ARNAS APARATUA
2017/11/09
2017/11/03
LH6ko TXERTOAK
Kaixo lagunok:
Aurten 6.mailan gaudenez txertoa ematea tokatu zaigu. Arantxa pediatra etorri zaigu eta Naroa ere bai. Gela guztiak Meningokokoa hartu dugu eta neskek Papiloma ere bai. Hemen azpian duzue argazki bat.
Lehenengo neskei eman die txertoa eta ondoren mutilei. Txertoa eman ondoren koltxonetetan etzan gara eta ordubeteko errekreoa eduki dugu. Batzuk ez dugu hain ondo pasa batez ere Papiloma eman dutenak.
Orain ez dugu minik eta oso osasuntsu gaude.
Espero dugu hurrengo urteetan txertoa lasai artzea eta ez minik ematea.
Agur eta ondo pasa!!!
2017/10/27
BERASTEGI ETA WUKRO
WUKRO
ETA BERASTEGI
Wukro Ipar Etiopian dagoen hiri bat da
Tigray izeneko estatu batean dago. Ur gainetik
1972 metrotan dago.
2007.urtean han 30.208 pertsona bizi ziren.
Angel Olaranek borondate handia eduki zuen, bere
bizitza (lagunak, familia…) utziz Wukrora joan zen laguntzera. Guk ere zerbait
egiten dugu. Urtero Berastegiko Kultur Astea ospatzen dugu. Berastegiko Kultur
Astean ekintza desberdin asko egiten dira haur eta helduentzat. Kultur Asteko
azken egunean azoka bat egiten dugu eta pertsona mordoa etortzen da. Han
bildutako dirua Wukrora bidaltzen dugu. Aurten beste pauso bat ematera goaz.
Azokan postua jartzen duen bakoitzak produktu bat emango du eta produktu
horiekin hiru saski osatuko dira. Saski horiek lortzeko boleto batzuk salduko
ditugu, eta ateratako dirua Wukrora bidaliko dugu. Saskiak egunean bertan (Azaroaren
5ean) zozketatuko dira. Zozketa momentuan bertan egingo da, eta irabazlea
bertan ez badago berriro egingo da zozketa. Aparte kaxa bat ipiniko da nahi
duenak borondatez dirua emateko. Gainera pertsona talde batek, Wukroko postu
bat jarriko du eta nahi duenak bertan momenturen bat egoterik badu abisatu
besterik ez du egin behar.
MUSEO BAT BISITATZEN
IRUNERA IRTEERA
(Oiasso museora)
Guk Irun-era irteera egin genueneko gauzak
azalduko dizkizuegu.
Oiaso museora iritsi ginenean azalpen txiki bat
eman ziguten, eta gero “tren txu-txu” batera sartu ginen eta paseotxo bat egin
genuen haitzulora iritsi arte. Han hainbat mineral ikusi genituen eta haiei
buruz hitz egin ziguten. Kobazulotik atera ginenean, labe handi batzuk ikusi
genituen, eta hara joan ginen. Han hainbat gauza azaldu zizkiguten labeei
buruz. Adibidez labeetan mineralak erre egiten zituztela, labea toperaino bete
arte. Labeetatik joan ginenean hamaiketakoa egin genuen. Gero museora “tren
txu-txuan” bueltatu ginen. Oiaso museoan kontatu ziguten nola bizi eta nola
egiten zituzten telak, ehiza, erabiltzen zituzten tresnak… Gero Oiaso aintzinako
herri erromatarraren maketa ikusi genuen. Oiasoren gauza berezienak hilerria
eta komun orokor bat ziren. Bertan komunak, dutxak, bainerak, saunak… zeuden.
Garai haietako aurkikuntzak ikusi genituen: urrezko txanponak, buztinezko tresnak…
eta abar.
Museotik ateratakoan, Iruneko parke batera joan
ginen, eta bazkaldu eta jolastu ondoren Berastegira itzuli ginen.

GAZTELUKO IRTEERA
GAZTELURA IRTEERA
Irailak 29an, Gaztelura irteera bat egin genuen.
Irteera egun osorako izan zen eta 6,9km ibili ginen oinez. Bidaiak 1h 44min
igaro behar zituen, baina hamaiketakoarekin 2h inguru igaro genituen bidaian.
Gure asmoa Elizaldetik joatea zen, baina azkenean
Arbidetik hartu genuen Gaztelura joateko bidea. Bidean oso ondo pasa genuen,
onddo, gibelurdin eta galanperna asko aurkitu genituen, 3kg inguru. Gaztelura
12:00 ak aldera iritsi ginen. Gaztelun frontoi handi bat zegoen eta haren
ondoan parke txiki bat.
Bertan gauza askotan jolastu ginen: futbolean,
pilotan, “baseball”ean, sokasaltoan, parkean…
Ondoren bazkaldu egin genuen eta jolasten
jarraitu genuen. Frontoi ondoan, bide bat zegoen eta han zeuden zuhaitz guztiak
intxaurrondoak ziren. Hori ikusita, gutako batzuk intxaurrak biltzera joan
ginen. Perretxikoak bezala, intxaurrak ere dezente bildu genituen. Parkean
oreka lantzeko tresnak zeuden eta horregatik oso ondo pasa genuen.
Berastegira autobusean itzuli ginen Tolosatik
barrena abesten ibili ginen eta oso ondo pasa genuen.
Berastegira iritsi ginenean, 16:00 tan, onddoak
biltzen egindako lan guztia alferrikakoa izan zen, onddo guztiak usteldu
zirelako.
BILAKATU ZEN BIZIGAI
TXOKO TXURIA TXANELA
Aurtengo Txanelako lehen gaia “Bilakatu zen bizigai” da. Bilakatu zen
bizigai gaian, lurraren barne eta kanpo eragileak, harriak, sestra-kurbak...
ikasi ditugu. Lehenengo lurra nola sortu zen ikasi dugu, gero kontinenteen
jitoaren teoria aztertu genuen, ondoren atmosfera eta atmosferaren geruzak
ikasi genituen, geroago lurraren geruzak eta hainbat harri ere bai. Adibidez
Berastegiko harria gorria da. Eta liburuaren erdialdean eragile geologikoa edo
geomorfikoak ikasi genituen, horien barruan barne eragileak eta kanpo eragileak
daude. Barne eragileen barruan tolesturak eta failak, sumendiak eta lurrikarak
edo seismoak. Kanpo eragileen barruan haizea, itsasoa,ibaia, glaziarrak,
lurpeko urak, haitzuloak, bizidunak eta lurrazalaren aldaketak daude. Denak
ikasi ditugu. azkenik sestra-kurbak ikasi ditugu. Aurten ere txoko txurirako
gauzak ekarri ditugu, gaiari buruz.
Gelakideak hainbat gauza ekarri ditugu: albisteak, sumendiaren harriak,
argazkiak, liburuak…
Txanelako liburuak esperimentu batzuk ekartzen zituen eta guk horietako bat
egin dugu. Esperimentuak lur barnea erakusten zuen, ”3D-n” egin genuen. Erabili
genuen materiala: poliespan, kortxo zuriko bola, pintzelak, hainbat koloretako
tenperak, kola, labana eta txotx luze bat izan ziren. Binaka egin genituen, eta
oso politak atera ziren.
Horrelakoa izan da lehenengo gaia!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)














