Glaziarrak lehorreko izotz-masa higikorrak dira. Elurra izotz bilakatzeko baldintza termiko bereziak behar direnez, elurra inoiz desagertzen ez den mendi altuetan eta eskualde polarretan, adibidez. Glaziarrak Lurraren gainazalaren % 11 estaltzen dute. Glaziar guztien izotz masaren % 99a Antartikan eta Groenlandian dago pilatuta.
Glaziarrek ere haranak sortzen dituzte baina U formakoak. Haran horietaraino itsasoa sartzen da batzuetan, eta fiordo izeneko golko-mota berezia sortzen da halakoetan.
Hiru glaziar-mota bereizten dira:
- GLAZIAR KONTINENTALAK edo INLANDSIS: Eskualde polarretan sortzen direnak. Glaziarrak, itsasora heltzean, zatitu egiten dira, eta ICEBERG edo izozmendi, izotz blokeak sortzen dira. Izozmendiek itsasoan flotatu egiten dute eta itsas korronteak bultzatuta nora ezean ibiltzen dira. Horregatik dira hain arriskutsuak itsas nabigaziorako.
ZIRKUA: Glaziarraren goialdean dago. Mendi gainetako elurrak, izotz bihurtuta, haitzak higatzen ditu eta zirku deitzen zaion katilu moduko sakonera sortzen du.
MIHIA: Glaziarraren erdialdean dago. Ura mendi edo haranen zirrikituetan sartzen da; ura izotz bilakatzean, handitu eta haitza hautsi egiten du. Hautsitako harriak garraiatu egiten ditu.
MORRENAK: Glaziarraren amaiera da. Hemen pilatuta gelditzen dira hautsitako harri zatiak. Glaziar batek garraiatutako materialaren metaketa da.
- MENDI-OINEKO GLAZIARRAK: Abaniko-formako eremu zabalak dira.
IRUNE
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina