2019/09/27

GELAKO MASKOTAK

BANTXUREN DESKRIBAPENA
Bantxu aurten gure maskota izango da. Maskota aukeratzeko zozketa egin genuenean
ez zen aukeratua izan lehenengo posturako. Baina aurten ikusiko duzue gure ikasgela
barrua ze indar handia eragingo duen.


Buru borobila du. Begiak beltzak eta laranjak ditu. Ahoa beltza du, eta sudurra ere.
Beso bat handiagoa du beste baino, eta eskuaren puntan azkazal zorrotzak ditu.
Gorputza arrautza formakoa du .Sabelaren erdian puntu beltz erraldoi bat dauka.
Hankak gorputzarekin alderatuta oso txikiak dira. 


Bantxu kartoiez eginda dago, baino kartoiari buruan eta hanketan bolumena eman
diogu beste kartoi batzuk erabiliz. Kartoiaren azalean hiru kolore ezberdin ibili ditugu.

Bantxu txikia da. Pottolitoa eta lagungarria.

AIARA ETA MADDI

INSTRUKZIO TESTUA

Materiala:
-Kartoia
-Silikona
-Zeloa
-Tenpera
-Guraizeak
-Periodikoa
-Arkatza

Nola eginda dagoen:

Burua:
1-Aurrena kartoiarekin bi borobil egin eta biak moztu ditugu.
2-Ondoren kartoiarekin marra bat egin dugu, kartoi marrarekin borobil
bat egin eta beste bi borobilak silikonarekin itsatsi ditugu.
3-Gero tenperarekin margotu dugu.

Gorputza:
1- Lehenengo kartoiarekin obalo forma duen gorputza egin dugu.
2- Bigarren tenperarekin gorputza margotu dugu.
3- Kartoi batean besoak marraztu, moztu eta gorputzean itsatsi ditugu. 

Hankak:
1-Hasieran kartoi batean neurri berdineko zortzi lauki-zuzen marraztu
eta moztu egin ditugu.
2-Lau lauki-zuzenekin karratu bat egin dugu, beste lau lauki-zuzenekin
berdina egin dugu.
3-Azkenik gorputzean itsatsi eta tenperarekin margotu ditugu.

AITOR ETA EKAIN


INSTRUKZIO TESTUA

MATERIALA:
1-Kartoia
2-Silikona botatzen duen pistola
3-Zeloa
4-Tenpera
5-Alanbrea
6-Arkatza
7-Goaizik
8-Errotuladorea
9-Borragoma
10-Pintzela
11-Boligrafoa

NOLA EGIN

Hasieran bakoitzak marrazki bat egin genuen.Ondoren binaka, gero
launaka eta azkenik seinaka. Jarraian maskota nola egin pentsatu
genuen. Pentsatu eta gero hanketatik bururaino kartoiez egiten hasi ginen.
Ondoren tenperarekin pintatu genuen dena. Azkenekoz paretera
lotu genuen.

LORDITZ ETA ANTTON


TXINTXUREN DESKRIBAPENA


Gure maskota, bost pertsonen artean egina dago. Txintxu izena du, eta  Arritxuloko
maskotan oinarritua dago. 
Txintxuk buruan olentzerorena bezalako txapel beltz bat dauka. Txapelaren bi
iskinetan adarrak ditu. Azala haragi kolorekoa du. Buru borobila, eta bi begi txiki.
Sudurrak bihotz forma du eta beti dago irribarrez. Lepo oso estua dauka.
Kamiseta bi koloreko du, gorria eta zuria. Esku muturrak, karramarroarenak ditu.
Isatsa mailu itsurakoa da.  Bi hanka estu ditu, eta hobeto ibiltzeko bi zapatila beltz.
Txintxu, kartoia eta tenperarekin egina dago.

Txintxuk alaitasuna trasmititzen du eta gure gela babestuko du ikasturte osoan.

MAIALEN ETA NAROA

TXINTXUREN INSTRUKZIO TESTUA

Materiala:
-kartoia
-tenpera
-silikona
-egunkaria
-zeloa

Nola egin:

1.  Lehenengo Txintxuren marrazkia marraztu.

2. Ondoren Txintxu kartoi handi batean marraztu eta moztu.

3.  Gero Txintxuren isatsa egin zeloarekin inguratuz eta gogortu pixkanaka.

4. Segidan tenperarekin Txintxu marraztu.

5. Azkenik Txintxuren gorputz atal guztiak pegatuz silikonaren laguntzaz.

MIKEL, URTZI, ANE

TXUTXEREN DESKRIBAPENA

Txutxe Enaitz, Lax, Auritz eta Oihanek egindako azpi jainkoa da. Beraren laguntzaileak ez hankarik eta ez besorik duen herensugea da. Txutxe lainoz osatutako ipotx bat da, gorputz txikia eta beso luzeak ditu. Hanka luzeak ditu besoak bezala eta ez du oinarik hegan egiten duelako. Aurpegia gorputzean du eta beti irribarrez dago.Txutxe hain indartsua da ostiko batez beste azpi jainko bat Marteraino bidali zuela.
OIHAN ETA AURITZ

TXUTXEREN INSTRUKZIOAK

Materialak:

-Zeloa.
-Silikona
-Globoak
-Periodikoa
-Mapa gordetzeko tuboa
-Soka
-Kartulina

Nola egin:

Guk Txutxe izeneko maskota bat egin dugu.
Lehenik  mapa gordetzeko tuboarekin herensugearen gorputza duen elefante bat egin dugu.
Sugandilaren gainean Txutxe izeneko pertsona bat egin dugu. Pertsona hori globoekin
egin dugu. Txutxe sugandilaren gainetik botatzen ari da.

ENAITZ ETA LAX






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina