2019/09/27

GELAKO MASKOTAK

BANTXUREN DESKRIBAPENA
Bantxu aurten gure maskota izango da. Maskota aukeratzeko zozketa egin genuenean
ez zen aukeratua izan lehenengo posturako. Baina aurten ikusiko duzue gure ikasgela
barrua ze indar handia eragingo duen.


Buru borobila du. Begiak beltzak eta laranjak ditu. Ahoa beltza du, eta sudurra ere.
Beso bat handiagoa du beste baino, eta eskuaren puntan azkazal zorrotzak ditu.
Gorputza arrautza formakoa du .Sabelaren erdian puntu beltz erraldoi bat dauka.
Hankak gorputzarekin alderatuta oso txikiak dira. 


Bantxu kartoiez eginda dago, baino kartoiari buruan eta hanketan bolumena eman
diogu beste kartoi batzuk erabiliz. Kartoiaren azalean hiru kolore ezberdin ibili ditugu.

Bantxu txikia da. Pottolitoa eta lagungarria.

AIARA ETA MADDI

INSTRUKZIO TESTUA

Materiala:
-Kartoia
-Silikona
-Zeloa
-Tenpera
-Guraizeak
-Periodikoa
-Arkatza

Nola eginda dagoen:

Burua:
1-Aurrena kartoiarekin bi borobil egin eta biak moztu ditugu.
2-Ondoren kartoiarekin marra bat egin dugu, kartoi marrarekin borobil
bat egin eta beste bi borobilak silikonarekin itsatsi ditugu.
3-Gero tenperarekin margotu dugu.

Gorputza:
1- Lehenengo kartoiarekin obalo forma duen gorputza egin dugu.
2- Bigarren tenperarekin gorputza margotu dugu.
3- Kartoi batean besoak marraztu, moztu eta gorputzean itsatsi ditugu. 

Hankak:
1-Hasieran kartoi batean neurri berdineko zortzi lauki-zuzen marraztu
eta moztu egin ditugu.
2-Lau lauki-zuzenekin karratu bat egin dugu, beste lau lauki-zuzenekin
berdina egin dugu.
3-Azkenik gorputzean itsatsi eta tenperarekin margotu ditugu.

AITOR ETA EKAIN


INSTRUKZIO TESTUA

MATERIALA:
1-Kartoia
2-Silikona botatzen duen pistola
3-Zeloa
4-Tenpera
5-Alanbrea
6-Arkatza
7-Goaizik
8-Errotuladorea
9-Borragoma
10-Pintzela
11-Boligrafoa

NOLA EGIN

Hasieran bakoitzak marrazki bat egin genuen.Ondoren binaka, gero
launaka eta azkenik seinaka. Jarraian maskota nola egin pentsatu
genuen. Pentsatu eta gero hanketatik bururaino kartoiez egiten hasi ginen.
Ondoren tenperarekin pintatu genuen dena. Azkenekoz paretera
lotu genuen.

LORDITZ ETA ANTTON


TXINTXUREN DESKRIBAPENA


Gure maskota, bost pertsonen artean egina dago. Txintxu izena du, eta  Arritxuloko
maskotan oinarritua dago. 
Txintxuk buruan olentzerorena bezalako txapel beltz bat dauka. Txapelaren bi
iskinetan adarrak ditu. Azala haragi kolorekoa du. Buru borobila, eta bi begi txiki.
Sudurrak bihotz forma du eta beti dago irribarrez. Lepo oso estua dauka.
Kamiseta bi koloreko du, gorria eta zuria. Esku muturrak, karramarroarenak ditu.
Isatsa mailu itsurakoa da.  Bi hanka estu ditu, eta hobeto ibiltzeko bi zapatila beltz.
Txintxu, kartoia eta tenperarekin egina dago.

Txintxuk alaitasuna trasmititzen du eta gure gela babestuko du ikasturte osoan.

MAIALEN ETA NAROA

TXINTXUREN INSTRUKZIO TESTUA

Materiala:
-kartoia
-tenpera
-silikona
-egunkaria
-zeloa

Nola egin:

1.  Lehenengo Txintxuren marrazkia marraztu.

2. Ondoren Txintxu kartoi handi batean marraztu eta moztu.

3.  Gero Txintxuren isatsa egin zeloarekin inguratuz eta gogortu pixkanaka.

4. Segidan tenperarekin Txintxu marraztu.

5. Azkenik Txintxuren gorputz atal guztiak pegatuz silikonaren laguntzaz.

MIKEL, URTZI, ANE

TXUTXEREN DESKRIBAPENA

Txutxe Enaitz, Lax, Auritz eta Oihanek egindako azpi jainkoa da. Beraren laguntzaileak ez hankarik eta ez besorik duen herensugea da. Txutxe lainoz osatutako ipotx bat da, gorputz txikia eta beso luzeak ditu. Hanka luzeak ditu besoak bezala eta ez du oinarik hegan egiten duelako. Aurpegia gorputzean du eta beti irribarrez dago.Txutxe hain indartsua da ostiko batez beste azpi jainko bat Marteraino bidali zuela.
OIHAN ETA AURITZ

TXUTXEREN INSTRUKZIOAK

Materialak:

-Zeloa.
-Silikona
-Globoak
-Periodikoa
-Mapa gordetzeko tuboa
-Soka
-Kartulina

Nola egin:

Guk Txutxe izeneko maskota bat egin dugu.
Lehenik  mapa gordetzeko tuboarekin herensugearen gorputza duen elefante bat egin dugu.
Sugandilaren gainean Txutxe izeneko pertsona bat egin dugu. Pertsona hori globoekin
egin dugu. Txutxe sugandilaren gainetik botatzen ari da.

ENAITZ ETA LAX






2019/01/17

LEHEN GIZAKIEN TRESNAK

ASPALDIKO TRESNAK


PALEOLITOA: Paleolitoa garatzen hasi zen harria aroko lehen garaian. Oso aldi luzea da:
gizakiak sortutako lehen kulturarekin hasi zen. Denbora luze horretan gizaki mota ezberdinak
sortu eta galdu egin ziren, gaur egun ezagutzen dugun "Homo sapiens" gizakiarenganaino
iritsi arte. Paleolitoan harria lantzen hasi ziren. Antzinako gizaki mota bakoitzak modu berezi
eta ezberdinez landu ohi baitu harria, gero eta trebezi handiago eta modu konplexuagoz alegia
Aro luze hori errazago aztertzeko hiru azpi-arotan banatu da Paleolitoa, eta horietako bakoitza,
halaber, beste hainbatetan. Aro bakoitzean bizi izan zen gizaki mota eta harria lantzeko erabiltzen
zituzten teknikak errazago ikertu izan dira horrela.

NEOLITOA:. Aldi hartan errotik aldatu zen gizakiaren bizibidea, harrapari huts izatetik ekoizle
izatera pasa, ziren. Horren ondorioz, gizakiak bizileku finkoak hartu zituen, eta lehen hiriak
sortu zituzten.Ne-o-li-to:neo hitzak berria esanahi du, eta litos hitzak harria esanahi du.
Neolito deitzen zaio harriari itxura berria ematen hasi zirelako lanabesak eta tresnak egiteko
harria leundu egiten zuten.


Zer den eta nola dagoen eginda: lantza, makila batetaz eta, puntan,
harri zorrotz batetaz osatuta dagoen arma bat da.
Zertarako balio duen: lantza, ehizatzeko, arrantzatzeko eta beste
gauza batzuetako rabiltzen da.
Nola erabiltzen den: botatzeko, defenditzeko etab.

               
AIZKORA: Lehenik egurra hartzen dugu eta egurrari puntan laukizuzen formako zulo bat egiten
diogu eta harria or sartzen dugu eta ondo eusteko soka jartzen diogu.
ZERTARAKO ERABILTZEN DEN:Aizkora gauza askotarako erabiltzen da:ehizatzeko, egurra
mozteko…
NOLA ERABILTZEN DEN:Aurrena bizkarrera igotzen da eta gero egurrari eman eta hautxi
egiten da.
ARKUA:  Animaliak ehizatzeko tresna bat da. Egurrez eta sokaz osatuta dago.
Animaliak ehizatzeko balio du. Atzean  daukan sokari tira eginez erabiltzen da



Jostorratza: Duela 20 mila urte baino gehiagotik erabiltzen da.Historiaurrean, zurezkoak,
harrizkoak edo hezurrezkoak egiten ziren, eta, ondoren, askoz beranduago, burnizkoak
edo beste edozein metalezkoak egiten hasi ziren. Altzairuzko jostorratzak erabiltzen lehenak,
txinatarrak izan zirela uste da, eta arabiarrak arduratu zirela Europara eramaten.

Zer den: Makil moduko zerbait da mutur bat zorrotza duena eta beste muturrean zuloa duena.

Zertarako balio duen: Jostorratza arropa josteko edo oihalak josteko erabiltzen da.

Nola erabiltzen den jostorratza: Jostorratzak zulotxo bat edukitzen du eta hortik aria sartzen da.
Josi nahi duzun oihala edo arroparen zatian jostorratza sartu eta atera. Prozesu hori
amaitutakoan korapiloa egin eta oihala edo arropa josita edukiko duzu.

Nola egingo dugun: Basotik adar bat hartuko dugu, makil zabala baldin bada erditik moztu
eta arkatzarekin forma diseinatuko dugu. Ondoren zerrarekin moztuko dugu eta limarekin
limatuko
dugu. Eta bukatzeko mutur batean zuloa egingo dugu eta beste muturra zorroztu egingo dugu.




Arkua: Arkua egurrez eta sokaz egindako tresna bat da, Arkua ehizatzeko balio du eta
atzean daukan sokatik tira eginda erabiltzen da.



Guk tresna bat egin behar dugu, eta tresna hori labana da, lehen gizakien labana.
Laban hoti, hiru materialez eginda dago: Egurra, harria eta soka. Laban horrek
gauzak mozteko eta banatzeko balio du, eta gauzei kolpatzen erabiltzen da, gauzak moztuz.

Gure tresna mailua da.Mendian makil lodi bat bilatu, ondoren harri zorrotz bat
eta azkenik sokarekin lotu.Mailua gauzak sartzeko erabiltzen zen.Mailua hartu
ondoren hiltzea eskuarekin eutsi eta kolpatu egin behar da dena sartu arte.


Jostorratza: Metalezko edo beste material gogorrezko ziria da, tamaina txikikoa,
oro har zuzena, alde bata zorrotza duena, eta, bestea, begi batean amaituta,
bertatik haria sartu ahal izateko. Historiaurretik, josteko erabili izan ohi da.

Nola egina dagoen: Txotxa  bat artu eta  alde bat zorroztu, beste aldean
zuloa egin. Zulo borobila egiteko iltzea sartu mailuarekin eta atera, zulo
borobila ateratzen da eta horrela antzinako jostorratz bat lortu dezakezu.

Zertarako balio duen: Oihalak josteko erabiltzen da jostorratza.

Nola erabiltzen den: Hari zati bat moztu, punta bat zuloan sartu,
korapiloa egin hariak ez alde egiteko eta zure emaitza lortu arte josten segi.



AIZKORA: Aizkora, harriz, egurrez eta sokaz eginda dago. Zenbait lekuetan
harri leunak mozteko erabiltzen da. Garai batean ehizarako eta borrokarako
ere erabili izan zen. Aizkora horrela erabiltzen da:
Aurrena, egurra lurrean jartzen da. Ondoren, aizkora bi eskuekin hartu eta
eskuak gora ematen dira. Azkenik, Zast! egurra mozten da.
Aizkora honela egingo dugu:
Egur zati bat hartu, eta zulo bat egingo dugu. Ondoren, harria sartuko dugu
eta azkenik, sokaz lotuko dugu.



2018/11/20

BOLEIBOLA

Gu gimnasian boleibola lantzen ari gara. Boleibola joko bat da, taldean jolastu behar dena.
Boleibolaren helburua da, taldearen artean, paseak egin, eta etsaiaren aldera sarearen
gainetik pasatzea. Tanto egiteko etsaiaren aldean egin behar du bote. Sareari ematen
badio baloiak, txarra izango da.

Baloiari emateko modu desberdin asko daude, Guk ikasi ditugunak dira, besaurrekoa,
errematea eta sakea. Baina gorputzeko edozein atalekin ukitu daiteke, Buruarekin
hankarekin besoekin etab.                         


                                                     

                                                                                                              Egileak:Eneko eta Ibai