- 1. Jardueran: Odol emaile izateari buruz informazioa jaso genuen, irratsaioa entzunez. Sabin Urzelai medikuari egindako elkarrizketa entzun genuen. Berak, Donostiako Transfusio Zentroan lan egiten du eta odol emaileen inguruko informazioa eman zigun eta ondoren, galdetegi bat osatu behar izan genuen.
- 2. Jardueran: Odol emaileen elkartearen tailerra izan genuen. Saioa eta Larraitz (erizainak) etorri zitzaizkigun gelara odol ematearen inguruko informazioa zabaltzera.
- 3. Jardueran: Gure odol - mota desberdinekin grafiko bat osatu genuen, "Create a graph" aplikazioarekin. Eta bertan, ikus dezakezue gehien errepikatzen dena, O+ dela.
- 4. Jardueran: Odol - emaile izateko jasotako informazioarekin, talde kooperatiboetan, horma - irudi bat egin genuen.
- 5. Jardueran: Hainbat ariketa egin genituen. Alde batetik, Berastegiko herria zenbakietan aztertu genuen. Horretarako, Talde kooperatiboetan, Berastegiko biztanleriari buruzko informazioa bildu genuen, Udaleko web orritik.
Beste aldetik, Herriko Odol emaileen taldeko kide bati, Lourdes Otegiri, elkarrizketa egin genion. Horretarako, talde kooperatiboetan galdetegia prestatu behar izan genuen eta ondoren, gure gelara etortzeari gonbidatu genion eta prestatutako galdetegia, erantzun zigun. Eta datu deigarrienak, ondorengo hauek dira:
- Berastegiko odol emaileen kopurua, 2016ean 137koa izan zen, beste herrikoekin konparatuta handiagoa da.
- 2016ean, 77 emakumezko odol emaile zeuden.
- Gizonezkoen kopurua, berriz, 60koa zen.
Lourdesek ere esan zigun, beti emakumezkoen kopurua, gizonezkoenena baino altuagoa izan dela.
- 6. Jardueran: Ingelesez elkarrizketa sortu genuen. Astean zehar, jasotako informazioarekin, binaka elkarrizketa bat sortu genuen, odol emaile izateko baldintzak eta prozedura ezagutzeko.
- 7. Jardueran: Denon artean, herrian zehar banatzeko esku-orria osatu genuen, nolabait, herriko jendeari animatzeko odola ematera. Egindako lana, bere funtzioa bete zuen, urtarrilaren 17an (nahiz eta hotz handia egin) jende asko animatu zen odola ematera.
- 8. Jardueran: Aste honetan zehar, egindako lan guztiekin portfolioa osatu genuen.
Aste honetan, lan asko egin behar izan dugu baina merezi izan du, oso lan polita eta interesgarria izan delako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina