2017/10/27

GAZTELUKO IRTEERA

GAZTELURA IRTEERA

Irailak 29an, Gaztelura irteera bat egin genuen. Irteera egun osorako izan zen eta 6,9km ibili ginen oinez. Bidaiak 1h 44min igaro behar zituen, baina hamaiketakoarekin 2h inguru igaro genituen bidaian.
Gure asmoa Elizaldetik joatea zen, baina azkenean Arbidetik hartu genuen Gaztelura joateko bidea. Bidean oso ondo pasa genuen, onddo, gibelurdin eta galanperna asko aurkitu genituen, 3kg inguru. Gaztelura 12:00 ak aldera iritsi ginen. Gaztelun frontoi handi bat zegoen eta haren ondoan parke txiki bat.
Bertan gauza askotan jolastu ginen: futbolean, pilotan, “baseball”ean, sokasaltoan, parkean…
Ondoren bazkaldu egin genuen eta jolasten jarraitu genuen. Frontoi ondoan, bide bat zegoen eta han zeuden zuhaitz guztiak intxaurrondoak ziren. Hori ikusita, gutako batzuk intxaurrak biltzera joan ginen. Perretxikoak bezala, intxaurrak ere dezente bildu genituen. Parkean oreka lantzeko tresnak zeuden eta horregatik oso ondo pasa genuen.
Berastegira autobusean itzuli ginen Tolosatik barrena abesten ibili ginen eta oso ondo pasa genuen.
Berastegira iritsi ginenean, 16:00 tan, onddoak biltzen egindako lan guztia alferrikakoa izan zen, onddo guztiak usteldu zirelako.






iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina