Hemen behean duzue guk Txanelako 2. gaian egindako Grezia estatuaren aurkezpena. Gozatu gure aurkezpenaz!
ARNAS APARATUA
2014/01/16
ARNASKETAREN UNEAK
Arnasketak bi une ditu: arnasa botatzekoa eta arnasa hartzekoa.
Arnasa botatzeko unea (arnasbehera). Arnasa ondo hartzeko gako
nagusia arnasa ondo botatzea da; horregatik da hain garrantzitsua arnasa ondo
botatzen ikastea.
Beste era batera esanda, birikak ondo betetzeko ondo hustu behar dira,
lehendabizi.
Arnasa hartzeko unea (arnasgora). Sudurretik mantso-mantso arnasa hartzen da, eta
aireak sakon-sakoneraino sartu behar du, biriken barru-barruraino. Era horretan
arnasa hartzen baduzu, airea garbi eta tenperatura egokian (sudur barnean
berotuta) iritsiko da biriketara. EGOITZ.
2014/01/08
ITALIA
Txanelako 2. gaiaren proiektuan Europari buruzko aurkezpena egin behar izan dugu eta guk aukeratu dugun estatua Italia da. Espero dugu aurkezpena gustatzea eta Italiari buruz gauza gehiago ikastea.
FRANTZIA
Txanelako bigarren gaian "EUROPA" ikasi dugu eta binaka Europako estatu baten aurkezpena egin behar izan dugu. Guk aukeratutako estatua, Frantzia izan da. Gustora egin dugu lan hau eta zuekin partekatu nahi dugu. Ea gustatzen zaizuen!
2013/12/24
2013/12/20
Gabonen inguruko esaera zaharrak
1. Abendua jai huts eta gau huts.
2. Urte zaharra bukatzean, saguzaharra burduntzian.
3. Sua! Gabonetan txapan eta San Juanetan plazan
4. Eguarrietan eguzkia; Pazkoetan elurra.
5. Eguarri ondorengo lehenbiziko sei egunak nolako, hurrengo urteko lehenbiziko sei
hilabeteak halako.
6. Eguberri argi, lastotsu ogi.
7. Eguberri argitsu, ogia gero lastotsu.
8. Eguberri, arimak ere berri.
9. Eguberri berri, nik atorra berri; maukarik ez, ajolik ez.
10. Eguberri, eroak igerri, zohiek ere larri.
11. Eguberri ilunetan soroetan gari asko.
12. Eguberriko aro beroak, Bazkokoz histen.
13. Eguberrirainoko larrazkena, Pazko arteko neguaren ama.
14. Eguberriz itzalketa dabilanak bilatuko du Pazkoz supazterra.
15. Eguberriz ulitzak... kasu! Ikusiko dituzu Pazkoz horma ziriak.
16. Hau da gure olentzero Gabonetako erregetxo.
17. Eguberriz leihoan, bazkoz sutondoan.
18. Eguberri ilargiarekin, artzaina axuriekin.
19. Eguberritan eguzkia, bazkotan elurra.
20. Eguberritan ilbera, inauteriz ilberri.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)