2014/11/26

GOMA-EVA












Aurten Ainhoarekin plastikan, goma-evarekin eskulanak egin ditugu. Horiek egiteko, interneten plantila bat bilatu behar genuen eta gero plantila moztu, goma-eva kolorea aukeratu eta puntzoi batekin markatu goma-eva, ondoren moztu eta zati guztiak kolarekin itsatsi eta gero lehortzen utzi genituen. Bakoitzak hiru gauza egin genituen, brotxe bat eta beste biak nahi genituen tokian jartzeko: paretean, atean …


ENERITZ

TOPIC


2014ko urriaren 17an Topic-era joan ginen. Ailegatu eta berehala txotxongilo emanaldi bat ikusi genuen, gero protagonistekin hitz egiteko aukera izan genuen. Ostean, hamaiketakoa egin eta museoa ikusi genuen, gero bazkaldu ondoren txotxongilo tailerra egin genuen. Hirurak aldera autobusa etorri zen gu Berastegira ekartzeko. Oso egun polita izan zen!!! HAIMAR

2014/11/21

JUDY MOODY está de mal humor, de muy mal humor



El libro que hemos leído en castellano, trata de una niña que se llama Judy Moody y tiene que empezar un nuevo curso en el colegio. Está fatal porque se ha acabado el verano y no tiene ninguna camiseta de sus vacaciones. Sin embargo, Judy Moody sabe que todos sus amigos van a llevar una camiseta de sus vacaciones.
Pero cuando van a clase el profesor Todd les pide que hagan un collage, en el que tienen que poner dónde viven, su mascota, el color favorito, su club, etc. Judy Moody tiene un problema que no pertenece a ningún club para ponerlo en el collage y se le ocurrió formar uno, la R.M.

SAIDA

HAITZULOAK











Kobazuloak era askotara sortzen dira, adibidez: Haizeak edo urak edo biek batera eragindako higaduraren ondorioz.
Kareharriak karbonato esaten zaien gatz-mineral batzuk ditu eta horiek disolbatu egiten ditu, horren ondorioz, haitzak pitzatu egiten dira. Pitzadura txiki horiek milaka urteren buruan koba izugarriak bihur daitezke.
ESTALAGMITAK: Estalaktitei erortzen zaizkien ur-tantak pilatzen dira eta kapa batzuk sortzen dira milioika eta milioika urte pasa ondoren.
ESTALAKTITAK: Kobazuloetako sabaitik erortzen diren ur-tantak disolbatuta gatz-mineralak dauzka, sabaian buruz berako kono baten itsura hartzen dute.
HABEAK:Estalaktitak eta estalagmitak elkartzen direnean zutabe batzuk sortzen dira eta zutabe horiei habeak deitzen zaie.

ELAIA.

GLAZIARRAK






Glaziarrak lehorreko izotz-masa higikorrak dira. Elurra izotz bilakatzeko baldintza termiko bereziak behar direnez, elurra inoiz desagertzen ez den mendi altuetan eta eskualde polarretan, adibidez. Glaziarrak Lurraren gainazalaren % 11 estaltzen dute. Glaziar guztien izotz masaren % 99a Antartikan eta Groenlandian dago pilatuta.

Glaziarrek ere haranak sortzen dituzte baina U formakoak. Haran horietaraino itsasoa sartzen da batzuetan, eta fiordo izeneko golko-mota berezia sortzen da halakoetan.

Hiru glaziar-mota bereizten dira:

  1. GLAZIAR KONTINENTALAK edo INLANDSIS: Eskualde polarretan sortzen direnak. Glaziarrak, itsasora heltzean, zatitu egiten dira, eta ICEBERG edo izozmendi, izotz blokeak sortzen dira. Izozmendiek itsasoan flotatu egiten dute eta itsas korronteak bultzatuta nora ezean ibiltzen dira. Horregatik dira hain arriskutsuak itsas nabigaziorako.


  1. MENDI edo HARAN-GLAZIARRAK:

           ZIRKUA: Glaziarraren goialdean dago.  Mendi gainetako elurrak, izotz bihurtuta, haitzak higatzen ditu eta zirku deitzen zaion katilu moduko sakonera sortzen du.  

           MIHIA: Glaziarraren erdialdean dago. Ura mendi edo haranen zirrikituetan sartzen da; ura izotz bilakatzean, handitu eta haitza hautsi egiten du. Hautsitako harriak garraiatu egiten ditu.

MORRENAK: Glaziarraren amaiera da. Hemen pilatuta gelditzen dira hautsitako harri zatiak. Glaziar batek garraiatutako materialaren metaketa da.    
  

  1. MENDI-OINEKO GLAZIARRAK: Abaniko-formako eremu zabalak dira.

IRUNE

LURPEKO URAK




Euria edo elurra egiten duenean, urak material iragazkorra bilatzen du eta urak bidea egiten du. Material iragaitza bilatzen duenean, hor geratzen da ura eta lurpeko aintzira edo ibaiak sortzen dira. Ura kanporatu egiten da eta iturburuak sortzen ditu. ARKAITZ G. S.

2014/11/17

TXOKO TXURIA


Txanelako lehen gaiaren izenburua “BILAKATU ZEN BIZIGAI” da, eta txoko txurira gauza asko ekarri ditugu: munduko bola, mendien liburuak, magma harriak, fosilak, basamortuko larrosak,... Segituan bete dugu. URKO