ARNAS APARATUA
2016/12/21
2016/12/20
BEÑATEN ISTRIPUA
Nerbio sistemaren funtzionamendua ikasi ondoren, gelan bideo hau ikusi dugu eta zuekin ere partekatu nahi dugu. Beñatek bere istripua nola bizi izan zuen kontatzen digu... Azterketa batean zorabiatu zen, lurrera erori zenean buru-hezurra hautsi zuen eta ondorio larri horiek bideo honetan kontatzen dizkigu.
Anima zaitezte bideoa ikustera!
2016/12/14
COLLAGE-AK


TENTSIOMETROA-PULTSOMETROA ETA ESTETOSKOPIOA ERABILTZEN
2016ko abenduaren 12an astelehena sistolea diastolea eta pultsazioa neurtu genituen, tentsioa neurtzeko aparatuarekin. Aparatu hori (tentsiometroa) eskumuturrean jarri genuen.”sys”ek, sistolea esan nahi zuen horren ondoan, ze sistole dugun jartzen zuen, “dia”k diastole esan nahi zuen eta “pul”ek pultsazioa. Hasieran, batzuk beldur pixka bat geneukan baina ederki atera zen, gero agendan idatzi genituen datuak.
Gero, beste aparatu batekin (estetoskopioa), bihotz taupadak entzun genituen, bai bakoitzak berea, bai besteenena. Zail xamarra izan zen aurkitzea baino ederki pasa genuen. IRATI
ARNASKETAREN UNEAK
Arnasketak bi une ditu: arnasa botatzekoa eta arnasa hartzekoa.
Arnasa botatzeko unea (arnasbehera). Arnasa ondo hartzeko gako nagusia arnasa ondo botatzea da; horregatik da hain garrantzitsua arnasa ondo botatzen ikastea. Beste era batera esanda, birikak ondo betetzeko, ondo hustu behar dira, lehendabizi.
Honela egin behar da: Lasai eta mantso bota arnasa. Biriketan daukagun aire guztia bota eta bota ari garela sentitu. Pixkana pixkanaka eta soinurik egin gabe bota airea; abdomeneko giharren laguntza bilatu, aire guztia botatzeko. Pentsa ezazu birikak zenbat eta gehiago hustu, orduan eta hobeto botako duzu. JULENE
2016/12/13
NERBIO SISTEMAREN FUNTZIONAMENDUA
Nerbio-sistema milioika neuronez osaturik dago. Zentzumenen bidez jasotzen ditugu kanpoko sentsazioak (koloreak, zaporeak, usainak, tenperatura, hotsak...) baina nerbioen bidez, joaten dira sentsazio horiek garunera. Ondoren, jasotzen dugun mezuari, aginduren bat bidal dezake garunak. Garunean koordinatzen dira gorputzeko nerbio guztiak. URKO
NERBIO SISTEMA
Giza gorputzeko aparatuak koordinaturik ibiltzen dira, eta ez bakoitza bere aldetik. Aparatu horiek etengabe aritzen dira lanean automatikoki, baita lo gaudenean ere. Nerbio-sistemak jartzen ditu martxan aparatu guztiak. Baina nahigabeko ekintzak bakarrik ez ditu koordinatzen ekintza horiez gain, erlazioak ere ahalbidetzen ditu. Gizakiok hainbat bizi-funtzio ditugu: nutrizioa, erlazioa eta ugalketa. Nerbio-sistemaren lanen artean sartzen da erlazio-funtzioaz arduratzea, hau da, ingurumeneko estimuluak jaso eta horiei eman beharreko erantzuna erabakitzea.
ZENTZUMENAK:
Bost zentzumen ditugu (ikusmena, entzumena, dastamena, usaimena eta ukimena) horiei esker jakiten dugu nun gauden, zer dugun,.. mezu guzti horiek garunera eramateko nerbioak daude. Behin garunera, iritsi direla mezuak, garunak erantzun bat pentsatzen du eta transmitituz egiten ditugu mugimenduak, akzioak… ALEX ETA URKO
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)







