2012/04/29

GERNIKAKO BONBARDAKETAREN 75. URTEMUGA


1937ko apirilaren 26an, astelehena, azoka eguna izan zen Gernikan. Alemaniarrak hegazkinez joan ziren eta kilo bateko bonbak jaurti zituzten. Umeak handik itsasontziz eta trenez bidali behar izan zituzten: Mexikora, Frantziara, Errusiara, Ingalaterrara… 120 eta 300 arteko hildako egon ziren, baina hala ere, hildakoen zenbaki zehatza ez da inoiz ezaguna eta alde guztien propagandak aldatua izan da. Otxandio, 1936ko uztailaren 22an, bonbardeatu zuten, horren ondorioz, beldurrez, Gernikako herritarrak hiru babesleku eraiki zituzten. Maddi, Leire, Goizane, Mikel P. eta Eneko.  

GERNIKA 3Den  

1937ko apirilaren 26 an, Gernikan bonbardaketa izan zen. Nahiz eta Euskal Herrikoak harresi bat egin, hegazkinen bidez harresia igarotzea lortu zuten. Harresia igaro ondoren, zazpi bat tona bota zituzten herrira, kalte larriak sortuz. 220-300 hildako izan ziren gutxi gorabehera, beste asko itsasontzietan eraman zituzten herri horretatik kanpora. Espainiako Gerrate Zibilean hegazkin alemaniar eta frankozaleek Gernika bonbardatu zuten. Gaur, duela 75 urte dira ez behar hori gertatu zela. Ametz, Beñat, Julen, Kristen eta Naitze.

Gernikako bonbardaketa
Egileak: Eizmendi Manterola, Iñaki (Basarri)

Milla bederatzireun eta
hogeita hamazazpian
Euzkotarrentzat urte beltz illun
triste ta negargarria
hauts bihurturik utzi zutena
Gernika zoragarria.
Euzko reliki maitatuenak
gordetzen zitun herria

Pitxirik goxo ta kuttunena
zu ziñan euskaldunentzat
lur mardul ona eman bait zendun
arbola maitearentzat.
Pentsatu hutsez begiak ibai
ditugu negarrarentzat
horra zer sari modu zeukaten
etsai ankerrak zuretzat.

Apirilleko hillarekin zan
hogeitaseigarrenean
ain justu ere peri eguna
astelehen arratsaldean.
Kale baserri, millaka anai
gizatasun ederrean
plaza inguruan aurkitzen ziran
lehengo ohitura zaharrean.

Bertsoz nork esan bonba txar haien
indar gaiztozko danbarra
zutirik ez zuten utzi behintzat
bizileku bat bakarra
ta dana xehetu zuten garaian
alde guzitik sugarra
errugabeko gizaxoentzat
horra hor azken ederra.

Bizi-ziranak igasten zuten
sutegi zakar hartatik
ta hegazkiñik tiro ta tiro
etengabe goietatik.
Kristau gorputzak alde batetik
beso buruak bestetik
odol gorrizko itxaso hartan
ez zan ikusten besterik.

Ehunka ziraden etxe jausien
zakarpetan geldituak
ez jakin zenbat kale gorrian
zeharo erdibituak.
Inpernu hontan uzten gaituzte
laguntza gabe galduak
ai, euskaldunen min oñazerik
ez du sentitzen munduak

Millatik gora izandu ziran
arnasa utzitakoak
ez jakin zenbat txit zauriturik
eri gelditutakoak
ta danetatik gehien-gehienak
andrazko ta umetxoak
garra txar hortan erru galantik
Izango zuten gaixoak.

Puska dituzte mendi ta herri
apain eta maitekorrak
puska dituzte basetxe txuri
gure kabi on xamurrak
ta zirzildurik kaletan utzi
bai, euskaldunen, hezurrak
Alemanitik gu txikitzera
ekarritako maltzurrak.

Basati gaizto odolzaleak
atzerritikan ekartzen
tokirik zoragarrienari
txikitu ta su ematen.
Hauts egindako gure Gernika
antsika dago esaten
Franco ta bere laguntzaleak
zein bihotz ona daukaten.

Ikusi zuten zenbat kristau on
odolustu zituztela
ikusi zuten berdingabeko
pekatua zeukatela
ikusi zuten mundua kontra
jeikiko zitzaiotela
eta orduan zabaldu zuten
gorriak egin zutela.

España haundi bat egin nahirik
garra latz hortan hasiak
beren herririk ederren haiek
euren aginduz hauziak.
Denbora joan ta gero damutzen
zeraten pekatariak
zer griñetako jaunak zeraten
ba daki mundu guziak.

Ai, esaerak dion bezela
fededun ta euskalduna
berak ba daki zein ederra dan
barrengo garbitasuna.
Itxoin, jaunak, bai, itxoin ta lasai
iritxiko da eguna
Goiko Jaunaren aurrean kontu
eman beharko deguna.

Ez da, ez, alperrikako izan
hor ikusi dan odola
 pentsa oraindik emaitz ederrek
ematekotan dagola
Euzko gogoa armez ta indarrez
ezin hil leike iñola
Gernika erre ziguten baiña
zutiñik dago arbola!

2012/04/27

'One Day on Earth' (“Egun bat Lurrean”)

“One Day on Earth” (“Egun bat Lurrean”) filma lankidetza zine proiektua da. Munduan egun berean, gertatu ohi diren gizakien bizi esperientziak, aldi berean guztiak, bildu dituzte bertan. Dokumentalak, 19.000 lagunen lana, munduan zehar filmatutako hamaika eszenatoki islatzen du. Filma 2010eko urriaren 10ean, egun berean, gauzatu zen munduko lurralde guztietatik bidalitako irudiekin.

2012/04/26

Maleta baten bidaia hegazkinez

Gure Eskola Ibiltarira joateko eguna iristear dago. Aurten Balearretara goazenez, hegazkina derrigorrez hartu behar izango dugu. Guk badakigu zer nolako bidaia egingo dugun baina gure maletak...? Zer gertatzen da beraiengatik banatzen garenean, haiek zer bidaia mota izango duten eta nondik nora eta nola joango ote diren galdetzen diogu geure buruari maiz. Erantzuna, ondoko bideoan daukazue.


2012/04/19

MAS AVENTURAS DE GRUÑÓN Y EL MAMUT PELUDO

- Escritor: Derek Sampson
- Traductora: Blanca Agirre
- Ilustraciones: Simon Stern
- Resumen: Grunón era un cavernícola de la era glaciar, era bastante feo y también un grunón. Tenía un amigo que era un mamut y se llamaba Jonas. En el libro, en cada capítulo, se cuentan cosas diferentes. Aquí teneis un capítulo del libro, el que más me ha gustado:
Grunón estaba en una roca tumbado tomando el sol, era el verano más caliente de su vida. Cuando se hartó de tomar el sol fue a buscar a Jonas. Cuando le encontró le vio en el agua con la trompa fuera del agua. Grunón intentó despertarle pero no podía en ese momento, se preocupó, pensaba que tenía demasiado calor y que estaba mareado. Entonces cogió una piedra puntiaguda que utilizaba para cortar la piel de conejo y empezó a cortarle el pelo en sitios diferentes. Cuando Jonas se despertó vio lo que le hizo Gruñón y salió detrás de él, cuando le pilló hizo un ruido muy grande en la oreja de Gruñón.
En otros capítulos Gruñón inventa cosas, intenta festidiar a Jonas y sueña cosas. ENEKO

2012/04/15

“Judy Moody se declara independiente”

AUTORA: Megan McDonald
ILUSTRACIÓN: Peter H. Reynolds
TRADUCCIÓN: P. Rozarena
EDITORIAL: Alfaguara infantil
COLECCIÓN: Judy Moody
RESUMEN: Judy Moody y su familia han estado en la ciudad de Boston, Massachusetts. Judy en esta visita, ha aprendido muchas cosas sobre La Revolución Americana. Lo que más le ha impactado ha sido la Declaración de Independencia, por eso decide declararse independiente y liberarse de las reglas que le imponen sus padres. Como siempre acabará metiéndose en un montón de líos, por tomar decisiones equivocadas. LEIRE

Kika Supersorgina eta indiarrak

EGILEA: Knister
MARRAZKILARIA: Birgit Rieger
ITZULTZAILEA: Iñaki Aristondo
BILDUMA: KIKA supersorgina
ARGITALETXEA: GERO euskal liburuak
LABURPENA: Kikak oraingoan Oeste Basatira bidaiatuko du bigarren aldiz, bere magiaren esker. Bere bigarren aldia denez hara joaten dena, jende asko ezagutzen du. Bi gauza aldatu dira, bi pertsona falta direla musu-zurien artean eta larru-gorrien eta musu-zurien arteko liskarra sortu dela. Liskar hori gelditzeko Kikak eta bere Oeste Basatiko lagunak, Entxilada Haragizkok, larru-gorriekin hitz egin eta negoziatuz liskarra konpondu eta desagertutako bi gizonak aurkitu beharko dituzte. NAITZE

EL VALLE DE LOS CABALLOS

Ayla ha estado vagando sola desde que la echaron del clan del oso cavernario. Una día, encontró una cueva y cerca de allí, un valle. Paso mucho tiempo desde que encontró la cueva y como el invierno se acercaba, tenía que almacenar comida. Pensó en hacer unas lanzas para cazar a un caballo. Cazo una yegua, pero la cría se quedó sola y pensó en cuidarla. Le puso de nombre “Whiney” y siempre iban juntos.
Mientras tanto, Jondalar y Thonolan, iban en busca del final del río “ Gran Madre”. Anduvieron mucho, llegaron hasta un lugar en el que tenían que cruzar el río o seguir caminando del mismo lado, pero ese lado era peligroso y no supieron qué hacer. Siguieron del mismo lado pero aparecieron unos Neandertales, que para ellos eran animales y les llamaban “cabezas chatas”. Por suerte, sólo cogieron sus lanzas y se marcharon.
Los días pasaban y pasaban, hasta que llegaron al otro río, la “Hermana Mayor”. Querían hacer una barca para atravesarla. Jondalar, fue a recoger madera, cuando oyó un grito de su hermano menor Thonolan. Le había atacado un rinoceronte y estaba mal herido. Por suerte vino gente a ayudarles. KRISTEN