2017/01/19

5. MAILAKOEN BLOK-TACean PARTE HARTZEN

Lehengo asteko ostegunean (urtarrilaren 12an) 11:30tatik 12:30etara, 5. mailakoekin beraien BLOK-TACeko jarduera batean parte hartu genuen. Jarduera horretan, kirol bat aukeratu behar zuten eta eskolako talde bati erakutsi. Aukeratuak gu izan ginen eta landu genuen kirola, beisbola izan zen.
Hasieran, gure gelan elkartu gintuzten eta azalpen orokorra eman ziguten. Handik gimnasiora joan ginen eta bertan, luzamenduak egin genituen.




Beroketak egin eta gero, frontoira joan ginen eta beraien azalpenak entzun genituen. Jokatzen hasi baino lehen, entrenamendu txiki bat egin genuen. 




Ondoren, bi taldeetan banatu gintuzten eta beisbolean jokatzen hasi ginen.



Oso ondo pasa genuen. Kirol saioa amaitu eta gero, gimnasiora itzuli ginen lasaitze ariketak egitera. Bukaeran, saioaren balorazioa egin genuen eta bakoitzak, bere iritzia eman zuen.





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina