2013/09/30

SISMOGRAFOA


Lurrikarak edo seismoak sismografo deritzen tresna berezi batzuen bidez erregistratzen dira. Zenbat eta dar-dar indartsuagoa, are eta handiagoa izango da arkatz arrastoaren desbideraketa. Lurrikaren bortiztasuna zehazteko, lurrikara-eskalak kontuan hartzen dira. Eskala ezagunena Richter eskala da. EGOITZ.


ASTOA IKUSI NUEN

Aste honetako kanta “Astoa ikusi nuen” da, irailaren 30etik urriaren 4ra, kanta entzun nahi baduzue hemen behean dago.

  

ASTOA IKUSI NUEN

Aste honetako kanta “Astoa ikusi nuen” da, irailaren 30etik urriaren 4ra, kanta entzun nahi baduzue hemen duzue behean dago.

2013/09/27

GAZTELURA EGUN PASA



Irailaren 26an, Gaztelura oinez joan ginen egun pasa. Lhko 1,2,3,4,5 eta 6. mailakoak joan ginen.
Eskolatik 9:00etan irten eta 12:00etan iritsi ginen. 5 eta 6. mailako ikasleek txikiei laguntzeko ardura hartu genuen. Iritsi ginenean jolasean ibili ginen pixka batean eta ondoren bazkaldu egin genuen. Bazkaldu ondoren, berriro jolastu egin genuen pelotan, beisbolean, txapa jokoan...
Autobusa 15:30ak aldera etorri zen eta 16:00etan Berastegin geuden. Oso irteera polita izan zen gainera eguraldiak asko lagundu zigun. Oso ondo pasa genuen. IRATI

2013/09/25

SUMENDIAK




Lurretik datozen magma eta gasak kanporatzen diren lurrazaleko irekiguneari deitzen zaio sumendia, mantuko magma litosferako zuloetatik irteten denean sortzen dira erupzioak. Magmak egindako bideari sumendiaren tximinia deritzo, eta tximinia horren ahoari kraterra. Magma sumendi-konotik behera labaintzen da, kanporatutako magmari laba esaten zaio. Laba hozten denean, solidotu egiten da eta harri bihurtu, horrela sortzen dira magma-harriak. OIER G.

2013/09/23

TOLESTURAK ETA FAILAK


Plakek talka egin, lurra goratu egiten da eta mendikateak sortzen dira. Talka horien eraginez sortzen dira  lurrazakeko tolesturak eta hausturak (failak) ere. Batzuetan talka horiek hausturak sortzen ditu lurrazalean; beste batzuetan, ordea, geruzek ez dute lurrazala hausten, tolestu egiten dira eta muinoen edo mendikateen forma hartzen dute. Zenbaitetan, arrokak luzatu edo kurbatu egiten dira talkan sortutako indarren eraginez, eta puntu ahuletatik hautsi edo banatu egiten dira. Haustura horiei faila deritze. EGOITZ.


2013/09/19

HARRIAK


Harkaitzaren materia solido eta gogorrari harria esaten zaio. Lurraren gainazal guztian dago harria, baita ur azpian ere. Harriak mineral izeneko material edo substantzia batzuez osaturik dago. Batzuk mineral batez osatuak dira, kareharria eta igeltsua, esate baterako, baina, gehienetan, harriak hainbat mineralez osatuak izaten dira, hala nola granitoa (kuartzoa, feldespatoa eta mika), basaltoa (olibinoa, piroxenoa...), etab. Euskal Herrian, era askotako harriak daude. Horietatik zenbait mea gisa (mineral jakin bat lortzeko iturri gisa) erabili ohi badira ere, harri gehienak eraikuntzarako eta ingeniaritza-lanetarako erabiltzen dira. IRATI


2013/09/18

LURRAREN GERUZAK


Lurra kanpotik gogorra eta solidoa dirudien arren, planetan zuloa eginez gero, tenperatura igoz doa eta presioa ere bai. Lur-azpian harriak eta metala urtu egiten dira eta geruza likido bat sortzen dute.

Lurrazala: Lurraren kanpoaldeko geruza gehienak harriz osatuta dago. Geruza meheena da. Kontinenteen azpian 60 km-rainoko sakonera izan dezake, eta itsasoaren azpian 6-12km-koa.
Mantua: Mantuan oso tenperatura altua dago. Harriak urtutakoan magma sortzen da.
Kanpo-nukleoa: 2900km-ko sakoneran hasten da.
Barne nukleoa: 7500 gradutik gora dago tenperatura eta metala solidoz eratuta dago.
GARIKOITZ


2013/09/10

"EGUNON" GOZATEGI

Eskolan astero kanta desberdin bat kantatzen dugu eta egunero gela bakoitzak bere gelan kantatzen du bere irakaslearekin. Hilaren bukaeran denok patiora ateratzen gara 12:20 aldera eta landutako kanta guztiak abesten ditugu. Aste honetako kantak “Egunon” izena du eta Gozategi taldearena da. Kanta entzun nahi baduzue azpian daukazue.

 

Sautrela




Aste honetako HNPko kanta (2013-9-10) “Sautrela” da. SAIOA


2013/09/06

2013-2014KO 6. MAILAKO IKASLEAK GARA


Kaixo! Gu 2013-2014ko 6. mailako ikasleak gara. Ikasturte honetan saiatuko gara, gure blogean, hainbat gauza jartzen: ikasten duguna, egiten ditugun irteerak, kantak, booktrailerrak, bideoak,... Gustatuko litzaiguke zuen iritzia iruzkinetan jartzea.