2012ko martxoaren 1ean, Antton Kazabon etorri zen eskolara. Hasieran, bertso bat idatzi zigun denon artean kantatzeko. Hona hemen bertsoa:
Nik ez dut ezagutzen
herri hau gehiegi
hala ere bastante
gustatzen zait neri
agurtu gabe ezin
dezakegu segi:
hasteko, kaixo, denoi!
Kaixo, Berastegi!
Lehenengo galdera batzuk egin genizkion. Berak galderak egin aurretik gure izena galdetzen zigun eta haiekin errima bat sortzen zuen. Oso dibertigarria izan zen. Gero, bi taldetan banatu ginen, talde batean 3 eta 4. mailakoak eta bestean, 5 eta 6. mailakoak. Ondoren, lehiaketa bat egin genuen bi liburu sari zirela. Anttonek asmakizun batzuk esaten zizkigun eta guk erantzun zuzena eman behar genuen, lehiaketan parte hartzeko aukera izateko. Asmatu zutenak Garikoitz, Oier, Saida, Eneritz, Oihane,Uxue, Maddi eta Ametz izan ziren. Hainbeste zirenez asmatu zutenak, eta bi liburu zirenez jendea kanporatzeko aho korapilo batzuk eman zizkigun denoi. Hauexek dira:
AHOKORAPILOAK
-Aurki ederki odolkiak aulkian kiloka.
-Biba bi bonbero babalore buruhandiak.
-Dendan den-dena dago dilindan.
-Gora gure garo giro beroa.
-Kontuz! katu kaka ketan kotan.
-Hamar mamu eme hemen omen.
-Azken zakur zeken zikina zokoan.
-Opor apur piper paper papur.
-Arren hurren haurren irri urruna aurren.
-Nik nonahi nuen nahi nuena.
-Gorde gurdi garden urdin erdi argia.
-Bi idi adi-adi dudan daude.
-Ihintzak hitzak zintza bitza.
-Ontsa utzi ontzi hutsa untzian.
-Etzi hautsi hantxe zortzi eltze bitxi.
-Zu al zara Sarako Sara zoro hura?
-Lau kilo kola kilikolo kalean.
Eta azkenerako bi geratu ziren Garikoitz eta Oihane haiek eraman zituzten liburuak. Batzuei bere sinadura ere eman zien. Orain berari buruzko informazio gehiago emango dizuegu.
Antton Kazabon Oiartzunen jaio zen 1954an.
Maisu-ikasketak egin zituen. Haurtzaro ikastolan aritu zen. Gipuzkoako Ikastolen Elkartean ere egin zuen lan Bertsolaritza ikastetxeetan izeneko proiektuan, ikasmateriala sortzen, irakasleak prestatzen eta bertso eskolak koordinatzen.
Ikasleei irakurtzeko zaletasuna pizteko ahaleginetan, kontakizun laburrak argitaratzen hasi zen orain dela ia 20 urte. Geroztik genero gehienak landuz joan da.
Guztira 79 liburu kaleratu ditu, gehienak haur eta gazte literaturakoak. Horietaz gain, elkarlanean argitaratutako hainbat testu liburu eta material didaktiko argitaratuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina