ARNAS APARATUA
2015/03/16
TALDE PLANAK BETETZEN
2015eko ESKOLA TXIKITAKO KIROL TOPAKETAK
Martxoaren 6an, ostirala, Tolosako Berazubi atletismo pistara joan ginen, Eskola Txikien Kirol-topaketak ospatzera. Eskolatik ikasle bakoitza zenbaki batekin joan ginen. Bertan, taldeak osatu genituen herri desberdinetako neska-mutilekin. Atletismoko pistan kirol hauek zeuden: lokotxak biltzen, hesiak, zaku lasterketa, 60m korrika, txingak eta 100m korrika.
Bestalde, jolas hauek zeuden: Paraxuta, baloi eseria, brilet, sokatira, pisu-jaurtiketa eta luzera-jauzia. Hasieran, 2. ziklokoek jokoak egin zituzten eta bitartean, 3. ziklokoak atletismoko pistan zeuden. Gero hamaiketakoa egin genuen eta ondoren, 2. ziklokoak atletismoko pistan ibili ziren eta 3. ziklokoak jolasetan ibili ginen. Amaitzeko autobusa hartu genuen eta Berastegi aldera abiatu ginen. BMB taldea.
G+
Orain dela gutxi, gmailek eskaintzen duen G+ aplikazioa erabiltzen hasi gara, bertan talde lanean lana egiteko aukera ematen digu. Andereñoek 6. mailako talde bat sortu dute. Bertan, eskolan lantzen duguna irakasleek galdetu egiten digute, guk erantzuten dugu eta ulertzen ez duguna gure artean argitzen dugu. Hori erabiliz lortu nahi duguna da, beste modu batera lan egiten ikastea. BBET taldea.
2015/03/05
HERBEHEREAK
Txanelako 2. gaian Europako herrialdeak landu genituen. Gure andereñoak proposatu zigun herrialde bati buruzko aurkezpena egitea. Guk “5 bihurriak” Herbehereena egin genuen.
Aurkezpen horretan datu hauek azaltzen dira: hiriburua, jentilizioa, biztanleria, biztanle dentsitatea, hizkuntza, kokapena, lur-eremua, koordenatu geografikoak, klima eta paisaia, erliebea, bandera eta armarria, dirua, janaria eta edaria, eraikuntza ospetsuak, animaliak, datu interesgarriak eta kirolak. Espero dugu aurkezpen hau ikusten animatzea.
SUEDIA
Gu Lau Euskaltzale taldea gara. Aurkezpen bat egin dugu Suediari (Stockholm) buruz, 2. gaiaren proiektua power point hau egitea proposatzen digulako. Hiri polita iruditu zitzaigun aurkezpena egiteko. Saiatu gara ahaleginak egiten informazio hoberena jartzen zuentzako. Espero dugu gure informazioa baliagarria izatea. YULEN, HAIMAR, IRUNE ETA NAIARA
SUITZA
Gu 6. Mailako ikasleak gara, Espezialista taldekoak, eta Suitza herrialdeari buruzko aurkezpen bat egin dugu. Bertan gauza hauek agertzen dira: Azala, hiriburua, jentilizioa, biztanle dentsitatea, lur eremua, kokapena, erliebea, ezaugarri geografikoak, klima eta paisaia, bandera eta armarria, hizkuntzak, dirua, janaria, eraikuntza ospetsuak, kirolak, animaliak eta amaiera. Espero dugu gustatzea eta ikustera animatzea!!!
DANIMARKAKO AURKEZPENA
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
