2015/01/27

ODOLAREN BITXIKERIAK


Odol Tailerrean gauza asko ikasi ditugu. Adibidez:

- Odola ezin dela fabrikatu.
- Bakoitzak bere borondatez ematen duela odola.
- Odola odol bankuan gordetzen dela plastikozko poltsa berezietan.
- Odolak kadukatzeko denbora bat duela: Globulu gorriak 42 egun, Plasmak 2 urte eta Plaketak 5 egun.
- Bihotzaren neurria gutxi gorabehera 10X15cm-koa dela.
- Bihotzak 300g inguru pisatzen du.
- Bihotzetik 5 litro odol pasatzen dira minutuko. Egunean, 8.000 litro eta gure bizitza osoan zehar 200.000.000 litro odol inguru pasatzen dira gure bihotzetik.


Hortaz aparte, matematiketan pixka bat oinarrituta, jakin dugu, nola kalkulatu gure gorputzean daukagun odol kantitatea. Hortarako, gure pisua bider 75 egin ezkero, guk gorputzean daukagun odol kantitatea ml-etan ateratzen da, eta litroetara pasatzeko zati 1000 egin behar da.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina