ARNAS APARATUA
2015/01/27
ODOL TRANSFUSIOA
Odol emailea izan nahi duen edonork baldintza batzuk bete behar ditu:
- 18 eta 65 urte bitartekoa izan behar du.
- Odol nahikoa eduki behar du transfusioa egiteko. (Gizonen Hemoglobina-kopurua: 135 Gr-tik gora/litroko eta Emakumeen Hemoglobina-kopurua: 125 Gr-tik gora/litroko).
- Tentsio egokia eduki behar du. Tentsio diastolikoa (baxua): 50 mmHg eta 100 mmHg artean eta Tentsio sistolikoa (altua): 100 mmHg eta 180 mmHg artean.
- Pultsua erregularra eta 50 eta 110 pultsazio bitartean eduki behar du.
- Odol-emanaldien maiztasuna finkatuta dago. Gizonek, gehienez, 4 aldiz urtean eman dezakete eta emakumeek, gehienez 3 aldiz urtean.
- 2 odol-emanaldien arteko gutxieneko epea: 2 hilabete.
- Baraurik ez da odolik eman behar.
- Osasun normal bat eduki behar du: odola eman aurretik, talde medikuak historia bat egiten du eta miaketa bat ere bai, odola emateko aukerarik dagoen ikusteko.
Baldintza guzti hauek kontutan hartu eta gero, odol emaileak odola ematera joaten dira. Lehendabizi, orratz bat sartzen die besoan, eta 450 ml odol ateratzen diete, horretarako eskua ireki eta itxi egin behar dute. Ondoren odola hiru zatitan banatzen dute: Globuxka gorriak, plasma eta plaketak. Gero odola aztertu egiten dute, ea osasuntsu dagoen jakiteko, eta ze taldekoa den jakiteko. Ondoren, suspertze gelara joaten dira odol emaileak, han likido ugari edan eta ogitartekoa jaten dute.
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina