2012/03/06

EUSKAL PASTELA

OSAGAIAK:

Orea egiteko:
-300 gramo irin.
-225 gramo azukre.
-150 gramo gurin.
-40 gramo Royal azkarria.
-2 arrautza-gorringo.
-Arrautza bat.
-Pernod txorrostada bat.

Betegarria egiteko:
-Litro bat esne.
-Limoi-azal bat birrinduta.
-Limoi erdiaren ura.
-Pernod txorrostada bat.
-Okaran-pasak.

NOLA PRESTATU:

Orea: Irina pilatu, erdian hutsunea utzita. Beste osagaiak bertara bota, eskuekin nahastu eta ondo landuz joan gorputza hartu arte.

Pastela: Landu dugun orea moldean zabaldu orealperrarekin lagunduta. Betegarria erantsi eta estali hau guztia gainerako orearekin. Tenedorearekin ertzak markatu.

Bestalde, zabaldu berriro orearen azken hondarrak,lauburua egin eta tarta-gainari erdian ipini, apaingarri gisa.

Azkenik, tarta-gaina arrautzarekin igurtzi eta labean sartu 20 minututan, 100 gradutan.

ON EGIN!

MADDI

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina