2013/03/04

PROXPERO

Egilea: Antton Kazabon
Marrazkigilea: Andoni Odriozola
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Sor          
Laburpena: Liburu honek 100 istorio baino gehiago ditu Proxpero jaio zenetik hil arte. Bertan Proxperoren pasadizoak kontatzen ditu.
Proxpero argala da, izugarrizko sudurra du baita hankak ere. Belarri txikiak dauzka eta ile gutxi du.
Proxpero pertsona xelebrea da. Batzuk diote tontoa dela, tontakeriak egiteagatik. Beste batzuk berriz, argia dela diote, hitz jokoak egiten dituelako. Adibidez: ”Behi txikiaren istorioa”. 
Behin Proxperoren lagun batek galdetu zion Proxperori ea zer zen “pequeño”. Honek erantzun zion behia zela. Lagunak esan zion “pequeño” txikia zela, eta ez behia. Baina Proxperok erantzun zion behiak ere txikiak zirela.
Liburua gustatu zait istorio xelebreak azaldu direlako eta ondo pasa dut hau irakurtzen. MAÑEL.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina