operatu zituzten. Nagusiak hitz egiten hasi zen eta baita zaunkaka ere. Txakurrari ere, berdina egin zioten eta han ibiltzen ziren biak hitz eta zaunka.
BEÑAT

2012/01/16

JUDY MOODY ETORKIZUN-IGARLE

IDAZLEA: Megan Mc Donald
ITZULTZAILEA: Koldo Biguri eta Lurdes Auzmendi
MARRAZKIAK: Peter H. Reynolds.
ARGITALETXEA: Gero (euskal liburuak)
BILDUMA: “Judy Moody”
LABURPENA: Judyk umorearen eraztun bat lortu du zereal kaxa batean. Eraztunak Super Botere Bereziak (SBB) dauzka eta Judyk horietaz baliatuko da etorkizuna igartzeko. Klasean denek jakin nahi dute eraztunak benetako botereak dituen ala ez. Judyk, aurrerantzean Madame M-ren arabera igarpen batzuk egingo ditu: Zapotxo berriro agertuko da, 10 bat aterako du ortografiako azterketan, Todd jaunak maitasunarengatik dauzka betaurreko berriak…
LEIRE

MATEMATIKABITXIKLIK


(Beñat)Nire amonaren amonaren amonaren etxeko ganbara zaharrean Gabonetako zuhaitza jartzeko gauzak bilatzen ari nintzela matematikako txisteei buruzko liburu bat aurkitu nuen eta horietako batzuk asko gustatu zitzaizkidan eta hemen esango dizuet bat:

Haur batek dio amari ikastolatik etxera joandakoan:
- Ama, bi notizia dakartzat zuretzat. Lehenengoa oso ona da: matematikan
10 atera dut.
- Oso ongi, oso ongi!
Eta zein da bigarren notizia? –galdetzen dio amak.
- Ba, lehenengo notizia gezurra dela.

Gertaera bat kontatuko dizuet:
-Egun batean nire etxea ordenatzen ari nintzela koaderno arraro bat aurkitu nuen eta ezer esan gabe irakurtzen hasi nintzen eta asmakizun hau aurkitu nuen.
Honela zioen:
Arantxak dio bere adina Mikelen adinaren hirukoitza dela, baina bi urte barru bere adina Mikelen adinaren bikoitza izango dela. Zenbat urte ditu haur bakoitzak gaur egun? (Eneko)

2012/01/14

GLOGSTERRA


Glogsterra, posterrak egiteko web orria da. Bertan bideoak, soinuak, irudiak eta hainbat gauza sar ditzazkegu. Hona hemen, atzo gelan, denon artean egiten hasi ginen Europako Glogsterra. Oraindik gauza asko zintzilikatu behar ditugu, bitartean, egin duguna ikusteko aukera izango duzue. Ea gustatzen zaizuen!!
Kopiatu ondoko helbide hau: http://amarri73.edu.glogster.com/europa/
eta itsatsi interneteko barran.

2012/01/13

OTTOLINE ETA KATEME HORIA

IDAZLEA: Chris Riddell
MARRAZKILARIA: Chris Riddell
ITZULTZAILEA: Aitor Arana
ARGITALETXEA: Ibaizabal
BILDUMA: Ottoline
LABURPENA: Ottoline neskatxa bat da, nahiko berezia. Bere gurasoei asko gustatzen zaie bidaiatzea eta ia beti kanpoan daude. Postal asko bidaltzen dizkie Ottolineri. Hala ere, Ottoline ez da bakarrik bizi, Munroe jaunarekin bizi da. Ottolineren etxea izugarria da eta bertan bilduma asko ditu, postalena, zapatilena… Beraiek bizi diren hirian oso handia da, eta azken aldi honetan lapurreta asko gertatzen ari dira, bitxiak lapurtzen dituzte. Txakurrak ere desagertzen hasi dira. Ottolinek eta Munroe jauna txakurrak saltzen zituzten leku batera joan ziren eta txirrina jo aurretik leihora begiratu zutenean, han zeuden desagertu ziren txakur guztiak, baita kateme hori bat ere, agintzen zuena. Ottolinek eta Munroe jaunak plan bat prestatu zuten, hurrengo egunean martxan jarri zuten eta dena ondo atera zen. Txakurrak beraien jabeekin itzuli ziren eta txakurren jabeak bitxiak berriro berreskuratu zituzten.
NAITZE