Martxoaren 6an, ostirala, Tolosako Berazubi atletismo pistara joan ginen, Eskola Txikien Kirol-topaketak ospatzera. Eskolatik ikasle bakoitza zenbaki batekin joan ginen. Bertan, taldeak osatu genituen herri desberdinetako neska-mutilekin. Atletismoko pistan kirol hauek zeuden: lokotxak biltzen, hesiak, zaku lasterketa, 60m korrika, txingak eta 100m korrika.
Bestalde, jolas hauek zeuden: Paraxuta, baloi eseria, brilet, sokatira, pisu-jaurtiketa eta luzera-jauzia. Hasieran, 2. ziklokoek jokoak egin zituzten eta bitartean, 3. ziklokoak atletismoko pistan zeuden. Gero hamaiketakoa egin genuen eta ondoren, 2. ziklokoak atletismoko pistan ibili ziren eta 3. ziklokoak jolasetan ibili ginen. Amaitzeko autobusa hartu genuen eta Berastegi aldera abiatu ginen. BMB taldea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina