Arnasketak bi une ditu: arnasa botatzekoa eta arnasa hartzekoa.
Arnasa botatzeko unea (arnasbehera). Arnasa ondo hartzeko gako
nagusia arnasa ondo botatzea da; horregatik da hain garrantzitsua arnasa ondo
botatzen ikastea.
Beste era batera esanda, birikak ondo betetzeko ondo hustu behar dira,
lehendabizi.
Arnasa hartzeko unea (arnasgora). Sudurretik mantso-mantso arnasa hartzen da, eta
aireak sakon-sakoneraino sartu behar du, biriken barru-barruraino. Era horretan
arnasa hartzen baduzu, airea garbi eta tenperatura egokian (sudur barnean
berotuta) iritsiko da biriketara. EGOITZ.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina