2012/03/14

FUKUSHIMA

Orain dela urtebete, Japonian lurrikarak izan ziren, 24,4 km-ko sakonerakoak, ekialdeko kostaldean. Horren ondoren, tsunami bat ere sortu zen. Tsunamiak, 8,4-eko intentsitatea izan zuen. 10 metrotako olatuak eragin zituen eta hauek 5 kilometro lur barrura sartu ziren bidean aurkitu zuten guztia suntsituz. Ondorioz, Fukushima zentral nuklearrak sua hartu eta radiaktibitatea kanporatu zuen. Suhitzaltzaileak, nahiz eta nukleoa hozten saiatu, ez zuten lortu. 3.373 hildako agertu ziren eta 6.746 pertsona desagertuak izan ziren. Urtebete pasata, handik alde egin zuen jendeak ezin izan du beraien etxeetara itzuli. EGILEAK: Mikel P., Julen, Eneko, Kristen eta Naitze

2012/03/13

IRRATSAIOA

Zuek eskatu zenuten bezala, hemen daukazue gure 2. irratsaioa. Ea hau ere gustatzen zaizuen.

2012/03/08

BATUKENBIDERZATI

Lehendabizi, zenbaki bat asmatu behar duzu 500-tik gora eta 1000-tik behera, kontutan eduki zifra guztiak desberdinak izan behar dutela eta 0-rik gabe eta baita ere ehunekoen zifra izan behar duela handiena.
Lehenengo zenbakia aukeratu behar dugu, adib. 854, ondoren, zenbakia aldrebes jarri, hau da, 458 eta 854-ri 458 kendu. Gero, ateratzen den emaitza beti berdina aterako zaizu, 1089 zenbakia.

PARREZKA

Zein da Europako hiri nagusia?
-Jabea (Javea).

Zein da Europako hiririk egokiena lotarako?
-Lo ondo (London).

Zelan esaten da errusieraz ``burusoila´´?
-Kaska bistan.

MASKARAK, MOZORRO FESTA EGITEKO!



Mozorro festa egingo dugu! Bideo honetan maskara bat egiten eta berarekin jolasten erakutsiko dizuegu... Jarraitu pauso hauek:
1 - Lehendabizi, aurpegia estaliko digun borobila moztuko dugu.
2 - Ondoren bi zulo egingo dizkiogu, bertatik ikus ahal izateko.
3 - Jarraian, bildu dugun materialari formak emango dizkiogu eta, gehien gustatzen zaigun moduan, maskaran itsasten joango gara.
4 - Eta azkenik, bi zulotxo egin goma jartzeko.

BARRASKILOARENA ETA BESTE HAMABOST


Idazlea: Daniel Nesquens.
Marrazkilaria: Elena Quaret
Bilduma: Paper txoriak.
Argitaletxea: Ibaizabal.
Itzultzailea: Patxi Ezkiaga
Laburpena: Guztira hamasei istoria txiki polit daude hemen: Barraskiloa, katu hegalaria, letra zopa, puxika bat eta beste hainbeste. Hauetako bat barraskiloarena da. Barraskiloak zerbait egiten zuenean, zerbait gertatzen zen. Adibidez, adar bat ateratzen zuenean, iratzargailuak jotzen zuen. Beste adarra ateratzerakoan, aita eta amei agur esaten zieten. Umeek eskolara joateko, burua ateratzen zuenean klaseetan zeuden...

ANTTON KAZABON

2012ko martxoaren 1ean, Antton Kazabon etorri zen eskolara. Hasieran, bertso bat idatzi zigun denon artean kantatzeko. Hona hemen bertsoa:

Nik ez dut ezagutzen
herri hau gehiegi
hala ere bastante
gustatzen zait neri
agurtu gabe ezin
dezakegu segi:
hasteko, kaixo, denoi!
Kaixo, Berastegi!


Lehenengo galdera batzuk egin genizkion. Berak galderak egin aurretik gure izena galdetzen zigun eta haiekin errima bat sortzen zuen. Oso dibertigarria izan zen. Gero, bi taldetan banatu ginen, talde batean 3 eta 4. mailakoak eta bestean, 5 eta 6. mailakoak. Ondoren, lehiaketa bat egin genuen bi liburu sari zirela. Anttonek asmakizun batzuk esaten zizkigun eta guk erantzun zuzena eman behar genuen, lehiaketan parte hartzeko aukera izateko. Asmatu zutenak Garikoitz, Oier, Saida, Eneritz, Oihane,Uxue, Maddi eta Ametz izan ziren. Hainbeste zirenez asmatu zutenak, eta bi liburu zirenez jendea kanporatzeko aho korapilo batzuk eman zizkigun denoi. Hauexek dira:

AHOKORAPILOAK

-Aurki ederki odolkiak aulkian kiloka.
-Biba bi bonbero babalore buruhandiak.
-Dendan den-dena dago dilindan.
-Gora gure garo giro beroa.
-Kontuz! katu kaka ketan kotan.
-Hamar mamu eme hemen omen.
-Azken zakur zeken zikina zokoan.
-Opor apur piper paper papur.
-Arren hurren haurren irri urruna aurren.
-Nik nonahi nuen nahi nuena.
-Gorde gurdi garden urdin erdi argia.
-Bi idi adi-adi dudan daude.
-Ihintzak hitzak zintza bitza.
-Ontsa utzi ontzi hutsa untzian.
-Etzi hautsi hantxe zortzi eltze bitxi.
-Zu al zara Sarako Sara zoro hura?
-Lau kilo kola kilikolo kalean.

Eta azkenerako bi geratu ziren Garikoitz eta Oihane haiek eraman zituzten liburuak. Batzuei bere sinadura ere eman zien. Orain berari buruzko informazio gehiago emango dizuegu.
Antton Kazabon Oiartzunen jaio zen 1954an.
Maisu-ikasketak egin zituen. Haurtzaro ikastolan aritu zen. Gipuzkoako Ikastolen Elkartean ere egin zuen lan Bertsolaritza ikastetxeetan izeneko proiektuan, ikasmateriala sortzen, irakasleak prestatzen eta bertso eskolak koordinatzen.
Ikasleei irakurtzeko zaletasuna pizteko ahaleginetan, kontakizun laburrak argitaratzen hasi zen orain dela ia 20 urte. Geroztik genero gehienak landuz joan da.

Guztira 79 liburu kaleratu ditu, gehienak haur eta gazte literaturakoak. Horietaz gain, elkarlanean argitaratutako hainbat testu liburu eta material didaktiko argitaratuz.