Harkaitzaren materia
solido eta gogorrari harria esaten zaio. Lurraren gainazal guztian dago harria,
baita ur azpian ere. Harriak mineral izeneko material edo substantzia batzuez
osaturik dago. Batzuk mineral batez osatuak dira, kareharria eta igeltsua, esate
baterako, baina, gehienetan, harriak hainbat mineralez osatuak izaten dira,
hala nola granitoa (kuartzoa, feldespatoa eta mika), basaltoa (olibinoa,
piroxenoa...), etab. Euskal Herrian, era askotako harriak daude. Horietatik
zenbait mea gisa (mineral jakin bat lortzeko iturri gisa) erabili ohi badira
ere, harri gehienak eraikuntzarako eta ingeniaritza-lanetarako erabiltzen dira. IRATI
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina