2013/03/06

Kaixo jarraitzaile guztioi!!!


Eskertu nahi genizueke gure blogean iruzkinak jartzea eta jarraitzaileak egiteagatik. Asko pozten gara jarraitzaile edo iruzkin berriak ikusten ditugunean. Espero dugu horrelaxe jarraitzea eta parte hartzen segitzea. Beno, ondo pasa eta beste bat arte lagunok!!! 
IRATI.



IBAIALDE LEHIAKETA

Ibaialde lehiaketa laster izango da eta Muñagorri eskolako 5. eta 6. mailakoak parte hartzea pentsatu dugu. Aurtengo gaia “Gure Ibaiak” da. Ibaialde lehiaketan parte hartzeko, gure kategorian, bi modalitate daude eta guk argazkia aukeratu dugu. Beste modalitatea marrazkia da. Argazkia benetazkoa izan behar du, guk ateratakoa, urte bete baino gutxiagokoa eta beste lehiaketetan saritu gabekoa. GARIKOITZ.

 


2013/03/05

EUSKAL PLAY


Euskal Play euskarazko joku bat da, horren bidez Euskal Herriko hitzak, eraikinak, esaera zaharrak, hitz konposatuak, euskalkiak, hitzen salda, maileguak, etab. ikasten dira. Joku horretan ibili nahi baduzu, klikatu beheko argazkian eta azalduko zaizu.
                          
                      ANIMATU JOLASTERA!!!!!!!
      OIER G.
 

IRAITZ-APARATUA



6. mailako ikasleek, gorputzeko aparatu nagusiak ikasi ditugu 3. gaian. Horietako bat iraitz-aparatua izan da. Eta horrelakoa da prozesua: Odola giltzurrunetatik pasatzen da, eta odolak  dakarren hondakinak  garbitu egiten dituzte  giltzurrunek. Jasotako hondakinekin likido bat sortzen da, gernua edo pixa. Likido hori ureterretatik barrena maskurira iristen da. Maskuria
betetzean pixagalea sentitzen dugu, eta pixa hori uretratik kanporatzen dugu. Uretra luzeagoa da gizonezkoetan zakilaren puntaraino iristen delako. IÑIGO.

2013/03/04

PROXPERO

Egilea: Antton Kazabon
Marrazkigilea: Andoni Odriozola
Argitaletxea: Elkar
Bilduma: Sor          
Laburpena: Liburu honek 100 istorio baino gehiago ditu Proxpero jaio zenetik hil arte. Bertan Proxperoren pasadizoak kontatzen ditu.
Proxpero argala da, izugarrizko sudurra du baita hankak ere. Belarri txikiak dauzka eta ile gutxi du.
Proxpero pertsona xelebrea da. Batzuk diote tontoa dela, tontakeriak egiteagatik. Beste batzuk berriz, argia dela diote, hitz jokoak egiten dituelako. Adibidez: ”Behi txikiaren istorioa”. 
Behin Proxperoren lagun batek galdetu zion Proxperori ea zer zen “pequeño”. Honek erantzun zion behia zela. Lagunak esan zion “pequeño” txikia zela, eta ez behia. Baina Proxperok erantzun zion behiak ere txikiak zirela.
Liburua gustatu zait istorio xelebreak azaldu direlako eta ondo pasa dut hau irakurtzen. MAÑEL.

ZAZPIGARRENA ETA AZKENA

EGILEA/IDAZLEA: Patxi Zubizarreta
MARRAZKILARIA/ILUSTRATZAILEA: Jokin Mitxelena
ARGITALETXEA: Elkar
BILDUMA: Kuku
LABURPENA: Katua zazpi bizirekin zegoen, elurra ari zen eta katua kamioiak harrapatu zuen… Txakurra, katua egondako tokira gerturatu zen eta odol putzu bat ikusi zuen, katua sei bizirekin geratu zen.
Bigarren bizia, neguko beste egun batean gertatu zen. Amonak untxia labean jarri zuen eta untxiarekin batera, katua sartu zuen, katua kiratsez atera zuen… Bost bizi zeuzkan, katua txakurraren lorategira sartu zen eta zuhaitz batera igo zen txoriari segika, txoriak beste zuhaitz batera egin zuen salto eta katua ez zen iritsi.
Lau bizi zituen eta bizi hori, labadoran arropekin batera sartu zelako galdu zuen. Hirugarren bizia sagu pozoitsu batekin galdu zuen, eta bigarrena hozkailuaren barruan galdu zuen.
Azkenean txakurrak hil zuen katua eta txakurraren jabeak beste katu bat oparitu zion eta Linda jarri zion izena… UXUE.


NUR ETA HAIZE-ARROSA

IDAZLEA: TOTI MARTINEZ DE LEZEA
MARRAZKILARIA: JUAN LUIS LANDA
ARGITALETXEA: EREIN
BILDUMA: NUR
LABURPENA: Nurren urtebetetzea heldu da, ilusioz betea dago aitona eta amonaren etxera joateko oparia hartzera. Nur Txinatik iritsi da eta Larrabetzura heldu da.
        Amona eta aitonaren etxera iritsi bezain pronto opariaren bila joan da. Oparia asko gustatu zaio, lorategian dagoen etxe misteriotsu bat da, barruan plaza txiki bat du, haize-arros bat dago barruan gauza borobil bat dauka. Nur, bere lagunekin haize-arrosean sartu dira eta abentura asko gertatu zaizkie Ipar Polora bidaiatuz. SARA.

MOTXILA 21

Motxila 21 taldea, sindrome de down daukaten 12 pertsonaz osatuta dago, eta lipdup berria atera dute “NO SOMOS DISTINTOS”,  disko berri bat ere atera dute salgai merkatura. Elkarte asko ari dira motxila 21 taldeari laguntzen, adibidez: Nafarroako sindrome de downen elkartea eta sindrome de downen elkarte jubenila. Mugimendu honen helburua,  sindromea duten pertsonengan, gazteen eta orokorki gizarte osoaren sensibilitatea piztea da. EKI.

ZER DUZU GOGOKO EUROPARENGAN?


Marrazki lehiaketa bat antolatu du Europako Mugimenduaren Euskal Kontseiluak. Lehiaketa honetan ere parte hartu dugu Anak animatuta eta irabazi ezgero sari potoloak daude. Europari buruz marrazki dotoreak egin ditugu. Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 9a da, hau da, Europaren eguna. Lehiaketa honen helburua Europar nortasuna sustatzea da. JON ANDER.

TIEMPOS VERBALES

En la clase de castellano hemos empezado a estudiar los tiempos verbales, con nuestro profesor Zigor. El otro día nos dio una ficha con los modos, los tiempos simples y los tiempos compuestos. La ficha nos ayuda con las palabras fáciles y difíciles. Al principio era difícil pero luego con la costumbre es más fácil conjugar los verbos.

 Aquí tenéis la ficha que nos dio Zigor:                   MAÑEL

ARNAS APARATUA


Digeritutako mantenugaiak (nutrienteak) erre egin behar ditugu energia sortzeko, eta erreketa horretarako, behar-beharrezkoa dugu oxigenoa. Bestalde, erreketaren ondorioz, karbono dioxidoa sortzen da, eta gorputzarentzat kaltegarria denez, biriken bidez  kanporatu egiten dugu. Ekintza biak, oxigenoa hartzea eta karbono dioxidoa kanporatzea arnasketari esker egiten ditugu. IOSU.

SANT JOAN DE DEU OSPITALA ETA MACACO






Bideo hau  Macaco abeslariak egin du, Bartzelonako San
Juan de Dios hospitaleko minbizia duten haurrentzat. Bertan parte hartu dutenak: haur horiek, beraiekin lan egiten dutenak, familiakoak eta  Macaco. Honekin adierazi nahi dutena, zera da: Minbizia edukitzea ez duela esan nahi hil egingo direnik, baizik eta saiatuko direla beraien indar guztiekin aurrera minbizia gainditzen. Bideo honekin dirua irabazten saiatuko dira minbiziaren aurkako inbestigazioa aurrera  jarraitzeko. Hori ikusten den bakoitzean 5 zentimo lortzen dituzte. SAIOA.

ELIKAGAI MOTAK


Janari edo edari bakoitza, hau da, elikagaiak hiru multzotan banatuta daude. Gorputza hazten ari denean, zelula eta ehun gehiago sortzen lagunduko duen mantenugai bat behar dugu lan hori eraikitzaileek betetzen dute. Bestalde lasterka egiteko edo hotz handia dagoenean energia emango dion erregai bat beharko du gorputzak energetikoak alegia. Gure organismoak funtzionamendu zuzena izan deza erregulatzaileak behar ditugu. AIMAR.