2015/03/05

DANIMARKAKO AURKEZPENA




Gu B.L.I.L. taldea gara eta gure aurkezpena Danimarkari buruz izan da. Aurkezpenean gauza asko jarri ditugu, adibidez: Hiriburua,kokapena, animaliak, kirolak, eraikuntzak… Gure ustez ondo egin dugu eta gure artean ondo moldatu gara hau dena egiteko. Espero dugu gure aurkezpena gustatu izana.

2015/02/18

IÑAUTERIAK IRITSI DIRA!!!



2015eko otsailaren 6an, Berastegin Iñauteriak ospatu genituen. Gu snowboard-eko profesionalez mozorrotu ginen. Arratsaldean, eskolatik atera eta herriko kaleak alaitu genituen eta snowboard-eko taulekin aldapa guztietatik jeitsi ginen. Hurrengoan Mont Blanc-etik egitazko taulekin jetsiko gara!!!

2015/02/06

6. MAILAKOAK EITBn!!!

Atzo (otsailak 5) eskolatik atera bezain laster, Euskal Herria Zuzenean saioko Marta Elvira kazetaria Berastegira gerturatu zen, erreportai bat egitera. Gutaz aparte beste herritar batzuk ere atera ziren. Ikusi nahi baldin baduzue, 20. minututik aurrera azaltzen gara. OHARRA: Batzuetan bideoa moztu egiten da baina lasai, segituan kargatzen da.

2015/02/02

BERASTEGI ZURITUTA!!!




Egun hauetan, elurra Beastiraino iritsi da! Horren ondorioz, ia "inkomunikatuta" egon gara asteburu honetan, telebista eta koberturarik gabe. Eskerrak elurra kentzeko makina herrian daukagula!!! Gure gelakide baten aita da horren gidaria eta  buru-belarri aritu da Berastegiko bideak garbitzen.

2015/01/27

ODOLAREN OSAGAIAK


Odola gai likidoz (plasma) eta solidoz (globuxka gorriak, globuxka zuriak eta plaketak) osaturik dago. 
- Odol-plasma: Likido horixka da eta ura du osagai nagusia. Bertan gatz-mineralak, mantenugaiak eta hondakinak daude disolbaturik. Bere lana osagai horiek garraiatzea da. 
- Globuxka gorrien izen zientifikoa "hematia" da. Hemoglobina substantziaz osaturik dago, substantzia honek odolari kolore gorria ematen dio. Biriketatik zeluletara oxigenoa garraiatzen du eta zeluletatik biriketara karbono-dioxidoa garraiatzea da bere eginkizuna. 
- Globuxka zurien izen zientifikoa "leukozitoa" da. Infekzioetatik eta gaixotasunetatik babesten dute gure organismoa. Globuxka gorriak baino handiagoak dira baina kantitate txikiagoan daude. 
- Plaketen izen zientifikoa "tronbozitoa" da. Zelula zati txiki-txikiak dira. Zauri bat egitean odolbildua sortuz zauria istera joaten dira, fibrina substantziarekin isten dute zauria.


ODOL TRANSFUSIOA


Odol emailea izan nahi duen edonork baldintza batzuk bete behar ditu: 
- 18 eta 65 urte bitartekoa izan behar du.
- Odol nahikoa eduki behar du transfusioa egiteko. (Gizonen Hemoglobina-kopurua: 135 Gr-tik gora/litroko eta Emakumeen Hemoglobina-kopurua: 125 Gr-tik gora/litroko).
- Tentsio egokia eduki behar du. Tentsio diastolikoa (baxua): 50 mmHg eta 100 mmHg artean eta Tentsio sistolikoa (altua): 100 mmHg eta 180 mmHg artean.
- Pultsua erregularra eta 50 eta 110 pultsazio bitartean eduki behar du.
- Odol-emanaldien maiztasuna finkatuta dago. Gizonek, gehienez, 4 aldiz urtean eman dezakete eta emakumeek, gehienez 3 aldiz urtean.

- 2 odol-emanaldien arteko gutxieneko epea: 2 hilabete.
- Baraurik ez da odolik eman behar.
- Osasun normal bat eduki behar du: odola eman aurretik, talde medikuak historia bat egiten du eta miaketa bat ere bai, odola emateko aukerarik dagoen ikusteko.


Baldintza guzti hauek kontutan hartu eta gero, odol emaileak odola ematera joaten dira. Lehendabizi, orratz bat sartzen die besoan, eta 450 ml odol ateratzen diete, horretarako eskua ireki eta itxi egin behar dute. Ondoren odola hiru zatitan banatzen dute: Globuxka gorriak, plasma eta plaketak. Gero odola aztertu egiten dute, ea osasuntsu dagoen jakiteko, eta ze taldekoa den jakiteko. Ondoren, suspertze gelara joaten dira odol emaileak, han likido ugari edan eta ogitartekoa jaten dute.

ODOL TALDEAK


Odola hainbat taldetan banatzen da: A+, A-, AB+, AB-, B+, B-,0+, 0-. Odol talde horietatik bat emaile unibertsala da hau da, 0- eta beste bat berriz hartzaile unibertsala AB+.
- Emaile unibertsala: Edozein odol taldeko pertsonei odola emateko aukera du. Horregatik da unibertsala.
- Hartzaile unibertsala: Honek, berriz, edozein taldeko odola dauka jasotzea.
Beste odol taldeak bere odol taldeko odola bakarra dauka jasotzea. Bakoitzak globuxka gorrietan substantzia batzuk ditugu, (batzuk besteak baino gehiago) horregatik jakiten dugu ze odol talde dugun.